Iragarkia
120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
103C/2024 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ultracongelados Virto SAU enpresaren Funesko lantokiko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Ultracongelados Virto SAU enpresaren Funesko lantokiko hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007512011998); erregistro honetan sartu zen 2024ko maiatzaren 8an, 2024ko maiatzaren 7an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Ultracongelados Virto SAU enpresaren Funesko lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007512011998).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
ULTRACONGELADOS VIRTO SAU ENPRESAREN FUNESKO LANTOKIRAKO
2023-2025 BITARTEKO HITZARMEN KOLEKTIBOA
AURKIBIDEA
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK.
1. artikulua. Lurralde eremua.
2. artikulua. Eremu funtzionala.
3. artikulua. Pertsona eremua.
4. artikulua. Indarraldia.
5. artikulua. Ondorioak.
II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA.
6. artikulua. Lanaren antolaketa.
7. artikulua. Langileen sailkapena Xedapen orokorra.
III. KAPITULUA.–KATEGORIEN DEFINIZIOA.
8. artikulua. Kategorien definizioa.
IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK.
9. artikulua. Probaldia.
10. artikulua. Kategoriaz igotzea.
11. artikulua. Lana uztea eta likidazioa.
12. artikulua. Aldizkako kontratu finkoak.
V. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK.
13. artikulua. Soldata igoera.
14. artikulua. Antzinatasuna Ad personam plusa.
15. artikulua. Aparteko pagak Fideltasun paga.
16. artikulua. Hotzaren plusa.
17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
18. artikulua. Aparteko orduaren kontzeptua.
19. artikulua. Aparteko orduen prezioa.
20. artikulua. Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.
21. artikulua. Soldataren ordainketa.
VI. KAPITULUA.–LANALDIA, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK.
22. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.
23. artikulua. Lanaldia.
24. artikulua. Asteko atsedenaldia.
25. artikulua. Oporrak.
26. artikulua. Lanaldia hotz-ganberetan eta atsedenaldiak.
27. artikulua. Lanaldia luzatzea.
VII. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA HIGIENEA.
28. artikulua. Segurtasuna eta higienea Arau orokorra.
29. artikulua. Laneko arropa.
30. artikulua. Osasun azterketak.
31. artikulua. Lanpostua aldatzeko eta gaueko txandari uko egiteko eskubidea.
32. artikulua. Botika gela.
VIII. KAPITULUA.–ESZEDENTZIAK eta LIZENTZIAK.
33. artikulua. Eszedentziak eta lizentziak.
34. artikulua. Lanaldia murriztea.
35. artikulua. Ikasteko lizentziak.
36. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.
VIII. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK.
37. artikulua. Eskubide sindikalak.
38. artikulua. Sindikatuak.
39. artikulua. Ordezkari sindikalaren eginkizunak.
40. artikulua. Kuota sindikala.
41. artikulua. Orduak metatzea.
X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK.
42. artikulua. Hutsegiteak.
43. artikulua. Falta arinen sailkapena.
44. artikulua. Falta astunen sailkapena.
45. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.
46. artikulua. Zehapenak.
47. artikulua. Zehapenak betetzea.
48. artikulua. Preskripzioa.
49. artikulua. Prozedura.
50. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.
XI. KAPITULUA.–ERRETIRO PARTZIALA ETA ARAU ERREFERENTZIA.
51. artikulua. Erretiro partziala.
52. artikulua. Arauen aipamena.
ERANSKINAK.
I. eranskina.–Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte ordaina.
II. eranskina.–Kalte ordaina lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik.
III. eranskina.–Batzorde Paritarioa.
IV. eranskina.–Desadostasunak konpontzea.
V. eranskina.–Etengabeko prestakuntza.
VI. eranskina.–Aldi baterako enpresak, erregulazioa.
VII. eranskina.–Adierazpena droga-mendekotasunaren inguruan.
VIII. eranskina.–Aldizkako langile finkoak.
IX. eranskina.–Adierazpena berdintasunaren inguruan.
X. eranskina.–Beste hobekuntza batzuk.
XI. eranskina.–2023 eta 2024 urteetako soldaten taulak.
XII. eranskina.–Asteburuko lana.
XIII. eranskina.–Funesera joateko akordioa.
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Lurralde eremua.
Hitzarmen hau enpresako Zuzendaritzak eta Funesko lantokiko enpresa batzordeak itundu dute, eta Ultracongelados Virto SAU enpresak Funesen duen lantokian aplikatuko da.
2. artikulua. Eremu funtzionala.
Hitzarmen hau aplikagarri izanen da aipatutako enpresako departamentu guztiei atxikitako langileentzat. Enpresak izoztu begetalak egiten ditu.
3. artikulua. Pertsona eremua.
Ultracongelados Virto SAU enpresak Funesen duen lantokiaren lurralde eremuko eta eremu funtzionaleko langile guztiei aplikatuko zaie hitzarmena, Langileen Estatutuaren 2. artikuluan edo beste xedapen orokor batzuetan aipatzen diren lan harreman bereziak dituztenei izan ezik.
4. artikulua. Indarraldia.
Hitzarmen honek indarra izanen du sinatzen den egunetik 2025eko abenduaren 31ra arte. Ondorio ekonomikoak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Hitzarmena salatuta gelditu da sinatzen den une beretik.
Hitzarmen kolektiboak, salatu eta itundutako indarraldia bukatutakoan, indarrean jarraituko du beste batek ordeztu arte.
5. artikulua. Ondorioak.
Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute; beraz, ez dago arauetako bat edo batzuk aplikatzerik gainerakoak ahantzirik. Ezarritako baldintzek konpentsatu eta irentsiko dituzte hitzarmen honek indarra hartzean lehendik zeuden beste baldintza guztiak. Maila indibidualean zein kolektiboan dauden akordioak errespetatuko dira.
2025eko abenduaren 31ra bitartean, hitzarmenean soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko, Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen hitzarmena beharko da. Ordutik aurrera, Langileen Estatutuaren sistema aplikatuko da.
II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA
6. artikulua. Lanaren antolaketa.
Lanaren antolaketa tekniko eta praktikoa enpresaren Zuzendaritzari dagokio, arlo horretako legezko xedapenen arabera.
Lanaren arrazionalizazio, mekanizazio eta zuzendaritza sistemek ezin izanen diote kalte egin langileen lanbide prestakuntzari; izan ere, langileek eguneko lanaren bidez prestakuntza hori osatu eta hobetzeko eskubidea eta betebeharra dute.
Mekanizazioak, aurrerapen teknikoek edo antolakuntzakoek ez dute inolako murrizketarik eragiten ahalko orokorrean soldatapeko langileen egoera ekonomikoan; aitzitik, aurrerapen horien ondoriozko onurak ez dira enpresaren soberakina handitzeko bakarrik erabili behar, mekanizazio eta aurrerapen tekniko horiek ukitutako langileen egoera ekonomikoa hobetzeko ere balio behar baitute.
Gai horietan guztietan, garrantziaren arabera, enpresako Zuzendaritzak langileen ordezkarien iritzia entzunen du.
7. artikulua. Langileen sailkapena. Xedapen orokorra.
Ageri diren lanbide kategoriak adierazi besterik ez da egiten. Horrek ez du esan nahi lanpostu eta kategoria horiek guztiek beterik egon behar dutenik enpresaren beharrek eskatzen ez badute.
Langile guztiak behartuta daude goragoko mailako buruek agintzen dizkieten lan guztiak egitera, beren lanbide kategoriari dagozkion eskumenen barnean, eta Langileen Estatutuan aurreikusitakoa galarazi gabe.
–Kategoriaren diferentzia ordaintzea:
Langile bat prestatzen denean maila handiagoko lanpostu batean aritzeko, kategoriaren diferentzia ez du kobratuko harik eta 40 prestaketa egun pasatu arte. Egun horretatik aurrera kobratuko du kategoriaren diferentzia.
Kategoria handiagoko lanpostu batean ordezkapen bat egiten duenak, horretarako behar bezala prestaturik baldin badago, kategoriaren diferentzia kobratuko du lanpostu horretan aritzen den denbora guztian.
–Kategoriak finkatzea:
Lanpostu sortu berrietan eta lanpostu hutsetan (lana behin betiko uztea eta igoerak), zer lanpostutan aritzen den, haren lanbide kategoria handiagoa eskuratuko da lanpostu horretan eraginkortasunez 6 hilabetean aritu ondoren. Prestakuntza bukatzen denetik aurrera kontatuko dira 6 hilabeteok.
Ordezkapena egiten denean, kategoria ez da finkatuko, zenbat denbora irauten duen kontuan hartu gabe. Ordezkapena bukatu ondoren, langilea aurreko lanpostura itzuliko da, eta kategoria diferentzia kobratzeari utziko dio.
–Beheragoko mailako lanak:
Ekoizpen jarduerarekin lotutako behar larriak edo aurreikusi ezin direnak direla eta langile bati berea baino beheragokoa den kategoria bateko zereginak esleitzen bazaizkio, behar den denboran baino ez ditu eginen, eta mantendu eginen dira bere lanbide kategoriari dagozkion ordainsaria eta gainerako eskubideak; betiere, horren berri eman behar zaie langileen legezko ordezkariei.
III. KAPITULUA.–KATEGORIEN DEFINIZIOA
8. artikulua. Kategorien definizioa.
0.–Zuzendaritza Nagusia:
Enpresako estrategia nagusiak ezartzen ditu eta horiek erdiesteko epe ertaineko eta epe luzeko helburuak zehazten ditu.
Departamentu bakoitzeko zuzendaritzen bitartez, ezarritako helburuak betetzen ote diren kontrolatzen du, eta behar diren erabaki zuzentzaileak hartzen ditu unean-unean.
1.–Departamentuko zuzendaritza:
Zuzendaritza Nagusiaren mende zuzenean eta hark gainbegiratuta, departamentua osatzen duten arloak zuzentzen ditu. Helburuak zehazten ditu epe laburrean eta epe ertainean, eta kontrolatzeko jarraibideak ezartzen ditu. Zehaztutako helburuak betetzen diren kontrolatzen du aldiro, informazioa ematen du haien eboluzioaren gainean eta jarraibideak ezartzen ditu balizko desbiderapenak zuzentzeko.
Bere mendeko langileak antolatzen ditu eginkizunen aldetik (atazak eta ardurak) eta hierarkiaren aldetik (nor den noren mendeko eta lan baldintzak).
Ardura du beharrezko prestakuntza ematea, bere mendeko langile guztiek behar adinako gaitasuna izan dezaten esleitzen zaizkien lanak egiteko.
2.–Arloko arduraduna:
Departamentuko zuzendaritzaren mende zuzenean eta hark gainbegiratuta, departamentuko zuzendaritzak ezarri eta zehaztutako jarraibideak gauzatzeaz arduratzea dagokio. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.
Bere mendeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, nagusi hurrenak markatutako jarraibideei helduta.
Bere mendeko langileak prestatu eta trebatzeko arduradun zuzena da.
3.–Teknikaria:
Nagusi hurrenaren agindupean, hark helburuak zehazten baitizkio eta betetzen dituela kontrolatzen baitu, ondoko eremu eta departamentuetan aritzen da, betiere produkzio instalaziotik kanpo:
–Saltzailea.
–Agronomoa.
–Informatika eta sistemak.
–Laborategia.
–Kalitatea.
Kualifikazio espezifikoa behar du, gehienetan enpresatik kanpo erdietsia, enpresan hasi aurretik.
4.–Ataleko arduraduna:
Arloko arduradunaren agindupean eta hark zuzenean gainbegiratuta, arduradun horrek ezarritako eta zehaztutako jarraibideak betearazteko erantzukizuna du. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.
Bere mendeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, nagusi hurrenak markatutako jarraibideei helduta.
Bere mendeko langileek prozesu, arau eta lan jarraibide guztiak betetzea du ardura.
5.–1. mailako ofiziala:
Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko. Langile talde baten buru da, egin beharreko atazak markatzen dizkie, kontrolatzen du egiten dituztela eta trebatzen ditu beharrezko teknika eskuratzeko. Nagusi baten mendean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.
6.–2. mailako ofiziala / Administrari-ofiziala:
–2. mailako ofiziala:
Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko, 1. mailako ofiziala dituen prestakuntza maila eta esperientzia erdietsi gabe. Oro har, lanpostu bakoitzerako berariazkoa da jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza, eta barneko mailakoa da. Nagusi baten mendean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.
–Administrari-ofiziala:
Ekimenez eta erantzukizunez, eginkizun bereziagoetan diharduen administraria; lan horietarako ezagupen sakonagoak behar ditu, eskuratu dituenak lanbide ikasketak egiteagatik edo esperientzia nahikoa izateagatik, frogatutako prestasun eta gaitasunarekin.
7.–Espezialista:
Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan datuak plantan erabiltzeari buruzkoak. Horretarako, berariazko trebetasuna beharko du hori gauzatzean.
Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.
Nagusi baten mendean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.
8.–Laguntzailea / Administrari laguntzailea:
–Laguntzailea:
Aldez aurreko prestakuntza eta trebetasuna beharrezko ez duen edozein jarduera egiten du enpresaren funtzionamenduaren barruan.
Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.
Nagusi baten mendean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.
–Administrari laguntzailea:
Goi mailako kargudun hurrenaren mendean dago zuzenean; goi mailako kargudun horrek helburuak markatzen dizkio eta kontrolatu egiten du nola gauzatzen dituen helburu horiek; administrazio lanaren berezko eragiketak egiten ditu, enpresaren edozein arlo edo departamenturi dagozkionak.
9.–Izangaia:
18 urtetik gorako langilea, enpresan sartu eta lanpostuari buruzko barneko prestakuntza berariazkoa jasotzen duena 2 hilabetean gehienez ere; une horretatik aurrera, laguntzailearen kategoria hartuko du.
Nagusi baten mendean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.
Lanean sei hilabete egin ondoan berreskuratuko du izangaiak laguntzailearekiko soldata aldea, edo hurrengo deian, izangai gisa bi hilabete eman ondoren (lau nominatan banaturik).
IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK
9. artikulua. Probaldia.
Lan kontratuak berekin dakar probaldi bat gainditu beharra, sei hilabetekoa izanen dena gehienez teknikari tituludunentzat, eta hirukoa gehienez gainerako langileentzat, kualifikazio gabekoentzat izan ezik, horiek 30 lanegunekoa izanen baitute gehienez.
Gehienez sei hilabeterako hitzartutako iraupen zehatzeko aldi baterako kontratuetan, Langileen Estatutuen 15. artikuluan jasotakoetan, probaldia hiru hilabetekoa izanen da gehienez, salbu eta kualifikazio gabeko langileak badira, kasu horretan ezin baita hilabetetik gorakoa izan.
Probaldia zenbatekoa izanen den idatziz agerraraziko da eta eten eginen da lanerako ezintasun iragankorreko kasuetan, amatasun bajan, haurdunaldia arriskua dagoenean, umeen adopzioan edo harreran eta egoera horiek dirauten denboran.
Probaldian, langileak bere lanbide kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu, plantillakoa balitz bezala eta kontratazio motaren arabera, salbu lan harremana suntsitzearen ondoriozkoak (aldeetako edozeinen eskariz suntsi daiteke lan harremana).
Probaldia bukatutakoan, atzera egin ez bada, kontratua zein modalitatetan itundu den hari dagozkion ondorioak sortuko ditu, eta enpresan lanean aritutako denbora kontatuko da antzinatasunerako.
10. artikulua. Kategoriaz igotzea.
Mailaz igotzeko arau hauek izanen dira:
1.–Beharginak.
Lanpostu hutsak antzinatasunaren arabera beteko dituzte, espezialitate bakoitzean, beheragoko kategorietako langileek, baldin eta enpresak horretarako gai kalifikatu baditu edo halakotzat jotzen badira egiten zaien proban. Gai den langilerik ez badago, plantillatik kanpoko langileak onartzen ahalko dira.
–Hautapen prozesua. Probak hasi baino hamar egun lehenago gutxienez, enpresako zuzendaritzak beharrezko deialdia eginen du lantokiko iragarki oholetan. Enpresak prestatuko dituen hautapen probek bat egin behar dute hitzarmen honetan lanbide kategoria bakoitzerako ezartzen diren eginkizunekin.
–Kalifikazio Batzordea. Enpresako Zuzendaritzak izendatutako bi pertsonak eta bete beharreko lanpostu hutsen mailatik beherakoak ez diren bi langilek osatuko dute. Langile horietako bat langileen ordezkaritzako kide bat izanen da, eta bestea ordezkaritza horrek izendatuko du. Kalifikazio Batzordeko kide bakoitzak bakarka emanen ditu puntuazioak, ezarritako baremoaren arabera, eta azterketaren bukaeran puntu guztiak zenbatuko dira. Berdinketarik izanez gero, antzinatasunari emanen zaio lehentasuna.
2.–Gaitasun urrituko langileak.
Laneko istripuagatik edo lanbideko eritasunagatik gaitasuna gutxitua (ahalmen fisiko edo intelektualak murriztuak) duten langileek lehentasuna izanen dute haientzako lanpostu egokiak betetzeko, enpresan dauden baldintzen arabera. Halakoetan, lanbide kategoria berri horri dagokion lansaria jasoko du langileak.
11. artikulua. Lana uztea eta likidazioa.
Enpresa uzten duten langileei dagozkien ordainsari guztien likidazioa emanen zaie, zehatz azalduta, argi ikus dezaten kontzeptu bakoitza zeri dagokion eta zenbat dagokion. Interesdunak Enpresa Batzordeko kide baten edo ordezkari sindikalaren presentzia eskatzen ahalko du.
Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuak daude enpresari horren berri ematera, aurreabisurako gutxieneko epe hauek beteta:
–Teknikariak eta administrariak: 30 egun natural.
–Mendekoak edo beharginak: 15 egun natural.
Langileak, aurrez abisatzen ez badu, ezin izanen du lana uzteagatik edo dimititzeagatik dagokion likidazioa jaso, harik eta enpresak langile guztiei hurrengo ordainsaria ematen dien arte.
12. artikulua. Aldizkako kontratu finkoak.
a) Definizioa eta edukia.
Aldizkako lan kontratu finkoa honako hau da: enpresa honetan izaera propioa du, barazki kontserben sektore guztian bezala, langile bati egiten zaio deitzen zaionean egun zehatzetan errepikatzen ez diren aldizkako lan finkoetan aritu dadin enpresaren jarduera arruntaren barruan, baina ez zaio eskatzen eskatzen lanean jarduteko urte osoan zehar oro har laneguntzat hartzen diren egun guztietan.
Kontratu eredu bat da, bateratzen dituena enpresen interesak, bere jarduerak behar duen malgutasuna ezartzen duelako eta jarduera gutxien dagoenetan plantilla murrizteko bidea ematen duelako, eta langileen interesak, kontratu mugagabea delako.
Aldizkako lan finkoaren kontratuan aipamen hauek bilduko dira:
–Kontratuaren izaera.
–Kontratuaren xedeko zerbitzuak zein enpresa jarduera zikliko edo aldizkakotan emanen diren.
–Laneratzeko deia egiteko modua eta hurrenkera, hitzarmen kolektiboan ezarri bezala.
–Urteko lanaldiaren gehieneko iraupena eta ordutegia, enpresako hitzarmenean edo egutegian ezarritako baldintzen arabera.
Enpresak kanpainako edo sasoiko lanak egiteko kontratatzen dituen behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtuko dira, baldin eta 180 egunetan lan egin altan egonda.
Aldizkako kontratu finkoa eginen da aurreko paragrafoan jasotako baldintza bete ondoan. Enpresako Zuzendaritzak langileen ordezkaritzari jakinaraziko dio kontratu aldaketa hori, bai eta eragindako pertsonak zein diren ere.
b) Deitzea eta erroldak.
Zer jardueratarako kontratatu zen, huraxe abiatzen den aldiro jasoko du deia aldizkako langile finkoak; deia ezari-ezarian eginen da, egin beharreko lanaren tamainak une bakoitzean dituen premien arabera.
Antzinatasunaren hurrenkerari jarraikiz deituko dira langileak kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, enpresaren produkzio beharren arabera. Antzinatasunaren alderantzizko hurrenkerari segituz emanen zaio amaiera lan aldiari kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, langileari idatziz jakinarazi ondoren.
Deia hiru egun lehenago eginen da. Horretarako, langileak Espainiako helbide bat adierazi beharko dio enpresari.
Aurreko paragrafoan adierazitako aurrerapenez deitutako langilea ez bada enpresan lanean hasten laneratzeko zehaztutako unean, aldizkako langile finko izateari utziko dio, eta inguruabar hori borondatezko bajarekin parekatuko da. Halaber, borondatezko bajatzat hartuko da deitua izan ondotik enpresan laneratzen ez den pertsona aldi baterako langilea bada.
Deia jaso eta lanean ez hasteak ez du ekarriko antzinatasun erroldan langileak duen hurrenkera galtzea, honako egoera hauetako batean badago: aldi baterako ezintasuna; haurra izan, adoptatu edo familian hartu ondorengo atsedenaldia; eszedentzia; lizentzia; edo justifikatutako beste egoera batzuk. Ez laneratzeko arrazoi justifikatua behar bezala egiaztatu beharko da. Lanera itzultzean, lan harremana berriz hasiko da.
Urte bakoitzeko urtarrilean, enpresak errolda egin eta argitaratu beharko du. Erroldaren kopia bat langileen ordezkariei emanen die, eta iragarki oholean paratuko du 15 egun naturaleko gutxieneko epean, langileek haren berri izan dezaten. Kalte egin zaiela uste duten langileek erreklamazioa egiten ahalko diote idatziz enpresari, jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean. Enpresak ezetza ematen badio eskaerari edo beste hamabost egun naturaleko epean erantzuten ez badu, bidezkoak diren legezko ekintzak gauzatzen ahalko ditu langileak.
Deia betetzen ez bada, ondoko bi paragrafoetako kasuetan izan ezik, langileak erreklamatzen ahalko du kaleratzeagatiko prozedura jurisdikzio eskudunaren aurrean. Epea hasiko da deialdirik egin ez dela jakin eta egun berean.
Ez da kaleratzetzat hartuko dei ez egitea, arrazoia izan bada aldizkako langile finko guztiak hartzeko behar adinako jarduera bolumenik ez egotea. Egoera horrek kontratuaren etetearen jarraipena ekarriko du, baldin eta ez badira sartzen egindako erroldaren arabera deien hurrenkeran beherago dauden aldizkako langile finkoak.
Honako hauek kontratua eteteko arrazoi izanen dira, eta, horren ondorioz, lan egiteko eta lana pagatzeko elkarrekiko betebeharretik askatuko dira, eta, kasu horietan, lanerako deitua ez izatea ez da kaleratzetzat hartuko: gorabehera atmosferikoak, banaketarako garraioak edo baliabideak gelditzea, indar eragilea etetea edo lehengairik ez izatea, enpresari egozten ahal ez zaion arrazoiren batengatik. Holakoetan, enpresak gertaera eragilearen berri emanen die langileen ordezkariei, eta jakinarazpen hori nahikoa izanen da etete kausa gertatu dadin.
c) Beste gai batzuk.
Enpresak, zerbitzuak emateko aldi bakoitzaren amaieran, aldi horretan benetan lan egindako egunen egiaztagiria emanen dio langile bakoitzari, edo lege ordezkariei.
Aldizkako kontratu finkoko langileek aparteko ordainsariak eta oporrei dagokiena jasoko dituzte, lanean egiazki egindako denboraren proportzioan. Ordainsarien kontzeptu horiek orduko soldata osoan sartuko dira, dagokien proportzio egokian.
Hitzarmenean eta Legean ezarritako prozeduren arabera goragoko kategoria batera igarotzen diren langileek eskubidea izanen dute antzinatasun hurrenkeraren zenbakia gordetzeko aurreko kategorian deituak izateari begira, enpresako aldizkako langile finkoen sustapena ez galarazteko. Kasuan-kasuan benetan egindako zereginari dagokion soldata jasoko da.
Ondorio guztietarako, aldizkako langile finko bat jaiotzagatiko bajan dagoenean, zerrendako hurrengo langileak ordeztuko du bere lanpostuan. Edozein ziurtagiri administratiborako beharrezkoa delarik behar den kontratua egitea, alderdien artean eginen da hura.
Aurrekoa ezertan galarazi gabe, enpresak une bakoitzean indarrean dauden kontratu motak erabiltzen ahalko ditu, arautzen dituen kausalitate printzipioarekin bat.
V. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK
13. artikulua. Soldata igoera.
2023ko soldata taulek urtarrilaren 1etik dute indarra, eta XII. eranskinean jasotakoak dira (2022ko taulari %5,7 aplikatzetik sortuak).
2024ko soldata taulek urtarrilaren 1etik dute indarra, eta XII. eranskinean jasotakoak dira (2023ko taulari %3,1 aplikatzetik sortuak).
2025eko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, 2024ko taulari 2024ko KPI nazionala gehi %1,5 aplikatzearen emaitza dira. 2024ko KPI nazionala negatiboa bada, igoera %1,5ekoa baino ez da izanen.
14. artikulua. Antzinatasuna. Ad personam plusa.
Antzinatasuneko plusa izoztu zen 1995eko abenduaren 31n. Harrezkeroztik ez da eskubiderik sortzen kontzeptu horregatik, aurreko hitzarmenetan jaso bezala. Egun horren aurretik eskubideren bat finkaturik zuten langileek ad personam osagarri gisa mantenduko dute. Osagarri horri dagokion kopuru horrek oinarrizko soldatarako ituntzen diren portzentajezko igoera berberak izanen ditu, eta ezin izanen dira hitzarmen kolektibo honetako lansari kontzeptuen igoerekin konpentsatu edo irentsi.
15. artikulua. Aparteko pagak. Fideltasun paga.
A) Plantillako langile finko guztiek dute urtean aparteko bi paga kobratzeko eskubidea. Horietako bakoitzaren zenbatekoa 30 eguneko soldata izanen da (oinarrizko soldata eta "ad personam" plusa, horretarako eskubidea duenarentzat).
Uztailaren 16an eta abenduaren 16an ordainduko dira.
Eskersariak seihilekoak dira sorrarazpen eta likidazioaren ondorioetarako, bata urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte kontatuko da eta bestea uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.
Seihileko baten barnean enpresan sartzen den edo lana uzten duen langileari, egindako lanorduen arabera ordainduko zaio aparteko eskersaria, horren zenbatekoa seirenetan hainbanatuz.
Finkoak ez diren langileek soldata taulan jasotzen den orduko prezio orokorraren barruan kobratzen dituzte aparteko bi pagak.
B) Enpresako langile guztiek iraute paga bat jasotzeko eskubidea dute. Aparteko paga baten zenbatekokoa da eta, hura kalkulatzeko, kontuan izanen dira oinarrizko soldata eta ad personam osagarria, halakorik bada. Urtean zehar lanean hasi edo lana uzten bada, langile finkoak fideltasun paga benetan lan egindako denboraren zati proportzionalean kobratuko du. Aldizkako langile finkoen eta behin-behineko langileen kasuan, benetan lan egindako ordu kopuruaren arabera zehazten da.
Langile finkoek urteko hamabi hilabeteetan hainbanatuta kobratuko dute fideltasun paga.
Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek orduko prezio orokorraren barruan kobratuko dute fideltasun paga.
16. artikulua. Hotzaren plusa.
Plus horren zenbatekoa soldata tauletan zehazten da.
Osagarri hori funtzionala da, eta lan arloko hitzarmen honek onartzen dituen lanak egiteagatik bakarrik jasoko da; hortaz, ez da finkagarria, ezta ad personam ere.
Izotz-ganberetan sartu-irtenak egiten dituzten girotu gabeko eskorgetako langileek hotzaren plusaren %50 kobratuko dute.
Bidalketen mantentze-lanetako teknikariei hotzaren plusaren %50 ordainduko zaie hotz-ganberan lan egitea dagokien hiletan. Kasu puntualetan, mantentze-lanetako arduradunaren baimenarekin eta ohiz kanpoko arrazoiengatik, hotz-ganberan lanik egin behar ez duten baina sartu beharra duten bidalketen mantentze-lanetako teknikariek plusaren %50 kobratuko dute egun horretan.
17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
Gaueko hamarretatik goizeko seietara bitarte aritzen diren langileek tarte horretan gaueko lanaren plusa jasoko dute, lanbide kategoria bakoitzerako soldata tauletan jasotzen den zenbatekoarekin. Ondorio horietarako, ez dira kontatuko lan egutegiaren arabera errekuperatu beharreko orduen zatikiak.
Plus horretatik kanpo daude gaueko lanetarako espresuki kontratatzen diren langileak.
Gaueko lanaren plusaren zenbatekoa XI. eranskineko tauletan ageri da.
18. artikulua. Aparteko orduaren kontzeptua.
Aparteko orduak dira enpresako egutegian (adiera nagusian hartuta) ezarritako lanalditik kanpo edo horren gainetik egiten direnak, eta, orobat, atal batzuek, ohituragatik, produkzioaren antolaketagatik edo akordio batengatik, dituzten edo izaten ahal dituzten ordutegi bereziak.
Bi aldeek erabaki dute aparteko orduak guztiz ezinbestekoa denean baino ez direla eginen.
Era berean, azaldu behar da ezen, hitzarmen honek ukitzen duen lantokiaren ezaugarriak direla bide, batik bat lan gehien dagoenean, presako egoerak edo oztopoak izaten direla fabrikatze edo ontziratze prozesua normalizatzeko.
Hori dela eta, irizpide hauek ezarri dira:
1.–Aparteko ordu normalak edo ohikoak: kentzea.
2.–Ezbeharrak izan edo aurreikusteagatik, ohiz kanpoko kalteengatik edo gaiak zein produktuak galtzeko arriskuagatik egiten diren aparteko orduak: egitea.
3.–Lanaren egitura eta antolakuntzan ohiz kanpoko egoerak sortzeagatik egin behar diren aparteko orduak (lanera ez agertzea, txanda aldaketak, ohiz kanpoko lanak, lan metaketa handiak, etab.): hitzarmen honetan edo legezko xedapen osagarrietan aurreikusitako behin-behineko langilerik edo antzekorik kontratatu ezin denean eginen dira. Aparteko orduak txandaka eginen dira, eta atal honetakoak, borondatez.
Langile bakoitzak urtean gehienez egiten dituen aparteko orduei dagokienez, indarra duen araudiarekin bat arautuko da.
Enpresako Zuzendaritzak egin diren aparteko orduen berri emanen die langileen ordezkariei eta ordezkari sindikalei, bi astean behin, gutxienez, edo maizago, denek horixe erabakitzen badute.
Aparteko orduak, horien kopurua, bakoitzaren zenbatekoa eta guztirakoa legezko manuek eskatzen dutenaren arabera agertuko dira nominetan. Langileen ordezkariek eta ordezkari sindikalek hori betetzea bultzatu eta eskatuko dute.
19. artikulua. Aparteko orduen prezioa.
Asteleheneko 06:00etatik larunbateko 06:00etara bitarteko aparteko orduaren prezioa da tauletan ezartzen dena (I. aparteko orduaren zutabea).
Larunbatetan (06:00etatik), igandeetan (asteleheneko 06:00ak arte) eta jaiegunetan egiten diren aparteko orduak, aldiz, soldata-taulako II. aparteko orduaren zutabean agertzen den prezioan ordainduko dira.
20. artikulua. Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.
Era horretan kontratatutakoek tauletan ezarritako ordainsaria jasoko dute benetan lan egindako ordu bakoitzerako. Ordainsari horrek hilabete baino gehiagoko muga-egun kontzeptuak dauzka, hala nola aparteko eskersariak, oporrak, igandeak eta jaiegunak, etab.
21. artikulua. Soldataren ordainketa.
Soldatak banku transferentziaren bidez ordainduko dira, ordaindu beharreko hilabetea amaitu eta hurrengoaren lehen bost egun baliodunen barnean.
Nominak prestatu ahal izateko, aparteko orduak aurretiaz itxiko dira, gehienez ere hamabi egun lehenago eta sartu ez diren egunak hurrengo hilabetean gehituko dira.
VI. KAPITULUA.–LANALDIA, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK
22. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.
Lan egutegian jasoko dira enpresaren zerbitzuan lan egiteko era guztiak. Bertan lanaldiaren hasierako eta bukaerako orduak zehaztuko dira.
Egutegia urtero adostuko da Enpresa Batzordearekin eta iragarki oholean egonen da ikusgai.
Zuzendaritzak ahal duena eginen du abenduaren 24an eta 31n produkzioan lan egin beharrik ez izateko. Azkenean, nahitaezkoa dela erabakitzen badu, goizeko txandan soilik eginen da lan. Arratsaldeko txandan garbiketa eta harrera lanak ere egiten ahalko dira.
Langileek ohiko bizilekua duten herriko jaiegun nagusia atsedenaldi gisa aukeratzen ahalko dute, betiere "oporren muga" izeneko taula errespetatuta.
23. artikulua. Lanaldia.
Hitzarmen honen eraginpeko langileen urteko lanaldia 1.768 ordukoa izanen da 2023an eta 2024an. 2025etik aurrera, 1.760 ordu izanen dira.
Lanaldi jarraituko txandetan 20 minutuko atsedenaldia ezartzen da lan egiten den egun bakoitzeko. Lan egutegiarekin bat, produkzio prozesuko betebeharren arabera finkatuko da atsedenaldiaren ordua. Atsedenaldi hori benetan lan egindako denboratzat hartuko da.
Enpresak urtero finkatuko ditu bidezko juzgatzen dituen atseden egunak ordu gehiagoko lanaldiarengatik. Urtero alda daitezke beharrizanen arabera. Enpresak urte bakoitzean egutegian finkatzen ez dituen egunak langile finkoek nahi bezala aukeratzekoak dira (atsedenaldiak, norberaren aferetakoak, etab.). "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da, produkzioan arazorik ez izateko.
24. artikulua. Asteko atsedena.
Asteko lanaldia 40 ordukoa izanen da; hau da, egunean 8 ordu, astelehenetik ostiralera. Hala bada, langileen eskubidea da astean gutxienez ondoz ondoko bi eguneko atsedenaldia izatea; egun horiek larunbata eta igandea izanen dira.
Arau orokor horretatik kanpo daude:
a) Eten ezin diren lanak.
b) Beharrezkoak diren konponketa eta garbiketa lanak, asteko zereginak ez eteteko; horretarako, behar-beharrezkotzat jotzen dira, bakarrik, larunbatean edo igandean egin ezean, industriaren jardunarekin jarraitzea eragozten dutenak edo produkzioa geldiaraztearen ondorioz oztopo eta kalte larririk sortzen dutenak.
Lan horiek, posible balitz, laneko egun eta ordu normaletan eginen dira, hori normaltasunez betetzeak aipatutako ondorioak ekartzen ez dituenean.
c) Zaintza lanak.
d) Ezinbesteko kasuetan egin behar diren lanak honela arautuko dira: egiten diren kanpainetan (fabrikazioa edo ontziratzea) produktua metatzen bada, langileek zerbitzu emateko konpromisoa hartzen dute. Egindako orduak hitzarmen indardun honetan ezarritakoaren arabera ordainduko dira, aparteko orduen gisara.
Ordu horiek borondatezkoak izanen dira, eta, langileren batek eragozpen bat edo konpromiso pertsonal bat baldin badauka eta ezin badu zerbitzurik egin, enpresari aurretik jakinaraziko dio behar den denboraz.
Lantegia arduradunak dioenean garbituko da.
25. artikulua. Oporrak.
1.–Langile finkoek eskubidea dute urtean oporraldi ordaindua izateko, 30 egun naturalekoa urteko, oinarrizko soldata eta ad personam plusa kobratuta. Oporrak urte natural bakoitzean lan egindako denboraren heinean hartuko dira. Oporretan txandaren arabera gauean lan egin beharko lukeen langileak legokiokeen gaueko lanaren plusaren %50 jasoko du. Oporretan ez da bestelako zenbatekorik kobratuko, paragrafo honetan zehaztutakotik kanpo.
Horren arabera, langile batek oporrak hartu ondoren enpresa uzten badu, azken likidaziotik kendu eginen zaio baja emandako egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokion oporren zatia.
Era berean, oporraldia bukatu ondoren enpresan sartzen den langileari aukera emanen zaio enpresan sartzen den egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkion opor egunak hartzeko.
Langile finkoak oporren egunak bere nahira har ditzake, baina "oporren muga" izeneko taula errespetatu egin beharko da, produkzioan arazorik ez izateko. "Oporren muga" taula urteko egutegia prestatzean eguneratuko da.
Oporrak hartzeko eskaera urte bakoitzeko urtarrilaren 20ra bitarte eginen da. Enpresak beranduenez ere otsailaren 20an jakinaraziko ditu opor egunak. Egun horiek larunbata edo igandea badira, oporraldia hurrengo astelehenera arte luzatuko da. Hartara, aldizkako langile finkoen atsedenaldiak aiseago antolatzen ahalko dira.
Lanpostu bakoitzean, adostasunik ez badago oporrak hartzeari buruz, antzinatasun handiena duen langileak izanen du lehentasuna. Lehentasun horrek urte bat iraunen du, eta hurrengo urtean antzinatasunaren arabera hurrengoa denari egokituko zaio.
Langileen Estatutuan une bakoitzean (egungo 38. artikulua) xedatutakoa errespetatuko da, baldin eta aldi berean gertatzen badira langile baten oporraldia eta artikulu horretan jasotako aldi baterako ezintasunen bat edo etenen bat.
2.–Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek eguneroko soldataren barruan jasoko dute oporren zati proportzionalari dagokion ordainsaria, benetan lan egindako egunen arabera. Enpresako zuzendaritzak maiatzaren 30a baino lehenago zehaztuko du zein alditan egonen diren aldizkako langile finkoak jardunik gabe.
Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldi gehigarria izaten ahal dute, nahitaez ezarritako geldialdietako baten aurretik edo ondoren. "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da, eta langile finkoek izanen dute lehentasuna oporrak aukeratzeko.
Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldia izaten ahal dute urte osoan. "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da.
Aurreko bi paragrafoetako atsedenaldia ez da ordainduko.
Plantillako langile finkoen oporren gaineko gatazkak konpontzeko sistema bera aplikatuko da aldizkako kontratu finkoak dituztenen atseden asteetarako.
26. artikulua. Lanaldia hotz-ganberetan eta atsedenaldiak.
Hotz-ganberetan lan egiten duten langileentzat baldintza hauek ezarriko dira:
a) Zerotik zero azpiko bost gradura bitarteko hotz-ganberetan egiten den lanaldia normala izanen da.
Hotz-ganberetan etenik gabe egindako hiru lanorduko hamar minutu izanen dituzte errekuperazio atsedenerako.
b) Zero azpiko bost gradutik zero azpiko hemezortzi gradura bitarteko hotz-ganberetan sei ordu egonen dira barrenean.
Hotz-ganberetan etenik gabe egindako ordu bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.
Lanaldi arrunta hotz-ganberetan kanpoko lanarekin osatuko dute.
c) Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hotz-ganberetan sei ordu egonen dira barrenean gehienez.
Hotz-ganberetan etenik gabe egindako berrogeita bost minutuko epe bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.
Lanaldi arrunta hotz-ganberetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.
Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hotz-ganberetan aritzen direnek, lana orga jasotzaile klimatizatuetan egiten badute, hotz-ganberetan 7 ordu eta 40 minututan egonen dira, 20 minutuko atsedenaldia dutela.
Langile horiek, jasan behar dituzten tenperaturen arabera, beharrezkoak diren babes jantziak izanen dituzte.
27. artikulua. Lanaldia luzatzea.
Lehengaia galkorra denez eta uztari zein garraioen ohiko erritmoari lotuta dagoenez, enpresak aukera izanen du, ezusteko atzerapenak edo beste egoera berezi batzuk izaten direnean, lanaldia luzatzeko; halakoetan egiten den gehiegizko denbora egiturazko aparteko ordu gisa ordainduko da.
Lanaldi arruntean ez dira inola ere benetako bederatzi lanordu baino gehiago eginen.
Oro har, gutxienez 12 ordu jarraituko atsedenaldia ezartzen da lanegun batetik bestera. Salbuespena kanpainako txanda aldaketa da.
Beste langileen lana abiaraztea edo ixtea eginkizun duten langileek beren lanaldia luzatzen ahalko dute, enpresarekin adostuta, horretarako behar-beharrezkoa den denboraz bakarrik; ordainsarien ondorioetarako, ordu horiek aparteko ordutzat joko dira.
VII. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA HIGIENEA
28. artikulua. Segurtasuna eta higienea. Arau orokorra.
Nola segurtasun eta higienearen arloan hala laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarreko araudia bete beharko dute enpresako Zuzendaritzak zein langileek.
Lan istripua izanez gero, jarraitu beharreko prozedura ezarriko da.
29. artikulua. Laneko jantziak.
1.–Enpresak laneko arropa emanen die langileei.
Kontuan hartuko dira lanaren baldintzak/ezaugarriak, bai eta legezko betebeharrak ere (segurtasuna/prebentzioa), langileei eman beharreko laneko arropa zehazteko orduan.
Arroparen kalitatea eta ezaugarriak hobetzea saiatuko da beti. Merkatuaren eta horniduraren arrazoiak direla bide, enpresak laneko arroparen marka alda dezake.
2.–Enpresak du arroparen jabetza, eta, hartara, soilik produkzio zentroan erabil daiteke laneko orduetan. Arroparen kontserbazioa eta garbiketa langileen kontura izanen dira.
3.–Arropa ematea.
Enpresak laneko arropa emanen du lan harremana hasten denean, eta higatu ahala berritu eginen da.
Erabilitako arropa nahitaez bueltatu beharko da arropa berri bat eskatzen denean.
Enpresa uzten duten langileek arropa itzuli behar dute, eta hala jakinarazi beharko die kasuan kasuko arduradunak.
4.–Laneko arropa.
Enpresak ondoko jantziak emanen ditu, lanpostu bakoitzaren premien arabera:
–Lohihartzekoa edo atorra/prakak edo mantala.
–Polarra edo tarteko jantzia.
–Galtzerdi termikoa/kotoizko galtzerdia.
–Segurtasun botak.
–Hotz-ganberako janzkia (hotz-ganberako langileak).
–Eskularrua.
–Garbitzeko eskularrua.
–Buff polarra/lepogainekoa.
–Txanoa.
–Uretarako jantzia/uretarako botak.
–Hotsetarako babesak (kaskoak/tapoiak).
–Begi babesak (betaurrekoak).
–Mandarra.
Laneko jantzien oinarrizko ekipamendu bat (lohihartzekoa/mantala, bota, txanoa/kaliptra eta eskularruak) ezarriko da, eta lanpostuaren arabera edo benetako premien arabera handitu daiteke.
Neurrira egindako tapoiak emanen zaizkie eskatzen dituzten langileei.
5.–Arropa eskatzea.
Jantziren bat berritu behar duten langile guztiek materialaren arduradunei eginen diete eskaera. Lan txandaren hasieran edo bukaeran jasotzen ahalko dute, arropa jaso dutela frogatzen duen ziurtagiriarekin.
30. artikulua. Osasun azterketak.
Alor horretan, enpresak osasuna zaintzeko kontratatu duen erakundeak xedatzen duena beteko da, legez ezarritakoaren arabera.
Osasun azterketak lanpostu bakoitzaren ezaugarri berezien araberakoak izanen dira.
31. artikulua. Lanpostuz aldatzeko eskubidea eta gaueko txandari uko egitea.
Haurdun dauden emakumeek, medikuaren txostena izanik, eskubidea izanen dute lanpostua aldatzeko haurdun daudela jakiten dutenetik aurrera, laneko tokia arriskutsua baldin bada amarentzat edo umekiarentzat.
Ondorio horietarako, kontuan hartuko da prebentzio zerbitzuak beste langile batzuei dagokienez erabakitzen duena.
Haurdun dauden emakumeek ez dute gaueko txanda egin beharrik izanen, hala eskatzen badute. 7 egun natural lehenago abisatu beharko da.
32. artikulua. Botika gela.
Enpresa aldez aurretik instalatutako botika gela edo osasun gela hornitzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, segurtasun eta higiene arloan indarra duten xedapenei jarraikiz.
VIII. KAPITULUA.–ESZEDENTZIAK eta LIZENTZIAK
33. artikulua. Eszedentziak eta lizentziak.
Langileen Estatutuan ezarritakoari jarraikiz arautuko da arlo hori.
A) Eszedentziak.
Eszedentziak borondatezkoak, nahitaezkoak edo bereziak izaten ahal dira.
Borondatezkoa: Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskatzen ahalko dute borondatezko eszedentzia.
Eszedentzia eskaera idatziz egin beharko da, arrazoiak adierazita, eta aurkeztu eta hurrengo hamabost egunetan ebatziko da.
Eszedentzia gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez bost urtekoa izanen da.
Eszedentzian dagoen langileak enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan sartu ahal izateko lehentasuna du. Horretarako, eszedentzia bukatu aurreko hogeita hamar egun naturaletik hirurogeira bitarteko epean itzultzea eskatu beharko du. Bestela, lan harremanari uko egiten diola ulertuko da.
Kontuan hartu behar da inola ere ezin izanen dela bidegabeko lehiarik egin.
Nahitaezkoa: Lanpostua gordeta izateko eta eszedentzian emandako denbora antzinatasunean konputatzeko eskubidea emanen du, eta ondoko egoeretakoren batean daudenei emanen zaie.
a) Hautapen prozesu egoki baten bidez kargu publiko bat betetzeko hautatua edo izendatua izatea, estatuan, erregioan, probintzian edo udalerrian, esparru orokor guztietarako edo bakoitzerako.
Estatuko, nazionalitateko, eskualdeko, probintziako edo udaleko organo eskudunek edo Ministroen Kontseiluak onetsitako izendapen ofizial baten bidez izendatua izan bada kargu horiexetarako, eta kasuan kasuko aldizkari ofizialean edo behar den ebazpen administratiboaren bidez argitaratu bada.
b) Beren estatutuei jarraikiz eskualde barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.
Probintzia barreneko edo esparru handiago bateko sindikatu lanetan edo ordezkaritza kargu publikoetan aritzeagatik etena gertatuz gero, langileak zerbitzua, kargua edo eginkizuna utzi eta hogeita hamar egun naturaleko gehieneko epean hasi beharko du berriz lanean.
Berezia: borondatezko eszedentzia berezia eska daiteke 6 hilabetetik gora eta 2 urtetik beherako aldirako, lanpostua gordeta, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara bitarteko familiako baten istripua edo gaixotasun larria dela eta. Enpresak ordezkotza kontratu bat edo bitarteko kontratu bat egiten ahalko du, eszedentzian dagoen langilearen lanpostua betetzeko. Eszedentzia hori langileen %3k har dezake batera gehienez ere.
Lehen adierazitako eszedentzia kasu guztietan, eta iraun bitartean, hau da, eszedentziako langilea bere lanpostura itzultzen ez den bitartean, langileak ez du eskubiderik izanen soldatarik jasotzeko, ez eta egoera horretan dagoen denbora deusetarako konputatzeko ere, salbu eta nahitaezko eszedentzietan, antzinatasunerako konputatuko baita.
Eszedentziei dagokienez, hemen aurreikusten ez den orotan, Langileen Estatutuaren 46. artikuluari jarraituko zaio, batik bat seme-alabak eta familiakoak zaintzeko eszedentziei dagokienez.
B) Lizentziak.
Aldez aurretik abisatuta, hitzarmen honen eraginpeko langileek zilegi izanen dute lanera ez joatea soldata jasotzeko eskubidearekin, ondoko arrazoiengatik eta honako epeetan:
a) 15 egun natural ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik.
b) Gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak, ezkontidea edo anai-arrebak –odol bidezkoak edo ezkontza bidezkoak– hiltzeagatik: 3 laneguneko lizentzia ordaindua emanen da heriotza 100 kilometrora baino gutxiagora gertatu bada, eta 4 lanegunekoa udalerritik 100 kilometrora edo urrunago gertatuz gero.
c) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun. Ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa programatuta badago, eta adierazitako joan-etorriak egin behar badira, egunetako bat egitate sortzailea baino lehenagokoa izaten ahalko da.
Atal honetan Langileen Estatutuaren araudi berria aplikatuta ezarritakoak ez du esan nahi aurreko hitzarmeneko c) atal horretan jasotako eskubideak murriztuko direnik; izan ere, bertan 2 lanegun aurreikusten ziren, edo 3 edo 4 lanegun, aldiz, ospitaleratzea dela-eta 50 edo 90 kilometrotik gorako bidaia egin behar izanez gero, hurrenez hurren. Hitzarmenaren c) atal horren aurreko idazketan aurreikusitako kasuak sartuta daude hobetutako idazketa berrian.
d) Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeko. Aldaira 50 kilometro baino gehiagora egin behar izanez gero, baimena 2 egunekoa izanen da.
e) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.
f) Seme-alaben jaiotza, 3 lanegun. Baimen hori jaiotzagatiko sorospena –nola orokorra hala berezia– jasotzeko eskubiderik ez duen gurasoari baino ez zaio aplikatuko.
g) Langileak medikuarengana joan behar badu eritasunagatik, lanaldiaren barnean, enpresak ordainduko du arrazoi horrengatik lanean egiten ez diren orduak; urtean gehienez ere 16 ordu izanen dira guztira. Familia medikuarengana joaten den bakoitzean, behar adina denbora izanen du.
h) Norberaren mesederako edo 12 urtetik beherako seme-alabei laguntzeko, urtean 40 ordura arte erabiltzen ahalko dira Gizarte Segurantzako edo Osasun Sistema Publikoko mediku espezialista batengana joateko.
i) Langileak eskubidea izanen du ezinbesteak eraginik lanera joan gabe gelditzeko, baldin eta ahaideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik sortzen bada halabehar hori edo berehala bertaratzea eskatzen duen gaixotasun edo istripuren bat gertatzen bada. Lau egun adinako absentzia-orduak ordainduko dira, aurreikusitako arrazoiengatik badira, bat etorriz alderdi negoziatzaileek (Zuzendaritza eta langileen ordezkaritza) ezarriko dutenarekin, konpromisoa hartzen baitute atal honen aplikazioa garatzeko. Langileak absentziaren arrazoia frogatu beharko du.
Artikulu honetan aurreikusitako lizentzien ondorioetarako, baliotasun bera aitortzen zaie izatezko bikote egonkorrei, baldin eta hartarako legezko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute. Erregistro publikorik ez dagoen lekuetan, bestelako frogak onartuko dira, nahikoak izanez gero. Izatezko bikote egonkortzat hartuko da uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak edo beste erkidego batzuetako antzeko legeek xedatzen dutena.
Bi alderdiek uste dute lizentzia horien beharrik gabeko erabilera eta abusuak eragotzi behar direla. Izan ere, justifikatutako arrazoiengatik eta ezinbestekoak direnean besterik ez dira erabili behar.
Langileen Estatutua aldatzen bada hemen jasotako lizentziei dagokienez, hobera edo okerrera izan, automatikoki egokituko dira bertan aurreikusitakora, non ez duten alderdiek une horretan beste ezer adosten.
Batzorde Paritarioak lizentzia horien aplikazioa interpretatuko du, zalantzak argitzeko eta gatazkak saihesteko. Horretarako deitutako bileretan, ahal dela, lizentzia hauek aplikatzeko irizpideak adostuko dira, hitzarmena sinatu eta 3 hilabete igaro baino lehen.
C) Norberaren aferak.
Urtean egun bat hartzen ahalko da norberaren aferetarako, baina ez da ordainduko. "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da.
34. artikulua. Lanaldi murrizketa.
A) Legezko zaintza dela-eta langileren batek bere kargura badu 12 urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko edo psikikoren bat, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko. Gutxienez lanaldiaren iraupenaren zortzirena eta gehienez erdia murrizten ahalko da eta soldata proportzionalki murriztuko da. Erregulazio orokorraren gainetik hemen aurreikusitako hobekuntzak ez dio enpresari ekarriko kostu handiagorik soldatetan edo Gizarte Segurantzan.
B) Lanaldia %50 murrizteko eska daiteke, soldata ere %50 murriztuta, zergatiko arrazoituak aurkezten badira. Murrizketa hori ez da bateragarria izanen edozein lan ordaindurekin. Langileak enpresarekin adostu beharko du lan ordutegia, eta nahitaez bat egin beharko du lan txandaren baten hasierarekin edo bukaerarekin. Enpresak bitarteko kontratuak edo lanaldi partzialekoak egiten ahalko ditu lanaldi murriztua duen langilea ordezteko. Lanaldi murrizketa hori enpresako langileen %4k baliatzen ahal du gehienez aldi berean.
35. artikulua. Ikasteko lizentziak.
Langileek, ikasketak edo lanbide karrera bat egiteko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta badaude eta azterketa batera aurkeztu behar badute, baimena eskatuko diote enpresari, eta enpresak behar duten denborarako baimena emanen die, urtean hamar egunez gehienez. Baimen hori ordainduko da hitzarmeneko lansariarekin eta ad personam plusarekin batera; langileak frogatu beharko du azterketara joan dela eta azterketetako irakasgaien erdiak gutxienez gainditu dituela deialdi arruntean edo berezian.
Lizentzia horietatik kanpo daude gidari azterketak, bai eta langileak Administrazioan sartzeko edo lanean ari den enpresa ez den beste batean sartzeko egiten dituenak ere.
Langileak lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea izanen du, lanbide prestakuntzako ikastaroetara joan behar badu, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako baimena lortzeko, eta lanpostua gordeko zaio.
36. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.
Ez da deskontatuko, inolako ondorioetarako, atal honetan araututako lizentzietan iragandako denbora, non ez duten urtearen barnean guztira sei hilabete baino gehiago egiten. Horrelakoetan, kendu egin beharko da, ondorio guztietarako, izandako lizentzia guztiak batuta ateratzen den denbora.
IX. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK
37. artikulua. Eskubide sindikalak.
Enpresak errespetatu eginen du langile guztiek libreki sindikatzeko duten eskubidea, eta onartuko du sindikatu batean afiliatuta dauden langileek bilerak egin, kuotak kobratu eta informazio sindikala banatzea lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jarduera eragotzi gabe; halaber, enpresak ez du ez afiliatzeko ez eta afiliazio sindikala uzteko baldintzarik paratzen ahalko langile batek bere lanpostuari eusteko. Halaber, ez du langilea afiliazioagatik edo jarduera sindikalagatik kaleratzen ahalko, eta ez dio beste moduren batean kalte egiten ahalko.
Sindikatuek informazioa bidaltzen ahalko dute enpresara, banatu dadin, betiere lanorduetatik kanpo eta produkzio prozesua eten gabe. Lantokian iragarki ohol bat izanen da, behar bezala ezarritako sindikatuek mezuak jar ditzaten; dena dela, horien kopia enpresako Zuzendaritzari edo zentroko titularrari igorri behar diote lehenik.
38. artikulua. Sindikatuak.
Enpresan titulartasun pertsonalaren bidez ordezkatua izateko eskubidea duela alegatzen duen sindikatuak behar bezala egiaztatu beharko du enpresaren aurrean; horren ondoren, enpresak onartuko du ordezkari sindikalak sindikatua ordezkatzeko ahalmena duela, legezko ondorioetarako.
Sindikatuaren ordezkaritza ordezkari sindikal baten esku egonen da, sindikatu horrek enpresako 15 langile baino gehiago baditu afiliatuta.
Ordezkari sindikalak enpresako jarduneko langilea izan behar du, eta ordezkatzen duen zentralaren edo sindikatuaren estatutuen arabera izendatu beharko da. Langileen ordezkaritzako kide bat izanen da, ahal bada.
39. artikulua. Ordezkari sindikalaren eginkizunak.
1.–Ordezkatzen duten sindikatuen interesak eta haiek enpresan dituzten afiliatuenak ordezkatu eta defendatzea, eta sindikatuen eta enpresako zuzendaritzaren arteko komunikaziorako bide izatea.
2.–Langileen ordezkarien bileretara, segurtasun eta higiene batzordeetara eta interpretazio batzorde paritarioetara joaten ahalko da, hitza duela baina botorik ez.
3.–Enpresak langileen ordezkarien eskura jarri beharreko informazio eta dokumentazio bera aztertzeko eskubidea izanen du, legeak ezarritakoarekin bat, eta ezinbestekoa izanen du isiltasun profesionalez jokatzea legeak hala dioenean. Legeak langileen ordezkariei aitortzen dizkien berme eta eskubide berberak izanen ditu.
4.–Enpresak entzun eginen du oro har langile guztiei eta, zehazki, beren sindikatuko afiliatuei eragiten dizkieten arazoen tratamenduari buruz ordezkariak esateko duena.
5.–Honako kasu hauetan ere enpresak azalpenak eman beharko dizkio eta haren iritzia entzun beharko du, ezer erabaki aurretik:
a) Ordezkatzen duen sindikatuko afiliatuei eragiten dieten kanporatzeak eta zehapenak.
b) Plantilla berregituratzea, enplegu erregulazioak, langileen lekualdatzeak –talde bati dagozkionean edo lantoki nagusitik egin behar denean– eta langileen interesetan eragin nabarmena eragiteko arriskua dakarren edozein enpresa proiektu edo ekintza.
6.–Kuotak kobratzen ahalko dizkie afiliatuei, sindikatuaren propaganda banatzen ahalko die eta haiekin bilerak egiten ahalko ditu; hori guztia benetako lanorduetatik kanpo.
Bileretako prozedurari dagokionez, bi aldeek indarra duen araudiari segituz jokatuko dute.
Ordezkariek dagozkien eginkizunak baizik ez dituzte eginen.
40. artikulua. Sindikatuko kuota.
Langileen ordezkaritza duten sindikatuetako langile afiliatuek eskaturik, enpresak dagokien kuota sindikalaren zenbatekoa kenduko du langileen hileko kuotatik. Eragiketa hori egin nahi duen langileak idazki bat bidaliko du enpresako zuzendaritzara, datu hauek emateko: deskontua egiteko agindua argi adierazia, zein sindikatutakoa den, kuotaren zenbatekoa eta diru transferentzia jasoko duen kontu korrontearen edo aurrezki kutxako libretaren zenbakia. Enpresak urtebeteko alditan eginen du kenketa, interesdunak kontrakorik adierazten ez badu behintzat. Enpresako Zuzendaritzak transferentziaren kopia emanen dio sindikatuak enpresan duen ordezkaritzari, halakorik baldin bada.
41. artikulua. Ordu metaketa.
Langileen ordezkariek eta ordezkari sindikalek hileko ordu kreditu bat izanen dute, eta ordu horiek ordainduak eta ondorengo hiletan ezin metatuzkoak izanen dira, indarra duen legediaren arabera.
Hileko ordu ordainduen metaketa posibleari dagokionez, langileen ordezkari bakoitzak dagozkion orduen %100era arte lagatzen ahalko dizkio zentral sindikal bereko beste langile bati, ordezkaritza lanetan aritzeko. Lagatzaileak zenbat ordu lagatzeko eskubidea duen, horrenbeste ditu lagatzeko, eta orduak laga baino gutxienez hamar egun lehenago abisatu behar zaio enpresako Zuzendaritzari.
X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK
42. artikulua. Hutsegiteak
Faltatzat hartuko dira indarra duten legezko xedapenek eta, bereziki, hitzarmen honek ezarritako betebeharren kontrako ekintzak edo ez-egiteak. Garrantziaren arabera, faltak honela sailkatu dira: arinak, astunak edo oso astunak.
43. artikulua. Falta arinen sailkapena.
Falta arinak honako hauek dira:
1.–Hilabeteko epean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.
2.–Lanera ez joateko arrazoia ez justifikatzea bi egun balioduneko epean, hori egitea ezinezkoa zela frogatzen ez bada.
3.–Lanetik denbora gutxirako alde egitea, bidezko arrazoirik gabe.
4.–Norberaren garbitasun edo txukuntasun eza.
5.–Bizilekuz aldatu izanaren berri ez ematea, aldaketa egin eta hamar eguneko epearen barnean.
6.–Hilabete batean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.
7.–Lanarekin zerikusirik ez duten inprimaki edo argitalpenak irakurtzea lanorduetan.
8.–Laneko arropa enpresaren instalaziotik kanpo erabiltzea, eta jantziak edo gauzak haiek edukitzeko eta gordetzeko lekuetatik kanpo uztea.
44. artikulua. Falta astunen sailkapena.
1.–Lanera berandu iristeagatik lau eta zortzi falta artean egitea hogeita hamar egun naturaleko epean.
2.–Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera bi egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik izan gabe.
3.–Absentzia kasuan aldez aurretik ez abisatzea, salbu ezinezkoa izan bada.
4.–Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzaren prestazioetan ondorioak izaten ahal dituztenak, ez jakinaraztea behar den garaian.
5.–Lanorduetan edozein motatako denbora pasatan ibiltzea.
6.–Beste langile bat lanera joan delako plantak egitea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.
7.–Noizean behin mozkortuta agertzea.
8.–Zuhurtziarik eza lanean. Langileari berari edo lankideei istripuren bat izateko arriskua ekartzen badie, edo instalazioak edo merkantziak matxuratzeko arriskua edo suak hartzekoa ekartzen badu, falta oso astuntzat joko da.
9.–Lanaldian norberaren lanak egitea, baita enpresaren lanabesak norberarentzat erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.
10.–Langileak ikusitako egintzak, akatsak edo hutsegiteak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri nagusiei berehala ez ematea.
11.–Enpresako Zuzendaritzaren edo zuzendaritzan edo antolaketan eskumenak dituztenen jarraibideak ez betetzea beren ohiko lan eginkizunetan. Ez betetze horrek kalte nabarmena egiten badio enpresari edo jendeari, hutsegite oso astuntzat jo daiteke.
12.–Hiru falta arin edo gehiago egitea 90 egun naturaleko epean, desberdinak izan arren, non zehapena ez den hitzezko kargu-hartzea izan.
45. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.
Falta oso astunak honako hauek dira:
1.–Behin eta berriz lanera berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe.
a) Horrelakotzat hartuko da berandu iristea lanera, justifikaziorik gabe, zortzi aldiz baino gehiagotan hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan ehun eta laurogei egun naturaleko epean.
b) Lanera ez joateagatiko falta: lanera hiru egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik eman gabe, hogeita hamar eguneko epean.
2.–Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea lantokiaren barnean edo beste edozein lekutan lan egin bitartean.
3.–Enpresaren lehengaiak, hala nola lanabesak, makineria, aparatuak, instalazioak, eraikinak, altzariak edo agiriak nahita desagerraraztea, ezdeus bihurtzea edo hondatzea.
4.–Enpresaren edo langileen isilpeko eskutitzen edo agirien sekretua haustea.
5.–Nahitaez isilpean gorde beharreko datuak ezagutaraztea enpresakoa ez den norbaiti.
6.–Lankideenganako errespeturik eta begirunerik eza, bai eta eraso fisikoak edo hitzezkoak egitea ere (lankideak mendekoak, maila berekoak edo nagusiak izan).
7.–Istripu larriak sorraraztea aitzakiarik gabeko zabarkeriaz edo zuhurtasunik ezaz.
8.–Lankideekin liskarrak eta iskanbilak sortzea maiz, arrazoirik gabe.
9.–Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.
10.–Kontratuko onustea haustea, eta laneko konfiantza-abusua. Kontratuko onustea haustea da, besteak beste, lantokitik irtetean paketeek edo bildutako gauzek barruan zer duten erakutsi nahi ez izatea zeregin horretako langileek eskatzen dutenean, betiere Langileen Estatutuaren 18. artikuluan ezarritako bermeak betez.
11.–Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.
12.–Segurtasunari buruzko arauak ez betetzea edo enpresak emandako babeserako ekipamendua ez erabiltzea.
13.–Sexu-jazarpena. Halakotzat hartuko da lan ingurunean langile bati hitzez edo egitez iraintzea. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da.
14.–Jazarpen morala edo psikologikoa; hots:
a) Langileari buruz asmo txarreko salaketa edo iradokizunak egitea, hari ezer azaltzeko aukerarik eman gabe.
b) Langilea lankideengandik bereiztea, informazioaz gabetzea, bere komunikazio bideak etetea edo blokeatzea, bere lana aintzat ez hartzea edo baliogabetzea, bere lan-etekinak gutxiestea, bere eginkizunak oztopatzea, bere osasun fisikoa zein psikikoa arriskuan jartzea, etengabeko presio estres eragilearen bidez, zeinak bultzatzen dituen asaldura depresiboak, psikosomatikoak eta beste ondorio batzuk, lanpostuari bat-batean uko egitea barne. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da.
15.–Falta astunak behin baino gehiagotan egitea; hots, gertaeraren aurreko urtean langileari 3 aldiz edo gehiagotan zehapenak jarri izana falta astunengatik, nahiz eta desberdinak izan.
46. artikulua. Zehapenak.
Falta nolakoa izan den, zehapen hauek ezarriko dira:
1.–Falta arinengatik:
a) Hitzezko kargu-hartzea.
b) Idatzizko kargu hartzea.
c) Egun bateko edo bi eguneko enplegu-soldaten etenaldia.
2.–Falta astunengatik:
a) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.
b) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hiru egunetik hamabostera bitarte.
c) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea hiru urterako gehienez.
3.–Falta oso astunengatik:
a) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hamasei egunetik hirurogeira bitarte.
b) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea bost urterako gehienez.
c) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.
d) Kaleratzea.
47. artikulua. Zehapenak betetzea.
Ezarritako zehapen guztiak ezartzen diren unetik beretik bete beharko dira; horrek galarazi gabe zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea. Baina, enpresari egoki iruditzen bazaio, zehapenaren betearazpena atzeratzen ahalko du 6 hilabete gehienez. Langileak zehapena aurkaratuz gero, irmo bilakatu eta hilabete batera arte atzeratzen ahalko da betearazpena.
48. artikulua. Preskripzioa.
Langileei dagokienez, falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik hasita, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan.
49. artikulua. Prozedura.
1.–Enpresako Zuzendaritzari edo haren ordezkariari dagokio sariak emateko edo zehapenak ezartzeko ahalmena.
2.–Enpresak langileen legezko ordezkaritzari eta ordezkari sindikalari, hala badagokio, jakinaraziko dizkie langileei ezarritako zehapenak.
3.–Faltak arinak direnean ez da espedienterik izapidetu beharko. Falta astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik izapidetu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen falta eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.
Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu-orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.
4.–Falta astunagatik edo oso astunagatik zehapena ezartzen bazaie beren karguak betetzen ari diren langileen legezko ordezkaritzako kideei, edo agintaldia azken urtearen barruan amaitu zutenei, nahitaezkoa izanen da espediente bat irekitzea, honako arau hauen arabera.
a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari, eta, horrekin batera, espedientearen oinarri diren gertaerak biltzen dituen kargu-orriaren berri emanen dio.
b) Enpresak idazkari bat eta instruktore bat izendatuko ditu, inpartzialak biak, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.
c) Instruktoreak idazki hori interesdunari igorriko dio, alegazioak aurkeztu eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak gauza ditzan bost eguneko epean.
Idazki hori langileen legezko ordezkariei ere igorriko zaie, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten bost eguneko epean, hala badagokio.
d) Espedientearen hasierako fasea bukaturik, enpresak honako hauek jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.
50. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.
Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuan eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.
XI. KAPITULUA.–ERRETIRO PARTZIALA ETA ARAU ERREFERENTZIA
51. artikulua. Erretiro partziala.
2013ko martxoaren 25eko akordioa beteko da.
Enpresak erraztu eginen du, non ez duen gertaera larri batek galarazten, plantako langile finkoek erretiro partziala hartzea (bulegoetako langileak kanpo uzten dira, beraz), hitzarmen hau sinatzean indarra duen araudiarekin bat. Araudia aldatuta erretiro partziala garestiagoa bada, zuzendaritza eta batzordea bilduko dira erabakitzeko nola jokatu.
Aldi berean errelebo kontratu bat egin behar bada, langabe bat edo enpresan aldi baterako kontratua duen pertsona bat kontratatuko da. Ezin zaio enpresari eskatu errelebo-kontratua aldizkako langile finko bati egitea, non eta ez dagoen berariaz onartua arau batez edo Auzitegi Nagusiaren jurisprudentzia sendotuaren bidez.
52. artikulua. Arau erreferentzia.
Aurreko artikuluetan berariaz bildu ez den orotan, orokorrean bi aldeek legezko xedapenei jarraituko diete, eta batez ere Langileen Estatutuari, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoari eta aplikatu beharreko gainerako legezko arauei.
ERANSKINAK
I. ERANSKINA.–Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte ordaina
Ultracongelados Virto SAU enpresak (Funesko lantokia) hitzarmen honen eraginpeko langileentzako aseguru poliza orokor bat indarrean izaten jarraituko du, enpresan lan egin eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden langileentzat indarra izanen duena. Hona hemen estaldurak:
1. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko heriotza (24 orduko estaldura): eskubidedunek 6.000,00 euro jasoko dituzte.
2. Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 25.000,00 euro.
3. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.
4. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.
5. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.
6. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa: 27.000,00 euro.
7. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa: 35.000,00 euro.
8. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia: 35.000,00 euro.
Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarra duen bitartean.
II. ERANSKINA.–Kalte ordaina, lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik
Laneko istripuen edo lanbide eritasunen ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, enpresak langilearen ordainsari ekonomikoak osatuko ditu langilearen ohiko soldataren %100era iritsi arte (aldi baterako ezintasun egoeran ez balego kobratuko lukeena, ohiko plusak eta aparteko ordainsariak barne), lehen egunetik eta 18 hilabeteko gehieneko mugarekin. Horretarako, kontratua indarrean eduki beharko da denbora horretan.
Aldi baterako ezintasunagatik jasotzen den zenbatekoak eta hemen adierazitako osagarriak, batuta, ezin izanen dute Gizarte Segurantzako gehieneko kotizazio oinarria gainditu.
III. ERANSKINA.–Batzorde Paritarioa
Hitzarmen honetako Batzorde Paritarioa sortuko da. Hitzarmen honetako Negoziazio Batzordeko kideek osatuko dute, bi alderdien aholkulariak barne.
1.–Batzorde Paritarioaren eginkizunak:
a) Haren esku jartzen diren gatazka indibidual eta kolektiboetan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze lana egitea.
b) Akordio guztien interpretazio lanak egitea.
c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.
d) Langileen Estatutuak edo beste arau batzuek ezartzen dizkiotenak.
2.–Batzorde Paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak oinarrizko hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere betebeharrekoak izanen dira. Akordio horiek lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.
3.–Batzordea langileen 3 ordezkarik eta enpresako Zuzendaritzaren beste 3k osatuko dute, eta guztiak Ultracongelados Virto SAU (Bodega Romana industrialdea) enpresaren hitzarmena negoziatu duen batzordeko kideak izanen dira.
4.–Funtzionamendu araudia:
a) Bilerak.–Batzorde Paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:
Aurreko artikuluko 1 a) eta b) letretan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.
1 c) eta 1 d) ataletako kasurako, hiru hilean behin.
b) Deialdiak.–Batzorde Paritarioa biltzeko deia alderdi sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai zerrenda azalduko duena
Batzorde paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko epean gehienez.
Epe horretan batzordea biltzen ez bada, ulertuko da Batzorde Paritarioaren esku-hartzea amaitu dela, eta interesdunak bidezko iruditzen zaizkion ekintzetara jotzen ahalko du.
Batzordea bildurik, erabakiak hartuko ditu gai-zerrendako gaien inguruan, bilkuran bidezko akordioak hartuz. Egokitzat hartzen bada, bilkura bertan behera geldi edo eten daiteke eta hurrengo hiru egun naturaleko epean jarraituko du. Epe horretan gai-zerrendako gai guztiak jorratu ez badira eta haien gainean erabakirik hartu ez bada, ulertuko da batzorde paritarioaren esku-hartzea amaitu dela, eta interesdunak bidezko jotzen dituen ekintzetara jotzen ahalko du.
c) Quoruma. Aholkulariak.–Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean.
Alderdiak gehienez ere bi aholkulariz lagunduta joaten ahal dira bileretara.
d) Akordioen baliozkotasuna.–Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere bi ordezkaritzetako bakoitzaren %66,66aren aldeko botoa beharko da.
Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkari lanetan ari direnek eta alderdi bakoitzaren ordezkari batek sinatuko dute.
e) Helbidea.–Batzorde paritarioak enpresaren lokaletan izanen du jakinarazpen eta deialdietarako helbidea, Funesko Bodega Romana industrialdean.
5.–Batzorde Paritarioaren mende jarri beharra:
Alderdiek batzorde paritarioaren mende jarri behar dituzte edozein ekintza judizial edo administratiboren aurretik sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea. Nolanahi ere, onustearen printzipioari jarraituz negoziatu beharko da.
IV. ERANSKINA.–Desadostasunak konpontzea
Alderdien arteko desadostasunak Batzorde Paritariora igorriko dira.
Desadostasuna Batzorde Paritarioan konpontzen ez bada (desadostasun indibiduala izan edo kolektiboa izan), alderdiek men eginen diete Nafarroako Lan Auzitegian adiskidetze eta bitartekotza faseetan gatazkak konpontzeko aurreikusitako prozedurei. Orobat, arbitrajearen irtenbidea har dezakete horretarako adostasuna badago.
Beraz , artikulu honek balio du aldeak berariaz onartzeko gatazkak konpontzeko arbitraje-organo hori, eraginkortasun orokorrarekin, eta ondorioz, itunak enpresa, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekaritza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera, epaitegietara jo aitzin.
V. ERANSKINA.–Etengabeko prestakuntza
Prestakuntza lanorduetan eginen da normalean. Hori ezinezkoa bada, lanalditik kanpo egiten ahalko da, eta alderdiek adostu beharko dute noiz eginen den prestakuntza hori. Horretan emandako denbora ordu arruntaren prezioan ordainduko da.
Ultracongelados Virto SAUko Zuzendaritzak (Funesko lantokia) ordezkaritza sindikalarekin konpromisoa hartzen du plantillako langileen etengabeko prestakuntza sustatzeko. Bi alderdiek enpresako langileak etengabe eguneratzera bideratuko dute prestakuntza hori.
Langileen kualifikazioa langileen eskubidea da, eta baliabide bat norberaren garapenerako, desberdintasunak murrizteko eta enpresaren barruko lanbide sustapenean hobetzeko. Eta, horrez gainera, balio estrategiko bat da, hala langileentzat nola enpresarentzat.
Arlo honetan indarra duten arauetan ezarritakoa aplikatuko da.
VI. ERANSKINA.–Aldi baterako enpresak, erregulazioa
Lan hitzarmen kolektiboa sinatu duten aldeek aldi baterako enpresen erabilera arautu behar dela erabaki dute, jarraian ezarriko diren irizpideekin:
a) Ez dira erabiliko lan egiteko moduan dauden enpresako langileek betetzen ahal dituzten lanpostuak betetzeko. Honetarako erabil daitezke: produkzioa handitzean eta oporretan, bajetan eta absentzietan ordezkapenak egiteko.
b) Langileen ordezkaritzari jakinaraziko zaizkio enpresan sistema horren bidez lan egiten duten langileen kopurua eta kontratuak.
c) Langileen ordezkaritzak izanen du langile horien ordezkaritza sindikala.
d) ABLEen erabilerak ez du inola ere ekarriko plantilla txikitzea, edozein kontratazio motarekin.
e) ABLEen bidez kontratatutako langileek hitzarmen honetan kontzeptu bakoitzagatik unean-unean ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte beren soldata ordainsarietan.
VII. ERANSKINA.–Adierazpena droga-mendekotasunaren inguruan
Enpresak, langileen ordezkaritzaren laguntzarekin, droga mendekotasuna duten langileen errehabilitazioan lagunduko du, horien eta familien jarrera aldekoa bada. Horrek ez dio kostu ekonomiko gehigarririk ekarriko enpresari, ezta kalterik eginen ere produkzio antolaketaren sistema orokorrari edo pertsonen eta instalazioen segurtasunari.
VIII. ERANSKINA.–Aldizkako langile finkoak
A) 2024ko ekainaren 1ean 97 langile finko izateko behar adina langile eginen dira langile finko, eta 2024an beste hiru eginen dira.
Honako hauek dira langile finko eginen diren pertsonak:
Lorite Molero, María Juana |
Perez Beamonde, Francisco Javier |
Virto Gonzalez, Javier |
Muñoz Solana, Sergio |
Martinez Etayo, María Isabel |
Echeverria Martin, Andrea |
Pastai, Carmen |
El Idrissi Tami, Youssef |
Topuria, Tamar |
Gaspar Navarro, Juan Manuel |
Regaira Pastor, Sergio |
Vicioso Moreno, Fernando |
Fall, Wack |
Gherghina, Vasile |
Severino Agila, Jonathan Eucevi |
Boye, Talla |
Peralta Ezquerro, Ismael |
2025eko urtarrilaren 1ean 100 langile finko izateko behar adina langile eginen dira finko, eta 2025ean beste hiru eginen dira (antzinatasuna errespetatuko da).
Behar izanez gero, Zuzendaritzak askatasuna izanen du jende gehiago aldizkako langile finko bihurtzeko, antzinatasun hurrenkerari jarraitu beharrik gabe.
B) Honako hau da aldizkako langile finkoen zerrenda eguneratua:
IZEN-DEITURAK | ANTZINATASUNAREN DATA |
Lorite Molero, María Juana | 2018-11-12 |
Perez Beamonde, Francisco Javier | 2018-11-12 |
Virto Gonzalez, Javier | 2018-11-12 |
Muñoz Solana, Sergio | 2018-11-12 |
Martinez Etayo, María Isabel | 2018-11-12 |
Echeverria Martin, Andrea | 2018-11-12 |
Pastai, Carmen | 2018-11-12 |
El Idrissi Tami, Youssef | 2019-01-01 |
Topuria, Tamar | 2019-01-01 |
Gaspar Navarro, Juan Manuel | 2019-03-01 |
Regaira Pastor, Sergio | 2019-03-01 |
Vicioso Moreno, Fernando | 2019-07-08 |
Fall, Wack | 2019-08-01 |
Gherghina, Vasile | 2019-08-01 |
Severino Agila, Jonathan Eucevi | 2019-08-01 |
Boye, Talla | 2019-08-01 |
Peralta Ezquerro, Ismael | 2019-08-12 |
Focsec, Gheorghe | 2020-01-01 |
Corozo Ortiz, Jose Patricio | 2020-01-01 |
Huayamave Garcia, Walter Saul | 2020-01-01 |
Diop, Cheikh | 2020-01-01 |
Fuerea, Daniela Georgia | 2020-01-01 |
Petrut, Constantin | 2020-01-01 |
Ordoñez Ortiz, Irrael | 2020-01-01 |
El Idrissi Tami, Yahya | 2020-01-01 |
Anita, Madalin Vasile | 2020-01-01 |
Almachi Caiza, Edison Paul | 2020-01-01 |
Grajera Perez, Miguel Angel | 2020-01-01 |
Navarrete Chiquin, Victor Eduardo | 2020-01-01 |
Guaman Flores, Alexandra Cathe | 2020-01-01 |
De La Torre Vargas, Ana Isabel | 2020-01-01 |
Gomez Enriquez, Deisy Yoana | 2020-01-01 |
Alava Orejuela, Estrella Isabel | 2020-01-01 |
Jimenez Gutierrez, Jose Manuel | 2020-01-01 |
Kebe, Ousmane | 2020-01-01 |
Tarca, Cornelia | 2020-01-01 |
Jimenez Fernandez, Jessica | 2020-01-01 |
Tsvetanova Todorova, Anna | 2020-01-01 |
Soria Jurado, María Teresa | 2020-06-01 |
Danfa, Mamadou Lamine | 2020-06-01 |
Lopez Ruiz, David | 2020-06-01 |
Velasquez Granada, Kevin Alexander | 2020-06-01 |
Peñas Tortosa, Patricia | 2020-06-08 |
Peñas Ogayar, Manuel | 2020-06-08 |
Ezziti Eñacirri, Abdelhadi | 2020-06-08 |
Peñas Espinosa, Lidia | 2020-07-20 |
Curteanu, Ionut Daniel | 2020-08-01 |
Campos Pozuelo, Daniel | 2020-08-01 |
Fernandez Escorza, Javier | 2020-08-01 |
Chicaiza Torres, Fabricio Alexander | 2020-08-01 |
Avila Valencia, Diego | 2020-08-01 |
Gueye, Omar | 2020-08-01 |
Bermeo Pazmiño, Jessenia Natali | 2020-08-01 |
Martinez Ovejas, Marcos | 2020-12-01 |
Stirbei, Rober | 2020-03-08 |
Galiza Rodrigues, Luis Henrique | 2020-08-03 |
Murugarren Salvador, Gonzalo | 2020-08-10 |
Garijo Llorente, Elvira | 2020-08-17 |
Ramirez Martinez, Victoria | 2020-08-17 |
Gil Mariezcurrena, María Angeles | 2020-09-05 |
Petrut, Grigore | 2020-09-07 |
Iza Cali, Roberto | 2020-09-07 |
Borta, Razvan Stefan | 2020-09-07 |
Dione, Souleye | 2020-09-28 |
Sontrop, Constantin | 2020-10-01 |
Martos Najera, Antonia | 2020-10-01 |
Savu, Alexandru | 2020-10-01 |
Ounini Titah, Boujmaa | 2020-10-01 |
Solano Gonzalez, Robin Manuel | 2020-10-01 |
Murillo Escobar, Yanitza | 2020-12-01 |
Correa Rodriguez, Francisco Alonso | 2020-12-01 |
Iñaguazo Medina, Jenny Patricia | 2020-12-01 |
Strat, Ana Maria | 2020-12-01 |
Burada, Ana María | 2020-12-01 |
Verdugo De Las Fuentes, Ivan | 2021-03-08 |
Aziz, Karim | 2021-03-08 |
Vitan, Ion Ciprian | 2021-03-08 |
Touhoumi, Habib | 2021-03-08 |
Garcia Manzanares, David | 2021-05-01 |
Gonzalez Gualan, Irma Rocio | 2021-05-01 |
Bacean, Alina-Mihaela | 2021-05-07 |
Briscan, Marcela Angela | 2021-10-01 |
Diop, Mor | 2021-10-01 |
Talla, El Hadji | 2021-11-01 |
Youm, Daouda | 2021-11-22 |
Lezano Jimenez, Elisa | 2021-11-22 |
Peñalva Colomera, Tamara | 2021-11-22 |
Agurto Morocho, Fanny Gladis | 2021-11-22 |
Vicente Rodriguez, Francisco Javier | 2021-11-22 |
Chica Solorzano, Kevin | 2021-12-01 |
Heredia Herrera, Unai | 2021-12-01 |
Romero Vallejo, Nathalia | 2021-12-01 |
Palenzuela Alvarez, Jose | 2021-12-01 |
Osinaga Gutierrez, Walter | 2021-12-01 |
Jimenez Cristobal, Leyre | 2021-12-01 |
Diaz Losarcos, Alberto | 2022-02-01 |
Belmamoun, Ismail | 2022-02-01 |
Benachour, El Arabi | 2022-02-01 |
Marin Marin, Javier | 2022-02-01 |
Thiaw, Ousmane | 2022-02-01 |
Houari Benhaoir, Ahmed | 2022-03-01 |
Georgieva, Gabriela Valentinova | 2022-03-01 |
Da Silva Pereira, Josefa Edneia | 2022-04-01 |
Rondon Canquiz, Ariana Nazareth | 2022-04-26 |
Viana Viana, Pilar | 2022-04-26 |
Axinte, Elena | 2022-04-26 |
Torrico Diaz, Jose Antonio | 2022-04-26 |
De Jesus Almeida, Almerinda Maria | 2022-04-26 |
Calvo Martinez, Arturo | 2022-04-26 |
Orth Gutierrez, Paul Thomas | 2022-04-26 |
Ciocan, Marian | 2022-04-26 |
Mata Paredes, Germanico Nolberto | 2022-04-26 |
Abreu Castillo, Katy Joenny | 2022-04-29 |
Allo Montes, Raquel | 2022-05-01 |
Garcia Espinosa, Yanire | 2022-05-01 |
Rodriguez Arcila, Jeronimo | 2022-05-01 |
Orellana Orellana, Justino Antonio | 2022-05-01 |
Jara, Maycol Alex | 2022-05-04 |
Reyes Reyes, Nathali Silvana | 2022-05-06 |
Solano Gonzalez, María Fernanda | 2022-05-07 |
Gaona Tacuri, Hugo Cipriano | 2022-05-07 |
Peñaranda Salazar, Sandro Alejandro | 2022-05-07 |
Guaman Idrovo, Andrea | 2022-05-07 |
Salazar Gonzalez, Luis Miguel | 2022-05-07 |
Serban, Marinela | 2022-05-07 |
Chica Solorzano, Jordan | 2022-05-07 |
Cabrera Cardona, Lina Vanessa | 2022-05-07 |
Nabaoui Nabaoui, Rachid | 2022-05-07 |
Yousfi Ashimi, Moustapha | 2022-05-07 |
Cabrera Torres, Alejandro Jefferson | 2022-05-07 |
Solano Rodriguez, Jenrry Patricio | 2022-05-07 |
Manssouri, Omar | 2022-05-07 |
Espinoza Guaman, Angel Porfirio | 2022-05-07 |
Ungur, Ana | 2022-05-07 |
Herce Martinez, Joel | 2022-05-09 |
Ba, Mohamadou | 2022-05-09 |
De la Cruz Alava, Vanessa Elisabeth | 2022-05-14 |
Gueye, Mory | 2022-05-14 |
Chuan Saba, Jorge Jesus Hugo | 2022-06-01 |
Mindrila, Carmen | 2022-06-06 |
Calle Quintero, Hernan Alejandro | 2022-06-06 |
Samba Dieye, El Hadji | 2022-07-01 |
Gomez Gonzalez, Nadia Micaela | 2022-07-09 |
Fierro Perez, Jairo Alexander | 2022-07-11 |
Savu, Florica Maria | 2022-07-11 |
Herrera Chamorro, Francisco | 2022-07-18 |
Boic, Georgiana Mirela | 2022-08-01 |
Monroy Del Rio, Belgica | 2022-08-06 |
Yaly, Mahmadou Bamba | 2022-08-06 |
Lojano Uguña, Bayron | 2022-08-13 |
Ulici, Maria | 2022-08-13 |
El Bayad Mokhtari, Jawad | 2022-08-22 |
Navascues González, Cristian | 2022-09-01 |
Paca Toaquiza, Jhon Alexander | 2022-09-09 |
Pulgarin Paloma, Jair | 2022-09-09 |
Benazzi, Zouhair | 2022-09-14 |
Martinez Etayo, Goizalde | 2022-09-17 |
Salim, Azzedine | 2022-09-17 |
El Alaoui Bouroua, Jaafar | 2022-09-17 |
Fennan, Samir | 2022-09-17 |
Anita, Daniela Aura | 2022-10-01 |
Saidi Hafidi, Mohammed | 2022-11-01 |
Filip, Adrian Marius | 2022-12-04 |
Vilchez Sánchez, Rocío | 2022-12-19 |
Guerra Perez, Juan Pablo | 2022-12-26 |
Restrepo Talaga, Angelica | 2023-01-08 |
Navas Martinez, Fernando | 2023-01-11 |
Sarasa De Jesús, Rafael | 2023-02-06 |
Marin Pastrana, Antonio Manuel | 2023-02-06 |
Muñoz Báscones, Juan Antonio | 2023-02-20 |
Anita Laurentiu, Laurentiu Gabriel | 2023-03-01 |
Arango Torres, Jhoan David | 2023-03-27 |
Orban, Laura Ioana | 2023-03-29 |
Ballester Perez, Agueda | 2023-04-12 |
Gomez Villacis, Kevin | 2023-04-13 |
Ortiz Yugsi, Carmen Adelaida | 2023-04-19 |
Caicedo Zambrano, Diego Fernando | 2023-04-28 |
Mihaiceanu, Florica | 2023-04-28 |
Abbouch, Abdelkrim | 2023-04-28 |
Fennan, Larbi | 2023-04-28 |
Esparza Allica, Javier | 2023-04-28 |
Alava Arevalo, Alicia | 2023-04-28 |
Shih El Hajhouj, Moustapha | 2023-04-28 |
Huacre Pillaca, Aldo Felix | 2023-05-01 |
Guaman Rueda, David Esteban | 2023-05-01 |
Guaman Rueda, Ivan Alejandro | 2023-05-01 |
Nieves Medrano, Raul | 2023-05-06 |
Manssaouri, Yamani | 2023-05-06 |
Cheguri, Lahcen | 2023-08-17 |
Rodriguez Cardoso, Fabio Manuel | 2023-09-04 |
Gomez Garzon, Jenny Amparo | 2023-11-18 |
Djoudi, Mohamed | 2023-11-20 |
Camara San Martin, Cristina | 2023-11-20 |
Tabbane, Abil | 2023-11-20 |
Marín López, Erika | 2023-11-20 |
Boufeljat Nouari, Reda | 2023-12-02 |
Ionica, Monica Adelina | 2023-12-02 |
Cabrera Barreiro, Luis David | 2023-12-11 |
Alfaro Gonzalez, Manuel | 2023-12-18 |
Espinosa Gil, Cesar | 2024-01-10 |
Habib Eddin, Mohamed | 2024-02-07 |
Calle Arguello, Joan Alejandro | 2024-02-16 |
Abdellouche, Fawzi | 2024-02-16 |
Aouad, Younes | 2024-02-28 |
El Adad, Abdelilah | 2024-02-28 |
Bucataru, Mariana | 2024-02-28 |
Cifuentes Ibarguren, Daniela Alejandra | 2024-02-28 |
Lopez Roldan, Paula | 2024-02-28 |
Paularena Moreno, Miguel Angel | 2024-03-02 |
Moghli, Moustapha | 2024-03-02 |
IX. ERANSKINA.–Adierazpena berdintasunaren inguruan
Enpresak konpromisoa hartzen du Berdintasunari buruzko Legeak sartutako hobekuntzak errespetatzeko (martxoaren 22ko 3/2007 LO).
X. ERANSKINA.–Beste hobekuntza batzuk
Bularra emateko baimena metatzen ahal da (ordu bat egunean).
Amatasunaren legezko atsedenaldia lau aste luzatuko da, enpresak ordainduta.
XI. ERANSKINA.–2023 eta 2024ko soldaten taulak
2023ko soldaten taula (1.768 ordu)
Plantillako langile finkoak.
MAILAK | IZENA KATEGORIA | HILEKO SOLDATA (eurotan) | URTEKO SOLDATA (eurotan) | I. APARTEKO ORDUA (eurotan) | II. APARTEKO ORDUA (eurotan) | HOTZAREN PLUSA (eurotan) | GAUEKO PLUSA (eurotan) |
1.1. MAILA | DEPARTAMENTUKO ZUZEN. | 1.845,90 | 27.688,50 | 23,26 | 27,42 | 1,44 | 2,43 |
1.2. MAILA | ARLOKO ARDURADUNA | 1.702,80 | 25.542,00 | 21,45 | 25,28 | 1,36 | 2,25 |
1.3. MAILA | TEKNIKARIA | 1.598,35 | 23.975,25 | 20,15 | 23,73 | 1,26 | 2,12 |
1.4. MAILA | ATALEKO ARDURADUNA | 1.546,85 | 23.202,75 | 19,48 | 22,98 | 1,22 | 2,02 |
1.5. MAILA | 1. MAILAKO OFIZIALA | 1.440,94 | 21.614,10 | 18,15 | 21,40 | 1, 22 | 1,90 |
1.6. MAILA | 2. MAILAKO OF. / ADMINIST. OF. | 1.430,92 | 21.463,80 | 18,04 | 21,26 | 1,22 | 1,89 |
1.7. MAILA | ESPEZIALISTA | 1.402,32 | 21.034,80 | 17,67 | 20,83 | 1,22 | 1,84 |
1.8. MAILA | LAGUNTZAILEA / ADMINIST. LAG. | 1.378,00 | 20.670,00 | 17,37 | 20,46 | 1,22 | 1,82 |
1.9. MAILA | IZANGAIA | 1.236,33 | 18.544,95 | 15,59 | 18,35 | 1,22 | 1,64 |
Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15 | |||||||
Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.
MAILAK | KATEGORIAREN IZENA | ORDUKO SOLDATA OSOA (eurotan) | OINARRIZKO SOLDATA | ZATI PROPOR. (eurotan) | I. APARTEKO ORDUA | II. APARTEKO ORDUA | HOTZAREN | GAUEKO |
2.5. MAILA | 1. MAILAKO OFIZIALA | 12,23 | 7,34 | 4,89 | 18,15 | 21,40 | 1,22 | 1,90 |
2.6. MAILA | 2. MAILAKO OFIZIALA | 12,14 | 7,28 | 4,86 | 18,04 | 21,26 | 1,22 | 1,89 |
2.7. MAILA | ESPEZIALISTA | 11,90 | 7,14 | 4,76 | 17,67 | 20,83 | 1,22 | 1,84 |
2.8. MAILA | LAGUNTZAILEA | 11,69 | 7,01 | 4,68 | 17,37 | 20,46 | 1,22 | 1,82 |
2.9. MAILA | IZANGAIA | 10,49 | 6,29 | 4,20 | 15,59 | 18,35 | 1,22 | 1,64 |
Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,77: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta fideltasun paga. | ||||||||
2024ko soldata-taula (1.768 ordu)
Plantillako langile finkoak.
MAILAK | IZENA KATEGORIA | HILEKO SOLDATA (eurotan) | URTEKO SOLDATA (eurotan) | I. APARTEKO ORDUA (eurotan) | II. APARTEKO | HOTZAREN PLUSA (eurotan) | GAUEKO PLUSA (eurotan) |
1.1. MAILA | DEPARTAMENTUKO ZUZEN. | 1.903,12 | 28.546,80 | 23,98 | 28,27 | 1,48 | 2,51 |
1.2. MAILA | ARLOKO ARDURADUNA | 1.755,59 | 26.333,85 | 22,11 | 26,06 | 1,40 | 2,32 |
1.3. MAILA | TEKNIKARIA | 1.647,90 | 24.718,50 | 20,77 | 24,47 | 1,30 | 2,19 |
1.4. MAILA | ATALEKO ARDURADUNA | 1.594,80 | 23.922,00 | 20,08 | 23,69 | 1,26 | 2,08 |
1.5. MAILA | 1. MAILAKO OFIZIALA | 1.485,61 | 22.284,15 | 18,71 | 22,06 | 1,26 | 1,96 |
1.6. MAILA | 2. MAILAKO OF. / ADMINIST. OF. | 1.475,28 | 22.129,20 | 18,60 | 21,92 | 1,26 | 1,95 |
1.7. MAILA | ESPEZIALISTA | 1.445,79 | 21.686,85 | 18,22 | 21,48 | 1,26 | 1,90 |
1.8. MAILA | LAGUNTZAILEA / ADMINIST. LAG. | 1.420,72 | 21.310,80 | 17,91 | 21,09 | 1,26 | 1,88 |
1.9. MAILA | IZANGAIA | 1.274,66 | 19.119,90 | 16,07 | 18,92 | 1,26 | 1,69 |
Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15 | |||||||
Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.
MAILAK | KATEGORIAREN IZENA | ORDUKO SOLDATA OSOA (eurotan) | OINARRIZKO SOLDATA | ZATI PROPOR. (eurotan) | I. APARTEKO ORDUA | II. APARTEKO ORDUA | HOTZAREN PLUSA | GAUEKO |
2.5. MAILA | 1. MAILAKO OFIZIALA | 12,60 | 7,56 | 5,04 | 18,71 | 22,06 | 1,26 | 1,96 |
2.6. MAILA | 2. MAILAKO OFIZIALA | 12,52 | 7,51 | 5,01 | 18,60 | 21,92 | 1,26 | 1,95 |
2.7. MAILA | ESPEZIALISTA | 12,27 | 7,36 | 4,91 | 18,22 | 21,48 | 1,26 | 1,90 |
2.8. MAILA | LAGUNTZAILEA | 12,05 | 7,23 | 4,82 | 17,91 | 21,09 | 1,26 | 1,88 |
2.9. MAILA | IZANGAIA | 10,81 | 6,49 | 4,32 | 16,07 | 18,92 | 1,26 | 1,69 |
Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,77: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta fideltasun paga. | ||||||||
XII. ERANSKINA.–Asteburuko lana
Ondoren azaltzen denari jarraituz eginen dute lan berariaz astebururako kontratatzen direnek.
Eranskin honetan jasotakoarekin bateraezina ez den orotan, hitzarmen kolektiboaren testu artikulatuan agertzen dena aplikatuko zaie asteburuko langileei.
–Lanaldia.
Urtean 960 orduz **eginen da lan, urtarriletik otsailera eta maiatzetik abendura. Asteburuko langile bakoitzak astean guztira 24 ordu eginen ditu lan, aipatutako urteko lanaldian zehar, alde batera utzi gabe egutegiko 30 opor egun naturalen zati proportzionala baliatzeko eskubidea (hiru asteburu eta erdiren baliokide dira).
Ontziratze atalean, urte osoko lanaldia 1.152 ordukoa izanen da. Urtarriletik abendura bitarte lan eginen da. Asteburuko langile bakoitzak astean guztira 24 orduz lan eginen du, adierazitako urteko lanaldian zehar, baztertu gabe 30 opor egun naturalen zati proportzionala baliatzeko eskubidea (lau astebururen baliokide dira).
Bietako kasu batean ere ez da lan eginen abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, larunbata edo igandea badira. Egutegiak urtero negoziatuko dira, lanaldiak eta oporrak zehazteko.
–Ekipoak.
Bi lantalde izanen dira, eta honela funtzionatuko dute:
Lehen taldeak larunbatean eta igandean lan eginen du, 06:00etatik 18:00etara (12 ordu); eta bigarrenak, berriz, larunbatean eta igandean, 18:00etatik 06:00etara (12 ordu).
Hurrengo asteburuan, lehen taldeak larunbatean eta igandean lan eginen du, 18:00etatik 06:00etara (12 ordu); eta bigarrenak, berriz, larunbatean eta igandean, 06:00etatik 18:00etara (12 ordu).
Eta bi taldeak horrela txandakatuko dira asteburu bakoitzean.
Lan txandetan 20 minutuko bi atsedenaldi izanen dira. Atsedenaldiak benetan lan egindako denboratzat hartuko dira.
–Soldata.
Soldata da honako taula hauetan adierazitakoa.
Hotzaren plusa kobratuko da, hitzarmenean jasotako lanpostuen arabera hala dagokionean.
- 2023. urtea.
MAILAK | KATEGORIA | ORDUKO PREZIOA | GAUEKO LANAREN PLUSA | HOTZAREN |
1.4 | Arduraduna | 15,82 | 2,02 | 1,22 |
1.5 | 1. mailako ofiziala | 14,73 | 1,90 | 1,22 |
1.6 | 2. mailako ofiziala | 14,63 | 1,89 | 1,22 |
1.7 | Espezialista | 14,35 | 1,84 | 1,22 |
1.8 1.9 | Laguntzailea Izangaia | 14,08 | 1,82 | 1,22 |
(1) Benetan lan egindako orduko prezio gordina (hitzarmen kolektiboan aipatzen diren zati proportzional guztiak bilduta: atsedenaldia, jaiegunak, oporrak, aparteko bi paga eta iraute paga). | ||||
- 2024. urtea.
MAILAK | KATEGORIA | ORDUKO PREZIOA | GAUEKO LANAREN PLUSA | HOTZAREN |
1.4 | Arduraduna | 16,65 | 2,08 | 1,26 |
1.5 | 1. mailako ofiziala | 15,51 | 1,96 | 1,26 |
1.6 | 2. mailako ofiziala | 15,40 | 1,95 | 1,26 |
1.7 | Espezialista | 15,10 | 1,90 | 1,26 |
1.8 1.9 | Laguntzailea Izangaia | 14,82 | 1,88 | 1,26 |
(1) Benetan lan egindako orduko prezio gordina (hitzarmen kolektiboan aipatzen diren zati proportzional guztiak bilduta: atsedenaldia, jaiegunak, oporrak, aparteko bi paga eta iraute paga). | ||||
–Kategoriak.
Asteburuko langileek betetzen duten eginkizunaren arabera dagokien kategoria izanen dute, hitzarmen kolektiboan lanbideak sailkatzeko agertzen den sistemari jarraikiz.
Hitzarmen kolektiboan langileak sailkatzeari buruzko xedapen orokorrean (7. artikulua) jasotakoa ere aplikatuko zaie.
–Kontratazioa.
Kontratazioa araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da.
Aukera emanen da egungo plantillako langileek beren borondatez egun duten lan araubidea utzi dezaten, eta asteburuko araubidera igaro daitezen. Lan erregimen berrian hasten den langileak aurreko sistemara itzultzeko eskubidea izanen du, eta lehenago zituen lan baldintzei eutsiko die (kategoria, eginkizunak, antzinatasuna eta soldata), asteburuetako lanean gutxienez urtebete eman ondoren. Zuzendaritzak hilabete bat izanen du langilea aurreko sisteman non egokitu erabakitzeko. Horrelakoetan, egin beharreko aldaketak eginen dira kontratuetan.
–Hamar orduko txanda.
2019ko martxoaren 19ko akordioan jasotako lan sistema mantenduko da bertan jasotako egoera guztietarako.
Lan txanda bakoitzak 30 minutuko atsedenaldia izanen du eta benetako lan-denbora gisa zenbatuko da.
–Soldata:
Soldata da honako taula hauetan adierazitakoa.
Hotzaren plusa kobratuko da, hitzarmenean jasotako lanpostuen arabera hala dagokionean.
- 2023. urtea.
MAILAK | KATEGORIA | ORDUKO PREZIOA | GAUEKO LANAREN PLUSA | HOTZAREN |
1.4 | Arduraduna | 15,50 | 2,02 | 1,22 |
1.5 | 1. mailako ofiziala | 14,45 | 1,90 | 1,22 |
1.6 | 2. mailako ofiziala | 13,34 | 1,89 | 1,22 |
1.7 | Espezialista | 14,07 | 1,84 | 1,22 |
1.8 1.9 | Laguntzailea Izangaia | 13,80 | 1,82 | 1,22 |
(1) Benetan lan egindako orduko prezio gordina (hitzarmen kolektiboan aipatzen diren zati proportzional guztiak bilduta: atsedenaldia, jaiegunak, oporrak, aparteko bi paga eta iraute paga). | ||||
- 2024. urtea.
MAILAK | KATEGORIA | ORDUKO PREZIOA | GAUEKO LANAREN PLUSA | HOTZAREN |
1.4 | Arduraduna | 16,32 | 2,08 | 1,26 |
1,5 | 1. mailako ofiziala | 15,22 | 1,96 | 1,26 |
1,6 | 2. mailako ofiziala | 15,09 | 1,95 | 1,26 |
1,7 | Espezialista | 14,82 | 1,90 | 1,26 |
1,8 1,9 | Laguntzailea Izangaia | 14,53 | 1,88 | 1,26 |
(1) Benetan lan egindako orduko prezio gordina (hitzarmen kolektiboan aipatzen diren zati proportzional guztiak bilduta: atsedenaldia, jaiegunak, oporrak, aparteko bi paga eta iraute paga). | ||||
2024ko asteburuetako orduen prezioa lortzeko, 13. artikuluan jasotako igoera eta beste %2,1 aplikatu dira.
- 2025. urtean 13. artikuluan adierazitako igoera aplikatuko da.
- Aste barruko jaiegunak:
- Urtero, egutegiak adostean, txanda honetan lan egin beharreko jaiegunak adostuko dira.
- Adostutako egun horietan lan egiten diren orduen prezioak honako hauek izanen dira 2024an:
- 2. mailako ofiziala. 22,90 euro gordin lan egindako orduko.
- Espezialista: 22,40 euro gordin lan egindako orduko.
- Laguntzailea/Izangaia: 22,00 euro gordin lan egindako orduko.
- 2025ean zenbateko horiei 2024ko Estatuko KPIaren igoera aplikatuko zaie. KPI negatiboa izanez gero, zenbatekoak ez dira aldatuko.
XIII. ERANSKINA.–Funesera joateko akordioa
Honako agiri hauen testuak sartu dira hitzarmen honetan:
a) Funesera joateko aurre-akordioa, 2010eko uztailaren 1ean izenpetua.
b) Funesera joateko akordioa, 2010eko uztailaren 14an izenpetua.
c) Akordioan eginiko aldaketa 2013. urterako eta horren ondorengoetarako.
a)
Azagran (Nafarroa), 2010eko uztailaren 1ean.
Bildu dira:
Alde batetik, langileak ordezkatuz: Alberto Navarrete Díaz jauna, Iñaki Arce Cirauqui jauna eta Yolanda Sola Soldevilla andrea. Jesús Ceras Silanes jaunak (CCOO) eta Sonia Palomo Mateos andreak (UGT) lagunduta.
Bestetik, enpresa ordezkatuz: Sara Virto Muro andrea, Nuria Ibáñez Esparza andrea eta Miguel Ángel Martínez Berisa jauna. José M.ª Arregui Zamorano jaunak lagunduta.
Bi alderdiek dokumentu hau izenpetzeko behar den gaitasuna aitortu diote elkarri eta
ADIERAZTEN DUTE:
Ultracongelados Virto SAUren beste lantoki bat zabaldu da Funesko (Nafarroa) Bodega Romana industrialdean. Hara eramanen da Azagrako Badina kaleko egungo lantokiaren jarduna.
Badina kaleko egungo lantokiak jardunean segituko du lan jakin batzuk egiteko, hala nola, kardua zatitzea, zenbait produktu garbitzea, etab. Hau da, lana izanen du beharrezkoa den bitartean antolaketaren produkzio premien arabera.
Aldaketa egiteko manera arautu beharko da, eta, alderdiak ados egonik, aurreakordio hau izenpetzen dute, betiere kontuan izanik ondoko
ESTIPULAZIOAK:
Lehena.–Badina kaleko lantokiko langileak, zuzendaritzak esan ahala, hasiko dira lantoki berrian zerbitzuak ematen. Azagrako industrialdeko C lurzatiko lantokiko langileak ere hasiko dira han, baita kontratatu berriak ere, aurreikusten baita jarduna handituko dela. Langile horiek ez dira akordio honen barruan sartuko. Beste langile horiek hartzeak ez die ekarriko Badina kaleko langileei lan gutxiago izatea.
Badina kaleko lantokian jarduna dagoenean, egun lantoki horretan aritzen direnek zerbitzuak batean edo bestean emanen dituzte (Badinan edo Funesen), unean uneko premien arabera, zuzendaritzak zehazten duen moduan.
Bigarrena.–Badina kaleko lantokian egun aritzen diren langileak, erantsitako zerrendan jaso baitira, Funesko lantoki berrira joan daitezen, enpresak bi aukera emanen ditu, bietatik bakarra aukeratzeko:
1.–Kilometrajea ordaintzea: aukera hau hautatzen duten langileek 4,4 euro kobratuko dute Funesen benetan lan egindako egun bakoitzerako (8,8 euro izanen dira, lanaldi zatitua izatera). Atzeraeragineko ondorioekin ordainduko zaio langile bakoitzari, hau da bakoitza Funesera joan zenez geroztik.
Kilometro bakoitzerako ezarritako prezioa, 0,22 euro, handitu eginen da 2011tik aurrera Espainiako Kontsumorako Prezioen Indize errealak duen igoerarekin bat.
Dagokion KPIren berrikuspena aplikatzean, kilometro bakoitzerako prezioa 5 edo handik gorakoa bada hirugarren hamartarrean, bigarren hamartarra goitik biribilduko da. Hirugarren hamartarra 0tik 4ra bitartekoa bada, behetik biribilduko da bigarren hamartarra.
Kilometrajea ordaintzea nahiago izan duten langileak 15 dira. Hona hemen:
Aldas Ordóñez, Jorge Aníbal.
Alfaro Díaz, Ángela.
Arce Cirauqui, Iñaki.
Campo Magallón, David.
Chicaiza Torres, Diego.
Lasheras Remón, Francisco Javier.
Luri Muro, Daniel.
Luri Salvador, Héctor.
Martínez Berisa, Miguel Ángel.
Medrano Carrascón, Ángel María.
Navarrete Díaz, Alberto.
Pérez Luri, Félix Constancio.
Regaira Medina, Jesús Manuel.
Sobejano Alejos, Juan Carlos.
Vicente Parra, José Ignacio.
2.–Taldeko garraioa: Enpresak taldeko garraioaren sistema bat erraztuko die hura aukeratu dutenei. Langile horiek bestek ezin du garraio hori erabili.
Taldeko garraioa mantenduko da garraiobide hori erabiltzen duten langileen kopurua 14tik gorakoa den bitartean. Taldeko garraioa erabiltzen duten langileen kopurua 14 edo handik beherakoa denean, garraio hori kendu eginen da, eta langile horiek hasiko dira aurreko atalean ezarritako kilometrajea kobratzen.
Taldeko garraioaren sistema hori 21 langilek aukeratu dute. Hona hemen:
Arbeloa Esparza, José Manuel.
Arcalá Gutiérrez, M.ª Teresa.
Carreras Delgado, María.
Esparza Díaz, Ana María.
Ezquerro Ramírez, Ana M.ª
Fresno Expósito, Juan Manuel.
Guardeño Alonso, Isabel.
Hidalgo Cordón, Juana.
López Calvo, Paula.
Losantos del Rey, Susana.
Madroñero Muñoz, José Luis.
Martínez Díaz, Francisc.
Martínez Quesada, Ana María.
Moreno García, Jorge.
Naula Latazela, Klever Rene.
Ochoa Sáenz, Ana M.ª
Parejo Virto, Andrés.
San Miguel Medrano, Antonio.
Sola Soldevilla, M.ª Yolanda.
Vargas González, Lino.
Vidondo Medrano, Eduardo.
Behin betikoa da akordio hau sinatzean egindako hautaketa, hitzartutako kilometrajea jasotzearen edo taldeko garraioa erabiltzearen artekoa. Ezin izanen da etorkizunean aldatu, non ez den, adierazi bezala, taldeko garraioa kentzen, hura erabiltzen duten langileen kopuruak behera egitearen ondorioz.
Taldeko garraioa kendu ondoan, ukitutakoak moldatuko dira lantokira joateko, hemen hitzartutako kilometrajea kobratuta, adierazitakoaren arabera. Haien moldaketak huts eginez gero, enpresak, salbuespenez, lagundu eginen die lanera joateko garraiorik gabe geratzen direnei, soilik behar bezala justifikatzen diren kasuetan, ibilgailua gidatu behar zuena ezin denean lanera joan aldi baterako ezintasunagatik, ordaindutako lizentziagatik edo hari ez zegokiolako. Ukitutako langileek, ahalik eta lasterren, birmoldatu beharko dute garraiatzeko modua. Ondorio horietarako, produkzio premiek ahalbidetzen duten heinean, zuzendaritzak txanda aldaketak erraztuko ditu, ukitutakoak hobeki molda daitezen lanera joateko.
Txandak aldatzeko aukera hori taldeko garraioa aukeratu duten langileei ere aplikatuko zaie, laneko txandan medikutara joan behar dutenean.
Hirugarrena.–Hilabeteko epean agiri hau sinatzen denetik aurrera, hitzarmenaren poliza aldatuko da, eta ondoko zerrendakoek kalte ordain hobeak kobratuko dituzte "in itinere" lan istripua izanez gero. Hartara, bestean aurreikusitako zenbatekoak jaso beharrean, ondokoak kobratuko dituzte:
–Heriotza: 30.000 euro.
–Baliaezintasun iraunkor osoa: 30.000 euro.
–Ezintasun iraunkor absolutua: 30.000 euro.
–Baliaezintasun handia: 30.000 euro.
Laugarrena.–Akordio hori erantsitako zerrendako langileei aplikatuko zaie soilik.
Bosgarrena.–Kontuan izanik lantokia aldatzeak ez dakarrela bizitokia aldatzea, 34.B.c artikuluak aipatzen dituen 50 kilometroak Azagratik kontatuko dira, lantokia aldatu izan ez balitz bezala. Eta, arrazoi beragatik, Azagrako jaieguna mantenduko da.
Erabakiko puntu hau orokorra da Funesen lan egiten duten langile guztientzat.
Seigarrena.–Hemen erabakitakoa ez da aplikatzen hasiko harik eta langileen batzarrak berresten ez duen arte eta behin betiko agiria sinatzen ez den arte.
Eta ados daudela erakusteko, bi alderdiek goian aipatutako tokian eta egunean sinatu dute.
b)
Azagran (Nafarroa), 2010eko uztailaren 14an.
Bildu dira:
Alde batetik, langileak ordezkatuz: Alberto Navarrete Díaz jauna, Iñaki Arce Cirauqui jauna eta Yolanda Sola Soldevilla andrea.
Bestetik, enpresa ordezkatuz: Sara Virto Muro andrea, Nuria Ibáñez Esparza andrea eta Miguel Ángel Martínez Berisa jauna.
Bi alderdiek dokumentu hau izenpetzeko behar den gaitasuna aitortu diote elkarri eta
ADIERAZTEN DUTE:
2010eko uztailaren 1ean aurreakordio bat izenpetu zuten Funesen zabaldu berri zen lantokiari buruz.
Aurreakordio hori langileen batzarrak onetsi du.
Hortaz, alderdiek
ERABAKITZEN DUTE:
Aurreakordioa akordio bihurtzea, hango seigarren estipulazioan adierazitakoarekin bat, indarra har dezan.
Eta ados daudela erakusteko, bi alderdiek goian aipatutako tokian eta egunean sinatu dute.
c)
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, 0,24 euroko prezioa aplikatuko da kilometro bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: F2408417
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
