120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

190/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Tuterako "San Francisco Javier" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren eta Iruñeko "San Ignacio" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimenak, haien titulartasuna aldatu delako; bietan ere "Fundación Educativa Jesuitas Norte" fundazioa izanen da titularra aurrerantzean.

Espediente bat aztertu da, "San Francisco Javier" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta bideratutakoa (erregistro-zenbakia: 31005711; helbidea: San Francisco Javier kalea 1, Tutera).

Aztertu da, halaber, Iruñeko "San Ignacio" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta bideratutako espedientea (erregistro-zenbakia: 31004949; helbidea: Bergamín kalea 32, Iruña).

Aztertu da "Compañía de Jesús" entitate erlijiosoaren eskaera; hura da bi ikastetxeen titularra, eta eskatu du ikastetxeek duten baimena aldatzeko, titulartasuna aldatu delako: "Fundación Educativa Jesuitas Norte" izanen da, aurrerantzean, ikastetxe horien titularra.

Aztertu dira entitate berria eratzeko eta erregistratzeko dokumentuak, gozamen-eskubidea eratzeko eta ondasunak lagatzeko hitzarmenak, eta entitate eskatzaileak aurkeztu dituen beste ziurtagiri guztiak.

Aztertu da Ikastetxeen Finantzaketaren Atalaren aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluko e) letran ezarritakoa aplikatuz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren ikastetxe pribatuek daukaten baimena aldatzea:

–"San Francisco Javier" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua; erregistro-zenbakia: 31005711; helbidea: Francisco Javier kalea 1, Tutera; egungo titularra: La Compañía de Jesús (IFKa: R3100064I).

–"San Ignacio" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua; erregistro-zenbakia: 31004949; helbidea: Iruñeko Bergamín kalea 32, Iruña; egungo titularra: La Provincia de Loyola de la Compañía de Jesús (IFKa: R3100065F).

Izan ere, bien titularra "Fundación Educativa Jesuitas Norte" izanen da aurrerantzean (IFZa: G56295736; helbidea: Aita Lojendio kalea 2, Bilbo).

2. Adieraztea titular berriak izanen dituela, ikastetxe horiei dagokienez, indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak, batez ere Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion orotan.

3. Titular aldaketa Nafarroako Ikastetxeen Erregistroan erregistratzea, eta idazpen berria helaraztea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ikastetxeen Estatuko Erregistrora.

4. Gogoraraztea ezen titularrak baimena aldatzeko eskatu beharko duela, edo administrazio baimen berria eskatu, baldin aldaketarik bada bi ikastetxe horien erregistroko datuetan, edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoarekin bat.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta interesdunari jakinaraztea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2408297