122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

7/2024 FORU LEGEA, ekainaren 6koa, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2024ko aurrekontuan guztira 338.000 euroko aparteko kreditua ematekoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUKO ZENBAIT DEPARTAMENTURI 2024KO AURREKONTUAN GUZTIRA 338.000 EUROKO APARTEKO KREDITUA EMATEKOA.

ZIOEN AZALPENA

3/2024 Foru Legeak, apirilaren 25ekoak, 2024ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 539.000 euroko aparteko kreditua ematekoak, 3. artikuluan jasotzen du Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legeko zenbait aurrekontu-partidaren izenen aldaketa.

Halere, aurrekontu-partiden izen direnak aldatzeaz gain, 3. artikulu horrek partiden kodeak ere aldatzen ditu, eta horrenbestez, de facto sortu egiten ditu partida berriak.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuak eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak txostenak igorri dituzte, 2024ko aurrekontuan kasuko gastua exekutatze aldera egoki diren aurrekontu-partidak hornituz aparteko kreditua onetsi beharrari buruzkoak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada horretarako krediturik egon gabe, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru-lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa. Orobat, haren bigarren paragrafoan xedatzen denez, edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal da aparteko kreditua, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru-lege horren xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenekin ere.

1. artikulua. 3/2024 Foru Legeko 3. artikulua indargabetzea.

Indargabetu egiten da Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2024ko aurrekontuan 539.000 euroko aparteko kreditua emateko apirilaren 25eko 3/2024 Foru Legearen 3. artikulua.

2. artikulua. Aparteko kreditua ematea.

Guztizko zenbatekoa 338.000 eurokoa duen aparteko kreditua ematen da 2024rako aurrekontuan, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen beharrizanak finantzatzeko.

Kreditu hori honako aurrekontu-partida hauei aplikatuko zaie:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

210001 21300 7609 2616T0 Armañantzasko Udalarentzako transferentzia: eraikinak egokitzea tabernarako eta dendarako

80.000

210001 21300 7609 2616T1 Barañaingo Udalarentzako transferentzia. Kirol Etorbideko luminariak aldatzea

60.000

210001 21300 7609 2616T2 Hitzarmena Murchanteko Udalarekin, San Isidro eta Virgen de Mis Manos kaleetako zoladura konpontzekoa

30.000

210001 21300 7609 2616T3 Andosillako Udalarentzako transferentzia: hiri orubea hobetzea eta Felipe de Arín kalean pergola bat eraikitzea

30.000

A21001 A2400 6054 332202 Tuterako liburutegi publikorako ekipamendua

3.000

A50000 A5000 7609 3361E8 Erriberriko Udalarentzako transferentzia. Frontoia eraberritzea

60.000

A50003 A5200 4819 336113 Eguesibarreko Saskibaloiko Taldearentzako dirulaguntza: gizonezkoen saskibaloirako proiektu egituratua

50.000

A50003 A5200 4819 336114 Trikideak kirol klubarentzako dirulaguntza: 2024ko Espainiako Triatloi eta Aquabike txapelketaren antolakuntza

25.000

3. artikulua. Aparteko kredituaren finantzaketa.

338.000 euroko aparteko kreditu hori honako partida hauetan erabilgarri dagoen kredituaren kontura finantzatuko da:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

210001 21300 7609 2616L3 (E) Armañantzasko Udalarentzako transferentzia: eraikinak egokitzea funtsezko zerbitzuetarako

80.000

210001 21300 7609 2616M5 (E) Barañaingo Udalarentzako transferentzia. Departamentuen Etorbideko luminariak aldatzea

60.000

210001 21300 7609 2616P4 (E) Hitzarmena Murchanteko Udalarekin, udalerrira oinez sartu ahal izateko obrak egiteko

30.000

210001 21300 7609 2616O5 (E) Andosillako Udalarentzako transferentzia: hiri hobekuntza eta interrelaziorako espazioak sortzea. Naturaren txokoa

30.000

A21001 A2400 7609 332203 (E) Tuterako liburutegiarentzako dirulaguntza, erabilera anitzeko aretoa egokitzeko

3.000

210001 21300 7609 2616M4 (E) Hitzarmena Erriberriko Udalarekin. Frontoia eraberritzea

60.000

A50003 A5200 4819 336111 Nafarroako Saskibaloi Federazioarentzako dirulaguntza, gizonezkoen saskibaloi talde egituratua proiektua abian jartzeko

50.000

A50003 A5200 4819 336112 (E) Nafarroako Triatloi Federazioarentzako dirulaguntza: 2024ko Espainiako Triatloi eta Aquabike txapelketaren antolakuntza

25.000

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2409199