122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1384/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez behar diren izangaiak funtzionario izendatzen baitira eta xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea zeladoreen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez deialdi batzuk onesten dira, haren II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, horien artean zeladoreenak. Deialdi horren barruan, Sergio Vizcay Capapay jaunak, Silvia Cristina Román Torrea andreak eta Alfredo Gil Pérez jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1384/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen baitira eta xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan (2024ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 19koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409020