122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA deialdian, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko ekainaren 3an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak txosten bat aurkeztu du, kalifikazio-epaimahaiak akats bat hauteman duelako Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari lanpostu huts bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren V. eranskineko 75. gaian.

Deialdi hori Mahaiak 2024ko otsailaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabakia Parlamentuaren webgunean eta Parlamentuko nahiz Nafarroako aldizkari ofizialetan eman zen argitara (2024ko martxoaren 18ko 42. NPAO eta 2024ko martxoaren 18ko 58. NAO).

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren V. eranskineko 75. gaian hautemandako akatsaren zuzenketa. Hona zuzenketa:

Honako hau esan ordez:

"75. gaia.–Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorra. Xedapen orokorrak. Ikus-entzunezko komunikaziorako oinarrizko araudia".

Honako hau esan behar du:

"75. gaia.–Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorra. I. titulua: Ikus-entzunezko komunikazioaren printzipio orokorrak. II. titulua: Telebistako ikus-entzunezko zerbitzua ematea".

2. Deialdiaren V. eranskineko 75. gaian hautemandako akatsaren zuzenketa Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin agintzea.

3. Erabaki hau legelari nagusiari, Zerbitzu Orokorretako buruari eta kalifikazio-epaimahaiko kideei helaraztea, izan beharreko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 3an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2409213