120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

102C/2024 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ultracongelados Virto SAU enpresaren Azagrako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Ultracongelados Virto SAU enpresak Azagrako lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007522011998); erregistro honetan sartu zen 2024ko maiatzaren 7an, 2024ko apirilaren 26an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Ultracongelados Virto SAU enpresak Azagrako lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007522011998).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

HITZARMEN KOLEKTIBOA

"ULTRACONGELADOS VIRTO SAU" AZAGRAKO LANTOKIA 2023/2025

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua. Lurralde eremua.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

3. artikulua. Pertsona eremua.

4. artikulua. Indarraldia.

5. artikulua. Ondorioak.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA.

6. artikulua. Lanaren antolaketa.

7. artikulua. Langileen sailkapena. Xedapen orokorra.

III. KAPITULUA.–KATEGORIEN DEFINIZIOA.

8. artikulua. Kategorien definizioa.

IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK.

9. artikulua. Probaldia.

10. artikulua. Kategoriaz igotzea.

11. artikulua. Lana uztea eta likidazioa.

12. artikulua. Aldizkako kontratu finkoak.

V. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK.

13. artikulua. Soldata igoera.

14. artikulua. Antzinatasuna. Ad personam plusa.

15. artikulua. Aparteko pagak. Fideltasun paga.

16. artikulua. Hotzaren plusa.

17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

18. artikulua. Aparteko orduaren kontzeptua.

19. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

20. artikulua. Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

21. artikulua. Soldataren ordainketa.

VI. KAPITULUA.–LANALDIA, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK.

22. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.

23. artikulua. Lanaldia.

24. artikulua. Asteko atsedenaldia.

25. artikulua. Oporrak.

26. artikulua. Lanaldia hotz-ganberetan eta atsedenaldiak.

27. artikulua. Lanaldia luzatzea.

VII. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA HIGIENEA.

28. artikulua. Segurtasuna eta higienea. Arau orokorra.

29. artikulua. Laneko arropa.

30. artikulua. Osasun azterketak.

31. artikulua. Lanpostua aldatzeko eskubidea.

32. artikulua. Botika gela.

VIII. KAPITULUA.–ESZEDENTZIAK eta LIZENTZIAK.

33. artikulua. Eszedentziak eta lizentziak.

34. artikulua. Lanaldia murriztea.

35. artikulua. Ikasteko lizentziak.

36. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.

IX. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK.

37. artikulua. Eskubide sindikalak.

38. artikulua. Sindikatuak.

39. artikulua. Ordezkari sindikalaren eginkizunak.

40. artikulua. Kuota sindikala.

41. artikulua. Orduak metatzea.

X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK.

42. artikulua. Faltak.

43. artikulua. Falta arinen sailkapena.

44. artikulua. Falta astunen sailkapena.

45. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

46. artikulua. Zehapenak.

47. artikulua. Zehapenak betetzea.

48. artikulua. Preskripzioa.

49. artikulua. Prozedura.

50. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.

XI. KAPITULUA.–ERRETIRO PARTZIALA ETA ARAU ERREFERENTZIA.

51. artikulua. Erretiro partziala.

52. artikulua. Arauen aipamena.

ERANSKINAK.

I. eranskina.–Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte-ordaina.

II. eranskina.–Kalte-ordaina lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik.

III. eranskina.–Batzorde Paritarioa.

IV. eranskina.–Desadostasunak konpontzea.

V. eranskina.–Etengabeko prestakuntza.

VI. eranskina.–Aldi baterako laneko enpresen erregulazioa.

VII. eranskina.–Droga-mendekotasunaren aitorpena.

VIII. eranskina.–Beste hobekuntza batzuk.

IX. eranskina.–Soldata taulak.

X. eranskina.–Asteburuko lana.

XI. eranskina.–Aldizkako langile finkoak.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Lurralde-eremua.

Hitzarmen hau enpresako Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean negoziatu da, eta Ultracongelados Virto SAU enpresak Azagrako C lurzatiko industrialdean duen lantokian aplikatuko da.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen hau lantoki horretako departamentu guztiei atxikitako langileei aplikatuko zaie. Kanpo gelditzen dira, departamentu komertzialari atxikita ere, hitzarmen honen lurralde eremuko lantokitik kanpo aritzen direnak. Landako langileei dagokienez, aktan jasoko dira haiek kontratatzeko eta zerbitzuak egiteko berariazko baldintzak, betiere ados egonda langileekin beraiekin.

3. artikulua. Eremu pertsonala.

Ultracongelados Virto SAUk Azagrako industrialdean (C lurzatia) duen lantokiko langile guztiei aplikatuko zaie, lurralde eremukoak eta funtzionalekoak badira, Langileen Estatutuaren 2. artikuluan edo beste xedapen orokorretan aipatzen diren lan harreman bereziak dituztenei izan ezik.

4. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek indarra izanen du sinatzen den egunetik 2025eko abenduaren 31ra arte. Ondorio ekonomikoak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Hitzarmena salatuta gelditu da automatikoki sinatzen den une beretik.

Hitzarmen kolektiboak, salatu eta itundutako indarraldia bukatutakoan, indarrean jarraituko du beste batek ordeztu arte.

5. artikulua. Ondorioak.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute; beraz, ez dago arauetako bat edo batzuk aplikatzerik gainerakoak ahantzirik. Ezarritako baldintzek konpentsatu eta irentsiko dituzte hitzarmen honek indarra hartzean lehendik zeuden beste baldintza guztiak. Banaka edo taldeka hitzartu diren akordioak errespetatuko dira.

2025eko abenduaren 31ra bitartean, hitzarmenean soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko, Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen hitzarmena beharko da. Ordutik aurrera, Langileen Estatutuaren sistema aplikatuko da.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA

6. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa tekniko eta praktikoa enpresaren Zuzendaritzari dagokio, arlo horretako legezko xedapenen arabera.

Lanaren arrazionalizazio, mekanizazio eta zuzendaritza sistemek ezin izanen diote kalte egin langileen lanbide prestakuntzari; izan ere, langileek eguneko lanaren bidez prestakuntza hori osatu eta hobetzeko eskubidea eta betebeharra dute.

Mekanizazioak, aurrerapen teknikoek edo antolakuntzakoek ez dute inolako murrizketarik eragiten ahalko orokorrean soldatapeko langileen egoera ekonomikoan; aitzitik, aurrerapen horien ondoriozko onurak ez dira enpresaren soberakina handitzeko bakarrik erabili behar, mekanizazio eta aurrerapen tekniko horiek ukitutako langileen egoera ekonomikoa hobetzeko ere balio behar baitute.

Auzi hauetan guztietan, nolako garrantzia duten ikusita, enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordearen iritzia entzunen du.

7. artikulua. Langileen sailkapena. Xedapen orokorra.

Ageri diren lanbide kategoriak adierazi besterik ez da egiten. Horrek ez du esan nahi kategoria horiek guztiek beterik egon behar dutenik enpresaren beharrek eskatzen ez badute.

Langile guztiak behartuta daude goi mailako kargudunek agintzen dizkieten lan guztiak egitera, beren lanbide kategoriari dagozkion eskumenen barnean badaude, Langileen Estatutuan aurreikusitakoa galarazi gabe.

–Kategoriaren diferentzia ordaintzea:

Taldeko langile bat maila handiagoko lanpostu batean aritzeko prestatzen ari denean, ez du kobratuko kategoriaren diferentzia, harik eta 40 prestaketa egun pasatu arte. Egun horretatik aurrera kobratuko du kategoriaren diferentzia.

Kategoria handiagoko lanpostu batean ordezkapen bat egiten duenak, horretarako behar bezala prestaturik baldin badago, kategoriaren diferentzia kobratuko du lanpostu horretan aritzen den denbora guztian.

–Kategoriak finkatzea:

Lanpostu sortu berrietan eta lanpostu hutsetan (lana behin betiko uztea eta igoerak), betetzen ari den lanpostuari dagokion lanbide kategoria handiagoa eskuratuko da lanpostu horretan eraginkortasunez 6 hilabetean aritu ondoren. Prestakuntza bukatzen denetik aurrera kontatuko dira 6 hilabeteok.

Ordezkapena egiten denean, kategoria ez da finkatuko, zenbat denbora irauten duen kontuan hartu gabe. Ordezkapena bukatu ondoren, langilea aurreko lanpostura itzuliko da, eta kategoria diferentzia kobratzeari utziko dio.

–Beheragoko mailako lanak:

Ekoizpen jarduerarekin lotutako behar larriak edo aurreikusi ezin direnak direla-eta langile bati berea baino beheragokoa den kategoria batean zereginak esleitzen bazaizkio, behar den denboran baino ez ditu eginen, eta mantendu eginen dira bere lanbide kategoriari dagozkion ordainsaria eta gainerako eskubideak. Horren berri langilearen legezko ordezkariei emenen zaie.

III. KAPITULUA.–KATEGORIEN DEFINIZIOA

8. artikulua. Kategorien definizioa.

0.–Zuzendaritza Nagusia:

Enpresako estrategia nagusiak ezartzen ditu eta horiek erdiesteko epe ertaineko eta epe luzeko helburuak zehazten ditu.

Departamentu bakoitzeko zuzendarien bitartez, ezarritako helburuak betetzen ote diren kontrolatzen du, eta behar diren erabaki zuzentzaileak hartzen ditu unean-unean.

1.–Departamentuko Zuzendaritza:

Zuzendaritza Nagusiaren menpe zuzenean eta hark gainbegiratuta, departamentua osatzen duten arloak zuzentzen ditu. Helburuak zehazten ditu epe laburrean eta epe ertainean, eta kontrolatzeko jarraibideak ezartzen ditu. Zehaztutako helburuak betetzen diren kontrolatzen du aldiro, informazioa ematen du haien eboluzioaren gainean eta jarraibideak ezartzen ditu balizko desbiderapenak zuzentzeko.

Bere menpeko langileak antolatzen ditu eginkizunen aldetik (atazak eta ardurak) eta hierarkiaren aldetik (nor den noren menpeko eta lan baldintzak).

Ardura du beharrezko prestakuntza ematea, bere menpeko langile guztiek behar adinako gaitasuna izan dezaten esleitzen zaizkien lanak egiteko.

2.–Arloko arduraduna:

Departamentuko Zuzendaritzaren menpe zuzenean eta hark gainbegiratuta, Departamentuko Zuzendaritzak ezarri eta zehaztutako jarraibideak gauzatzeaz arduratzea dagokio. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.

Bere menpeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, goi mailako kargudun hurrenak markatutako jarraibideei helduta.

Bere menpeko langileei prestakuntza eta garapena emateko ardura izanen du zuzenean.

3.–Teknikariak:

Nagusi hurrenaren agindupean, hark helburuak zehazten baitizkio eta betetzen dituela kontrolatzen baitu, ondoko eremu eta departamentuetan aritzen da, betiere produkzio instalaziotik kanpo:

–Saltzailea.

–Agronomoa.

–Informatika eta sistemak.

–Laborategia.

–Kalitatea.

Kualifikazio espezifikoa behar du, gehienetan enpresatik kanpo erdietsia, enpresan hasi aurretik.

4.–Ataleko arduraduna:

Arloko arduradunaren agindupean eta hark zuzenean gainbegiratuta, arduradun horrek ezarritako eta zehaztutako jarraibideak betearazteko erantzukizuna du. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.

Bere menpeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, nagusi hurrenak markatutako jarraibideei helduta.

Bere menpeko langileek prozesu, arau eta lan jarraibide guztiak betetzea du ardura.

5.–1. mailako ofiziala:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko. Langile talde baten buru da, egin beharreko atazak markatzen dizkie, kontrolatzen du egiten dituztela eta trebatzen ditu beharrezko teknika eskuratzeko. Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

6.–2. mailako ofiziala / Administrari-ofiziala

–2. mailako ofiziala:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko, 1. mailako ofiziala dituen prestakuntza maila eta esperientzia erdietsi gabe. Oro har, lanpostu bakoitzerako berariazkoa da jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza, eta barne mailakoa da. Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.

–Administrari-ofiziala:

Ekimenez eta erantzukizunez, eginkizun bereziagoetan diharduen administraria; lan horietarako ezagupen sakonagoak behar ditu, eskuratu dituenak lanbide ikasketak egiteagatik edo esperientzia nahikoa izateagatik, frogatutako prestasun eta gaitasunarekin.

7.–Espezialista:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan datuak plantan erabiltzeari buruzkoak. Horretarako, berariazko trebetasuna beharko du hori gauzatzean.

Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta hark helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.

Birprozesatzeko biltegian makinak erabili ohi dituzten pertsonak kategoria honetan daude.

8.–Laguntzailea / Administrari laguntzailea:

–Laguntzailea:

Aldez aurreko prestakuntza eta trebetasuna beharrezko ez duen edozein jarduera egiten du enpresaren funtzionamenduaren barruan.

Lanpostu bakoitzerako berariazkoa da jarduera horiek egiteko behar den prestakuntza, eta barreneko izaera dauka.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.

–Administrari laguntzailea:

Nagusi hurrenaren menpean zuzenean, hark helburuak markatzen baitizkio eta nola gauzatzen diren kontrolatzen baitu, administrazio lanaren berezko lanak egiten ditu, enpresaren edozein arlo edo departamentutakoak.

9.–Izangaia:

18 urtetik gorako langilea, enpresan sartu eta lanpostuari buruzko barneko prestakuntza berariazkoa jasotzen duena 2 hilabetean gehienez ere; une horretatik aurrera, laguntzailearen kategoria hartuko du.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen dio.

Hitzarmen honetan aurreikusitako sistemari jarraikiz izangai bat aldizkako langile finkoa izatera pasatzen bada, laguntzailearen soldatarekin dagoen aldea berreskuratuko du. Soldataren alde hori zati berdinetan ordainduko da, aldizkako langile finkoaren lehenengo sei nominetan banatuta.

IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK

9. artikulua. Probaldia.

Lan kontratuak berekin dakar probaldi bat gainditu beharra, sei hilabetekoa izanen dena gehienez teknikari tituludunentzat, eta hirukoa gehienez gainerako langileentzat, kualifikazio gabekoentzat izan ezik, 30 lanegunekoa izanen baitute gehienez.

Gehienez sei hilabeterako hitzartutako iraupen zehatzeko aldi baterako kontratuetan, Langileen Estatutuen 15. artikuluan jasotakoetan, probaldia hiru hilabetekoa izanen da gehienez, salbu eta kualifikazio gabeko langileak badira, kasu horretan ezin baita hilabetetik gorakoa izan.

Probaldia zenbatekoa izanen den idatziz jasoko da eta eten eginen da lanerako ezintasun iragankorreko kasuetan, amatasun bajan, haurdunaldia arriskua dagoenean, umeen adopzioan edo harreran eta egoera horiek dirauten denboran.

Probaldian, langileak bere lanbide kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu, plantillakoa balitz bezala eta kontratazio motaren arabera, salbu lan harremana suntsitzearen ondoriozkoak (aldeetako edozeinen eskariz suntsi daiteke lan harremana).

Probaldia bukatutakoan, atzera egin ez bada, kontratua zein modalitatetan itundu den hari dagozkion ondorioak sortuko ditu, eta enpresan lanean aritutako denbora kontatuko da antzinatasunerako.

10. artikulua. Kategoriaz igotzea.

Mailaz igotzeko arau hauek izanen dira:

1.–Beharginak.

Lanpostu hutsak beheragoko hurrengo kategorietako langileek beteko dituzte, espezialitate bakoitzaren barnean eta antzinatasunaren arabera, baldin eta enpresak horretarako gai kalifikatu baditu, edo halakotzat jotzen badira egiten zaien proban. Gai den langilerik ez badago, plantillatik kanpoko langileak onartzen ahalko dira.

–Hautapen prozesua Probak hasi baino hamar egun lehenago gutxienez, enpresako Zuzendaritzak beharrezko deialdia eginen du lantokiko iragarki oholetan. Enpresak prestatuko dituen hautapen probek bat egin behar dute hitzarmen honetan lanbide kategoria bakoitzerako ezartzen diren eginkizunekin.

–Kalifikazio Batzordea. Enpresako Zuzendaritzak izendatutako bi pertsonak eta bete beharreko lanpostu hutsen mailatik beherakoak ez diren bi langilek osatuko dute. Pertsona horietako bat Enpresa Batzordeko kidea izanen da, eta bestea Enpresa Batzordeak berak izendatuko du. Kalifikazio Batzordeko kide bakoitzak bakarka emanen ditu puntuazioak, ezarritako baremoaren arabera, eta azterketaren bukaeran puntu guztiak zenbatuko dira. Puntuazioan berdinketarik izanez gero, antzinatasunari emanen zaio lehentasuna.

2.–Gaitasun urrituko langileak.

Laneko istripuagatik edo lanbideko eritasunagatik gaitasuna gutxitua (ahalmen fisiko edo intelektualak murriztuak) duten langileek lehentasuna izanen dute lanpostu egokienak betetzeko, enpresan dauden baldintzen arabera. Halakoetan, lanbide kategoria berri horri dagokion lansaria jasoko du langileak.

11. artikulua. Lana uztea eta likidazioa.

Enpresa uzten duten langileei dagozkien ordainsari guztien likidazioa emanen zaie, zehatz azalduta, argi ikus dezaten kontzeptu bakoitza zeri dagokion eta zenbat dagokion. Interesdunak Enpresa Batzordeko kide baten edo ordezkari sindikalaren presentzia eskatzen ahalko du.

Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuta daude enpresari jakinaraztera, aurreabisurako epe hauek betez gutxienez:

–Teknikariak eta administrariak: 30 egun natural.

–Menpekoak edo beharginak: 15 egun natural.

Langileak, aurrez abisatzen ez badu, ezin izanen du lana uzteagatik edo dimititzeagatik dagokion likidazioa jaso, harik eta enpresak langile guztiei hurrengo ordainsaria ematen dien arte.

12. artikulua. Aldizkako kontratu finkoak.

a) Definizioa eta edukia.

Aldizkako lan kontratu finkoa, enpresa honetan izaera propioa duena, barazki kontserben sektore guztian bezala, honako hau da: langile bati egiten zaiona deitzen zaionean egun zehatzetan errepikatzen ez diren aldizkako lan finkoetan aritu dadin enpresaren jarduera arruntaren barruan, nahiz eta hala ere ez zaion eskatzen lanean jarduteko urte osoan zehar oro har laneguntzat hartzen diren egun guztietan.

Kontratu eredu bat da, bateratzen dituena enpresen interesak, bere jarduerak behar duen malgutasuna ezartzen duelako eta jarduera gutxien dagoenetan plantilla murrizteko bidea ematen duelako, eta langileen interesak, kontratu mugagabea delako.

Aldizkako lan finkoaren kontratuan aipamen hauek bilduko dira:

–Kontratuaren izaera.

–Kontratuaren xedeko zerbitzuak zein enpresa jarduera zikliko edo aldizkakotan emanen diren.

–Laneratzeko deia egiteko modua eta hurrenkera, hitzarmen kolektiboan ezarri bezala.

–Urteko lanaldiaren gehieneko iraupena eta ordutegia, enpresako hitzarmenean edo egutegian ezarritako baldintzen arabera.

Enpresak kanpainako edo sasoiko lanak egiteko kontratatzen dituen behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtuko dira, baldin eta altan egonda 180 egunetan lan egin badute.

Aldizkako kontratu finkoa eginen da aurreko paragrafoan jasotako baldintza bete ondoan. Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinaraziko dio kontratuan aldaketa hori egin dela eta zein ukitzen duen.

b) Deitzea eta erroldak.

Zer jardueratarako kontratatu zen, huraxe abiatzen den aldiro jasoko du deia aldizkako langile finkoak; deia ezari-ezarian eginen da, egin beharreko lanaren tamainak une bakoitzean dituen premien arabera.

Antzinatasunaren hurrenkerari jarraikiz deituko dira langileak kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, enpresaren produkzio beharren arabera. Antzinatasunaren alderantzizko hurrenkerari segituz emanen zaio amaiera lan aldiari kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, langileari idatziz jakinarazi ondoren.

Deia hiru egun natural lehenago eginen da. Horretarako, langileak Espainiako helbide bat adierazi beharko dio enpresari.

Aurreko paragrafoan adierazi den bezala aldez aurretik deitutako langile batek, zehaztutako unean ez bada enpresan hasten, aldizkako langile finkoa izateari utziko dio, eta inguruabar hori borondatezko bajarekin parekatuko da. Halaber, borondatezko bajatzat hartuko da langilea aldi baterako plantillan egonik, deitu ondoren ez bada lanean hasten.

Deia jaso eta ez laneratzeak ez du ekarriko txanda galtzea langileak erroldan duen hurrenkeran, honako egoera hauetan badago: aldi baterako ezintasuna, haurra izan, adoptatu edo familian hartu ondoko amatasuneko atsedena, eszedentzia, lizentzia edo bertze arrazoi batzuk, justifikatuak badira. Ez laneratzeko arrazoi justifikatua behar bezala egiaztatu beharko da. Lanera itzultzean, lan harremana berriz hasiko da.

Urte bakoitzeko urtarrilean, enpresak errolda egin eta argitaratu beharko du. Erroldaren kopia bat langileen ordezkariei emanen die, eta iragarki oholean paratuko du 15 egun naturaleko gutxieneko epean, langileek haren berri izan dezaten. Kalte egin zaiela uste duten langileek erreklamazioa egiten ahalko diote idatziz enpresari, jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean. Enpresak ezetza ematen badio eskaerari edo beste hamabost egun naturaleko epean erantzuten ez badu, bidezkoak diren legezko ekintzak gauzatzen ahalko ditu langileak.

Deia betetzen ez bada, ondoko bi paragrafoetako kasuetan izan ezik, langileak erreklamatzen ahalko du kaleratzeagatiko prozedura jurisdikzio eskudunaren aurrean. Epea hasiko da deialdirik egin ez dela jakin eta egun berean.

Ez da kaleratzetzat hartuko deirik ez egitea, arrazoia izan bada aldizkako langile finko guztiak hartzeko behar adinako jarduera bolumenik ez egotea. Egoera horrek kontratuak etenda jarraitzea ekarriko du, baldin eta ez badira sartzen eginiko erroldaren arabera dei hurrenkeran beherago dauden aldizkako langile finkoak.

Honako hauek kontratua eteteko arrazoi izanen dira, eta, horren ondorioz, lan egiteko eta lana pagatzeko elkarrekiko betebeharretik askatuko dira, eta, kasu horietan, lanerako deitua ez izatea ez da kaleratzetzat hartuko: gorabehera atmosferikoak, banaketarako garraioak edo baliabideak gelditzea, indar eragilea etetea edo lehengairik ez izatea, enpresari egozten ahal ez zaion arrazoiren batengatik. Holakoetan, enpresak gertaera eragilearen berri emanen die langileen ordezkariei, eta jakinarazpen hori nahikoa izanen da etete kausa gertatu dadin.

c) Beste gai batzuk.

Enpresak, zerbitzuak emateko aldi bakoitzaren amaieran, aldi horretan benetan lan egindako egunen egiaztagiria emanen dio langile bakoitzari, edo lege ordezkariei.

Aldizkako kontratu finkoko langileek aparteko ordainsariak eta oporrei dagokiena jasoko dituzte, lanean egiazki egindako denboraren proportzioan. Ordainsarien kontzeptu horiek orduko soldata osoan sartuko dira, dagokien proportzio egokian.

Hitzarmenean eta Legean ezarritako prozeduren arabera goragoko kategoria batera igarotzen diren langileek eskubidea izanen dute antzinatasun hurrenkeran duten zenbakia gordetzeko, aurreko kategorian deituak izateari begira, enpresako aldizkako langile finkoen sustapenari kalterik ez egiteko, eta benetan egindako lanari dagokion soldata jasoko da kasu bakoitzean.

Ondorio guztietarako, aldizkako langile finko bat jaiotzagatiko bajan dagoenean, zerrendako hurrengo langileak ordeztuko du bere lanpostuan. Edozein ziurtagiri administratiborako beharrezkoa delarik behar den kontratua egitea, alderdien artean eginen da hura.

Aurrekoa ezertan galarazi gabe, enpresak une bakoitzean indarrean dauden kontratu motak erabiltzen ahalko ditu, arautzen dituen kausalitate printzipioarekin bat.

V. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

13. artikulua. Soldata igoera.

2023ko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, VIII. eranskinean jasota daude (2022ko taulari %5,7 aplikatzearen emaitza).

2024ko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, VIII. eranskinean jasota daude (2023ko taulari %3,1 aplikatzearen emaitza).

2025eko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, 2024ko taulari 2024ko KPI nazionala gehi %1,5 aplikatzearen emaitza dira. 2024ko KPI nazionala negatiboa bada, igoera %1,5ekoa baino ez da izanen.

14. artikulua. Antzinatasuna. Ad personam plusa.

Antzinatasuneko plusa izoztu zen 1995eko abenduaren 31n. Harrezkeroztik ez da eskubiderik sortzen kontzeptu horregatik, aurreko hitzarmenetan jaso bezala. Egun horren aurretik eskubideren bat finkaturik zuten langileek ad personam osagarri gisa mantenduko dute. Osagarri horri dagokion kopuru horrek oinarrizko soldatarako ituntzen diren portzentajezko igoera berberak izanen ditu, eta ezin izanen dira hitzarmen kolektibo honetako lansari kontzeptuen igoerekin konpentsatu edo irentsi.

15. artikulua. Aparteko pagak. Fideltasun paga.

A) Plantillako langile finko guztiek dute urtean aparteko bi paga kobratzeko eskubidea. Horietako bakoitzaren zenbatekoa 30 eguneko soldata izanen da (oinarrizko soldata eta ad personam plusa, horretarako eskubidea duenarentzat).

Uztailaren 16an eta abenduaren 16an ordainduko dira.

Haborokinak sei hilean behingoak izanen dira sortzapenaren eta likidazioaren ondorioetarako: bata urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte kontatuko da, eta bestea uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Seihileko baten barnean enpresan sartzen den edo lana uzten duen langileari, egindako lanorduen arabera ordainduko zaio aparteko haborokina, horren zenbatekoa seirenetan hainbanatuz.

Finkoak ez diren langileek soldata taulan jasotzen den orduko prezio orokorraren barruan kobratzen dituzte aparteko bi pagak.

B) Enpresako langile guztiek dute fideltasun paga bat jasotzeko eskubidea. Aparteko paga baten zenbatekokoa da eta, hura kalkulatzeko, kontuan izanen dira oinarrizko soldata eta ad personam osagarria, halakorik bada. Urtean zehar lanean hasi edo lana uzten bada, langile finkoak benetan lan egindako denboraren zati proportzionalean kobratuko du fideltasun paga. Aldizkako langile finkoen eta behin-behineko langileen kasuan, benetan lan egindako ordu kopurura mugatuko da.

Langile finkoek urteko hamabi hilabeteetan hainbanatuta kobratuko dute fideltasun paga.

Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek orduko prezio orokorraren barruan kobratuko dute fideltasun paga.

16. artikulua. Hotzaren plusa.

Plus horren zenbatekoa soldata tauletan zehazten da.

Osagarri hori funtzionala da, eta lan arloko hitzarmen honek onartzen dituen lanak egiteagatik bakarrik jasoko da; hortaz, ez da finkagarria, ezta ad personam ere.

–Plusaren %100 kobratuko dute:

  • Ekoizpeneko eskorgetako op.
  • Bidalketako eskorgetako op. (logistika).
  • Pick-Ing zereginak hotz-ganberetan.

–Plusaren %50 kobratuko da:

  • Nahastaileko espezialistak.
  • Iraultzeko makinako espezialista.
  • Palet operadoreak.
  • Industria-garbiketako laguntzailea.
  • Ziazerbako-lerroko op.
  • Bidalketen kontrola (datuak) (logistika).
  • Hotz-ganberak garbitzeko laguntzailea (logistika).
  • Buru anitzeko muntaia, egiten denean.

Adierazitako lanpostuetako batean noizbehinka lan eginez gero, edo plus hori kobratzea onartuta dagoen hotz-eremuetan lan puntualen bat eginez gero, lan egindako denboraren arabera kobratuko da plusa. Kontrola eskuz eramanen da.

17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

Gaueko hamarretatik goizeko seietara bitarte aritzen diren langileek tarte horretan gaueko lanaren plusa jasoko dute, lanbide kategoria bakoitzerako soldata tauletan jasotzen den zenbatekoarekin. Ondorio horietarako, ez dira kontatuko lan egutegiaren arabera errekuperatu beharreko orduen zatikiak.

Plus horretatik kanpo daude gaueko lanetarako espresuki kontratatzen diren langileak.

Gaueko lanaren plusaren zenbatekoa soldata tauletan ageri da.

18. artikulua. Aparteko orduaren kontzeptua.

Aparteko orduak dira enpresako egutegian (adiera nagusian hartuta) ezarritako lanalditik kanpo edo horren gainetik egiten direnak, eta, orobat, atal batzuek, ohituragatik, produkzioaren antolaketagatik edo akordio batengatik, dituzten edo izaten ahal dituzten ordutegi bereziak.

Bi aldeek hitzartu dute aparteko orduak guztiz ezinbestekoa denean baino ez direla eginen.

Era berean, azaldu behar da ezen, hitzarmen honek ukitzen duen lantokiaren ezaugarriak direla bide, batik bat lan gehien dagoenean, presako egoerak edo oztopoak izaten direla fabrikatze edo ontziratze prozesua normalizatzeko.

Hori dela eta, irizpide hauek ezarri dira:

1.–Aparteko ordu normalak edo ohikoak: kentzea.

2.–Ezbeharrak izan edo aurreikusteagatik, ohiz kanpoko kalteengatik edo gaiak zein produktuak galtzeko arriskuagatik egiten diren aparteko orduak: egitea.

3.–Lanaren egitura eta antolakuntzan ohiz kanpoko egoerak sortzeagatik egin behar diren aparteko orduak (lanera ez agertzea, txanda aldaketak, ohiz kanpoko lanak, lan metaketa handiak, etab.): hitzarmen honetan edo legezko xedapen osagarrietan aurreikusitako behin-behineko langilerik edo antzekorik kontratatu ezin denean eginen dira. Aparteko orduak txandaka eginen dira, eta atal honetakoak, borondatez.

Langile bakoitzak urtean gehienez egiten dituen aparteko orduei dagokienez, indarra duen araudiari jarraituko zaio.

Enpresako Zuzendaritzak egin diren aparteko orduen berri emanen die langileen ordezkariei eta sindikatuen ordezkariei, bi astean behin, gutxienez, edo maizago, denek horixe erabakitzen badute.

Aparteko orduak, horien kopurua, bakoitzaren zenbatekoa eta guztirakoa legezko manuek eskatzen dutenaren arabera agertuko dira nominetan. Langileen ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek hori betetzea bultzatu eta eskatuko dute.

19. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

Asteleheneko 06:00etatik larunbateko 06:00etara bitarteko aparteko orduaren prezioa da tauletan ezartzen dena (I. aparteko orduaren zutabea).

Larunbatetan (06:00etatik), igandeetan (asteleheneko 06:00ak arte) eta jaiegunetan egiten diren aparteko orduak, aldiz, soldata taulako II. aparteko orduaren zutabean agertzen den prezioan ordainduko dira.

Larunbatetan (arratsaldea eta gaua), igandeetan eta jaiegunetan lan egiten duten garbiketako langileei aplikatuko zaie II. aparteko orduaren prezioa.

20. artikulua. Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

Era horretan kontratatutakoek tauletan ezarritako ordainsaria jasoko dute benetan lan egindako ordu bakoitzerako. Ordainsari horrek hilabete baino gehiagoko mugaegun kontzeptuak dauzka, hala nola aparteko haborokinak, oporrak, igandeak eta jaiegunak, etab.

21. artikulua. Soldataren ordainketa.

Soldatak banku transferentziaren bidez ordainduko dira, ordaindu beharreko hilabetea amaitu eta hurrengoaren lehen bost egun baliodunen barnean.

Nominak prestatu ahal izateko, aparteko orduak aurretiaz itxiko dira, gehienez ere hamabi egun lehenago eta sartu ez diren egunak hurrengo hilabetean gehituko dira.

VI. KAPITULUA.–LANALDIA, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK

22. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.

Lan egutegian jasoko dira enpresaren zerbitzuan lan egiteko era guztiak. Bertan lanaldiaren hasierako eta bukaerako orduak zehaztuko dira.

Egutegia urtero adostuko da Enpresa Batzordearekin eta iragarki oholean egonen da ikusgai.

Abenduaren 24an eta 31n ez da lanik eginen produkzioan. Logistikan, kargetarako baino ez da lan eginen, larunbat arrunt batean bezala.

23. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmen honen eraginpeko langileen urteko lanaldia 1.768 ordukoa izanen da 2023an eta 2024an. 2025etik aurrera 1.760 ordu izanen dira.

Lanaldi jarraituko txandetan 20 minutuko atsedenaldia ezartzen da lan egiten den egun bakoitzeko. Lan egutegiarekin bat, produkzio prozesuko betebeharren arabera finkatuko da atsedenaldiaren ordua. Atsedenaldi hori benetan lan egindako denboratzat hartuko da.

Urtero, enpresak egutegian zehaztuko ditu ordu gehiagoko lanaldiagatik edo lanaldiaren erregularizazioagatik diren atsedenaldiko egunen %40. Gainerako %60a langile finkoek hautatuko dute libreki (atsedenaldia, norberaren aferetarako egunak, etab.). "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da, produkzioan arazorik ez izateko.

24. artikulua. Asteko atsedena.

Asteko lanaldia 40 ordukoa izanen da, egunean 8 ordukoa alegia, astelehenetik ostiralera. Hartara, langileek gutxienez bi egun jarraituko atsedenaldia izanen dute astean, larunbatean eta igandean betiere.

Arau orokor horretatik kanpo daude:

a) Eten ezin diren lanak.

b) Beharrezkoak diren konponketa eta garbiketa lanak, asteko zereginak ez eteteko; horretarako, behar-beharrezkotzat jotzen dira, bakarrik, larunbatean edo igandean egin ezean, industriaren jardunarekin jarraitzea eragozten dutenak edo produkzioa geldiaraztearen ondorioz oztopo eta kalte larririk sortzen dutenak.

Lan horiek, posible balitz, laneko egun eta ordu normaletan eginen dira, hori normaltasunez betetzeak aipatutako ondorioak ekartzen ez dituenean.

c) Zaintza lanak.

d) Arduradunak zehazten duenean garbituko da ontziratze planta.

e) Langile bakoitzak 5 larunbat goizetan urtean egin beharko ditu zerbitzuak. Arau hauek aplikatuko dira:

–7 egun lehenago emanen da abisua.

–II. aparteko orduaren prezioan ordainduko da.

–Bi larunbat jarraitutan ez da lanik eginen.

–Lanera larunbatean joan behar duen langileak ordezko bat aurkezten ahal dio enpresari lana egiteko. Enpresak onartu egin beharko du, baldin eta lana zuzen egiten ahal badu.

–Hemen adierazitako larunbatak erabiliko dira bezeroak arretarik gabe geldi ez daitezen.

Artikulu honetatik kanpo geratzen dira egutegian larunbat edo igandeetan lan egin ohi duten langileak.

25. artikulua. Oporrak.

1.–Langile finkoek eskubidea dute urtean oporraldi ordaindua izateko, 30 egun naturalekoa urteko, oinarrizko soldata eta ad personam plusa kobratuta. Oporrak urte natural bakoitzean lan egindako denboraren heinean hartuko dira. Langile batek, opor garaian egonda, daukan txandagatik gauez lan egin beharko balu, legokiokeen gaueko lanaren plusaren %100 jasoko du. Oporretan ez da bestelako zenbatekorik kobratuko, paragrafo honetan zehaztutakotik kanpo.

Horrenbestez, langile batek oporrak hartu ondoren enpresa uzten badu, baja emandako egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokion oporren zatia kenduko zaio azken likidazioan.

Era berean, oporraldia bukatu ondoren enpresan sartzen den langileari aukera emanen zaio enpresan sartzen den egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkion oporretarako egunak hartzeko.

Langile finkoak oporren egunak bere nahira har ditzake, baina "oporren muga" izeneko taula errespetatu egin beharko da, produkzioan arazorik ez izateko. "Oporren muga" taula urteko egutegia prestatzean eguneratuko da.

Oporrak hartzeko eskaera urte bakoitzeko urtarrilaren 20ra bitarte eginen da. Enpresak beranduenez ere otsailaren 20an jakinaraziko ditu opor egunak. Egun horiek larunbata edo igandea badira, oporraldia hurrengo astelehenera arte luzatuko da. Hartara, aldizkako langile finkoen atsedenaldiak aiseago antolatzen ahalko dira.

Lanpostu bakoitzean, adostasunik ez badago oporrak hartzeari buruz, antzinatasun handiena duen langileak izanen du lehentasuna. Lehentasun horrek urte bat iraunen du, eta hurrengo urtean antzinatasunaren arabera hurrengoa denari egokituko zaio.

Langileen Estatutuan une bakoitzean (egungo 38. artikulua) xedatutakoa errespetatuko da, baldin eta aldi berean gertatzen badira langile baten oporraldia eta aldi baterako ezintasunen bat eta artikulu horretan jasotako aldi baterako ezintasunen bat edo etenen bat.

2.–Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek eguneroko soldataren barruan jasoko dute oporren zati proportzionalari dagokion ordainsaria, benetan lan egindako egunen arabera. Enpresako Zuzendaritzak maiatzaren 30a baino lehenago zehaztuko du zein alditan egonen diren aldizkako langile finkoak jardunik gabe.

Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldi gehigarria izaten ahal dute, nahitaez ezarritako geldialdietako baten aurretik edo ondoren. "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da, eta langile finkoek izanen dute lehentasuna oporrak aukeratzeko.

Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldia izaten ahal dute udan. "Oporren muga" izeneko taula errespetatu beharko da eta ezin izanen du bat egin Azagrako bestekin.

Aurreko bi paragrafoetako atsedenaldia ez da ordainduko.

Plantillako langile finkoen oporren gaineko gatazkak konpontzeko sistema bera aplikatuko da aldizkako kontratu finkoak dituztenen atseden asteetan.

3.–Azagrako bestetan betiko moduan eginen da lan enpresan. Deitzen diren langile guztiek zerbitzuak eman beharko dituzte nahitaez. Salbuespenez, egun horietan ez dute zerbitzurik eman beharrik ohiko bizilekua Azagran duten enpresako langileek. Azagran bizi diren behin-behineko langileek eta aldizkako langile finkoek, besta horietan lan egiten badute, egun horiek nahi dutenean har ditzakete, betiere enpresak finkatutako "oporren muga" izeneko taula errespetatuz.

Azagrako bestetan jai hartzeko aukera ez zaie aplikatuko 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren langileei, haien ohiko bizitokia edozein izanik ere. Langile horientzat txandakatze sistema bat ezarriko da, guztiei ez bazaie dei egiten Azagrako bestek irauten duten astean.

Zuzendaritzak eskatuta beren borondatez irailaren 8an (jaieguna Azagran) lan egitera aurkezten diren langileek beren hauturako beste egun batean izanen dute atsedena.

Azagran bizi diren langileek lanik gabeko eguntzat hartzen ahalko dute, nahi badute, irailaren 7a.

26. artikulua. Lanaldia hotz-ganberetan eta atsedenaldiak.

Hotz-ganberetan lan egiten duten langileentzat baldintza hauek ezarriko dira:

a) Zerotik zero azpiko bost gradura bitarteko hotz-ganberetan egiten den lanaldia normala izanen da.

Hotz-ganberetan etenik gabe egindako hiru lanorduko hamar minutu izanen dituzte errekuperazio atsedenerako.

b) Zero azpiko bost gradutik zero azpiko hemezortzi gradura bitarteko hotz-ganberetan sei ordu egonen dira barrenean.

Hotz-ganberetan etenik gabe egindako ordu bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.

Lanaldi arrunta hotz-ganberetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

c) Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hotz-ganberetan sei ordu egonen dira barrenean gehienez.

Hotz-ganberetan etenik gabe egindako berrogeita bost minutuko epe bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.

Lanaldi arrunta hotz-ganberetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hotz-ganberetan aritzen direnek, lana orga jasotzaile klimatizatuetan egiten badute, hotz-ganberetan 7 ordu eta 40 minututan egonen dira, 20 minutuko atsedenaldia dutela.

Langile horiek, jasan behar dituzten tenperaturen arabera, beharrezkoak diren babes jantziak izanen dituzte.

27. artikulua. Lanaldia luzatzea.

Lehengaia galkorra denez eta uztari zein garraioen ohiko erritmoari lotuta dagoenez, enpresak aukera izanen du, ezusteko atzerapenak edo beste egoera berezi batzuk izaten direnean, lanaldia luzatzeko; halakoetan egiten den gehiegizko denbora egiturazko aparteko ordu gisa ordainduko da.

Lanaldi arruntean ez dira inola ere benetako bederatzi lanordu baino gehiago eginen.

Oro har, gutxienez 12 ordu jarraituko atsedenaldia ezartzen da lanegun batetik bestera. Salbuespena kanpainako txanda aldaketa da.

Beste langileen lana abiaraztea edo ixtea eginkizun duten langileek beren lanaldia luzatzen ahalko dute, enpresarekin adostuta, horretarako behar-beharrezkoa den denbora bakarrik; ordainsarien ondorioetarako ordu horiek aparteko ordutzat joko dira.

VII. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA HIGIENEA

28. artikulua. Segurtasuna eta higienea. Arau orokorra.

Enpresako Zuzendaritzak eta langileek indarreko araudia bete beharko dute nola segurtasun eta higienearen arloan hala laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Segurtasun eta Osasun Batzordearen barruan, lan istripua gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura bat ezarriko da.

29. artikulua. Laneko jantziak.

1.–Enpresak laneko arropa emanen die langileei.

Laneko baldintzak/ezaugarriak kontuan hartuko dira, bai eta legezko betebeharrak ere (segurtasuna/prebentzioa), langileei eman beharreko laneko arropa zehazteko orduan.

Arroparen kalitatea eta ezaugarriak hobetzea saiatuko da beti. Merkatuaren eta horniduraren arrazoiak direla bide, enpresak laneko arroparen marka alda dezake.

2.–Enpresak du arroparen jabetza, eta, hartara, soilik produkzio zentroan erabil daiteke laneko orduetan. Arroparen kontserbazioa eta garbiketa langileen kontura izanen dira.

3.–Arropa ematea.

Enpresak laneko arropa emanen du lan harremana hasten denean, eta higatu ahala berritu eginen da.

Erabilitako arropa nahitaez bueltatu beharko da arropa berri bat eskatzen denean.

Enpresa uzten duten langileek arropa itzuli behar dute, eta hala jakinarazi beharko die kasuan kasuko arduradunak.

4.–Laneko arropa.

Enpresak ondoko jantziak emanen ditu, lanpostu bakoitzaren premien arabera:

–Lohihartzekoa edo atorra/prakak edo mantala.

–Polarra edo tarteko jantzia.

–Galtzerdi termikoa/kotoizko galtzerdia.

–Segurtasun botak.

–Hotz-ganberako janzkia (hotz-ganberako langileak).

–Barneko eskularrua.

–Kanpoko eskularrua.

–Garbitzeko eskularrua.

–Buff polarra/lepogainekoa.

–Txanoa.

–Uretarako jantzia/uretarako botak.

–Hotsetarako babesak (kaskoak/tapoiak).

–Begi babesak (betaurrekoak).

–Labana.

Laneko jantzien oinarrizko ekipamendu bat (lohihartzekoa/mantala, polarra, galtzerdia, bota, txanoa/kaliptra eta eskularruak) ezar daiteke, eta lanpostuaren arabera edo benetako premien arabera handitu daiteke.

Neurrira egindako tapoiak emanen zaizkie eskatzen dituzten langileei.

5.–Arropa eskatzea.

Jantziren bat berritu behar duten langile guztiek materialaren arduradunei eginen diete eskaera. Lan txandaren hasieran edo bukaeran jasotzen ahalko dute, arropa jaso dutela frogatzen duen ziurtagiriarekin.

30. artikulua. Osasun-azterketak.

Alor horretan, enpresak osasuna zaintzeko kontratatu duen erakundeak xedatzen duena beteko da, legez ezarritakoaren arabera.

Osasun-azterketak lanpostu bakoitzaren ezaugarri berezien araberakoak izanen dira.

31. artikulua. Lanpostuz aldatzeko eskubidea eta gaueko txandari uko egitea.

Haurdun dauden emakumeek, medikuaren txostena izanik, eskubidea izanen dute lanpostua aldatzeko haurdun daudela jakiten dutenetik aurrera, laneko tokia arriskutsua baldin bada amarentzat edo umekiarentzat.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko da prebentzio zerbitzuak beste langile batzuei dagokienez erabakitzen duena.

Haurdun dauden emakumeek ez dute gaueko txanda egin beharrik izanen, hala eskatzen badute. 7 egun natural lehenago abisatu beharko da.

32. artikulua. Botika gela.

Enpresa aldez aurretik instalatutako botika gela edo osasun gela hornitzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, segurtasun arloan indarra duten xedapenei jarraikiz.

VIII. KAPITULUA.–ESZEDENTZIAK eta LIZENTZIAK

33. artikulua. Eszedentziak eta lizentziak.

Langileen Estatutuan ezarritakoari jarraikiz arautuko da arlo hori.

A) Eszedentziak.

Eszedentziak borondatezkoak, nahitaezkoak edo bereziak izaten ahal dira.

Borondatezkoa: Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskatzen ahalko dute borondatezko eszedentzia.

Eszedentzia eskaerak aurkeztu eta hurrengo hamabost egunean ebatziko dira.

Eszedentzia gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez bost urtekoa izanen da.

Eszedentzian dagoen langileak enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan sartu ahal izateko lehentasuna du. Horretarako, eszedentzia bukatu aurreko hogeita hamar egun naturaletik hirurogeira bitarteko epean itzultzea eskatu beharko du. Bestela, lan harremanari uko egiten diola ulertuko da.

Kontuan hartu behar da inola ere ezin izanen dela bidegabeko lehiarik egin.

Nahitaezkoa: Lanpostua gordetzeko eta eszedentziaren denbora antzinatasunean konputatzeko eskubidea emanen du, eta ondoko egoeraren batean daudenek eskuratzen ahalko dute:

a) Hautapen prozesu egoki baten bidez kargu publiko bat betetzeko hautatua edo izendatua izatea, estatuan, erregioan, probintzian edo udalerrian, esparru orokor guztietarako edo bakoitzerako.

Estatuko, nazionalitateko, eskualdeko, probintziako edo udaleko organo eskudunek edo Ministroen Kontseiluak onetsitako izendapen ofizial baten bidez izendatua izan bada kargu horiexetarako, eta kasuan kasuko aldizkari ofizialean edo behar den ebazpen administratiboaren bidez argitaratu bada.

b) Beren estatutuei jarraikiz eskualde barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.

Probintzia barreneko edo esparru handiago bateko sindikatu lanetan edo ordezkaritza kargu publikoetan aritzeagatik etena gertatuz gero, langileak zerbitzua, kargua edo eginkizuna utzi eta hogeita hamar egun naturaleko gehieneko epean hasi beharko du berriz lanean.

Berezia: Borondatezko eszedentzia berezia eska daiteke 6 hilabetetik gora eta 2 urtetik beherako aldirako, lanpostua gordeta, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara bitarteko familiako baten istripua edo gaixotasun larria dela eta. Enpresak ordezkotza kontratu bat edo bitarteko kontratu bat egiten ahalko du, eszedentzian dagoen langilearen lanpostua betetzeko. Eszedentzia hori langileen %3k har dezake batera gehienez ere.

Lehen adierazitako eszedentzia kasu guztietan, eta iraun bitartean, hau da, eszedentziako langilea bere lanpostura itzultzen ez den bitartean, ez du eskubiderik izanen soldatarik jasotzeko, ez eta egoera horretan dagoen denbora deusetarako konputatzeko ere, salbu eta nahitaezko eszedentzietan, antzinatasunerako konputatuko baita.

Eszedentziei dagokienez, hemen aurreikusten ez den orotan, Langileen Estatutuaren 46. artikuluari jarraituko zaio, batik bat seme-alabak eta familiakoak zaintzeko eszedentziei dagokienez.

B) Lizentziak.

Aldez aurretik abisatuta, hitzarmen honen eraginpeko langileek zilegi izanen dute lanera ez joatea soldata jasotzeko eskubidearekin, ondoko arrazoiengatik eta honako epeetan:

a) 15 egun natural, ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik.

b) Gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak, ezkontidea edo izatezko bikotea edo anai-arrebak –odol bidezkoak edo ezkontza bidezkoak– hiltzeagatik: 3 laneguneko lizentzia ordaindua emanen da heriotza 100 kilometrora baino gutxiagora gertatu bada, eta 4 lanegunekoa udalerritik 100 kilometrora edo urrunago gertatuz gero.

c) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun. Ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa programatuta badago, eta adierazitako joan-etorriak egin behar badira, egunetako bat egitate sortzailea baino lehenagokoa izaten ahalko da.

Atal honetan Langileen Estatutuaren araudi berria aplikatuta ezarritakoak ez du esan nahi aurreko hitzarmeneko c) atal horretan jasotako eskubideak murriztuko direnik; izan ere, bertan 2 lanegun aurreikusten ziren, edo 3 edo 4 lanegun, aldiz, ospitaleratzea dela-eta 50 edo 90 kilometrotik gorako bidaia egin behar izanez gero, hurrenez hurren. Hitzarmenaren c) atal horren aurreko idazketan aurreikusitako kasuak sartuta daude hobetutako idazketa berrian.

d) Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeko. Aldaira 50 kilometro baino gehiagora egin behar izanez gero, baimena 2 egunekoa izanen da.

e) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

f) Seme-alaben jaiotza, 3 lanegun. Baimen hori jaiotzagatiko sorospena –nola orokorra hala berezia– jasotzeko eskubiderik ez duen gurasoari baino ez zaio aplikatuko.

g) Langileak medikuarengana joan behar badu eritasunagatik, lanaldiaren barnean, enpresak ordainduko du arrazoi horrengatik lanean egiten ez diren orduak; urtean gehienez ere 16 ordu izanen dira guztira. Langilea etxe medikuarengana joaten den bakoitzean, baimena gehienez 2 ordukoa izanen da, medikua Azagran egonez gero.

h) Norberaren mesederako edo 12 urtetik beherako seme-alabei laguntzeko, urtean 40 ordu bitarte erabiltzen ahalko dira Gizarte Segurantzako edo Osasun Sistema Publikoko mediku espezialista batengana joateko.

i) Langileak eskubidea izanen du ezinbesteak eraginik lanera joan gabe gelditzeko, baldin eta ahaideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik sortzen bada halabehar hori edo berehala bertaratzea eskatzen duen gaixotasun edo istripuren bat gertatzen bada. Lau egun adinako absentzia-orduak ordainduko dira, aurreikusitako arrazoiengatik badira, bat etorriz alderdi negoziatzaileek (Zuzendaritza eta langileen ordezkaritza) ezarriko dutenarekin, konpromisoa hartzen baitute atal honen aplikazioa garatzeko. Langileak absentziaren arrazoia frogatu beharko du.

Artikulu honetan aurreikusitako lizentzien ondorioetarako, baliotasun bera aitortzen zaie izatezko bikote egonkorrei, baldin eta hartarako legezko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute. Erregistro publikorik ez dagoen lekuetan, bestelako frogak onartuko dira, nahikoak izanez gero. Izatezko bikote egonkortzat hartuko da uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak edo beste erkidego batzuetako antzeko legeek xedatzen dutena.

Bi alderdiek uste dute lizentzia horien beharrik gabeko erabilera eta abusuak eragotzi behar direla. Izan ere, justifikatutako arrazoiengatik eta ezinbestekoak direnean besterik ez dira erabili behar.

Langileen Estatutua aldatzen bada hemen jasotako lizentziei dagokienez, hobera edo okerrera izan, automatikoki egokituko dira bertan aurreikusitakora, non ez duten alderdiek une horretan beste ezer adosten.

Batzorde Paritarioak lizentzia horien aplikazioa interpretatuko du, zalantzak argitzeko eta gatazkak saihesteko. Horretarako deitutako bileretan, ahal dela, lizentzia hauek aplikatzeko irizpideak adostuko dira, hitzarmena sinatu eta 3 hilabete igaro baino lehen.

C) Norberaren aferak.

Urtean egun bat hartzen ahal da norberaren aferetarako. Ez da ordainsaririk jasoko egun horrengatik eta Langileariaren Departamentuari eskatu behar zaio. "Oporren muga" taula errespetatu beharko da, eta behar bezain garaiz abisatu.

34. artikulua. Lanaldi murrizketa.

A) Legezko zaintza dela-eta langileren batek bere kargura badu 12 urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko edo psikikoren bat, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko. Gutxienez lanaldiaren iraupenaren zortzirena eta gehienez erdia murrizten ahalko da eta soldata proportzionalki murriztuko da.

B) Lanaldia %50 murrizteko eska daiteke, soldata ere %50 murriztuta, zergatiko arrazoituak aurkezten badira. Murrizketa hori ez da bateragarria izanen edozein lan ordaindurekin. Langileak enpresarekin adostu beharko du lan ordutegia, eta nahitaez bat egin beharko du lan txandaren baten hasierarekin edo bukaerarekin. Enpresak bitarteko kontratuak edo lanaldi partzialekoak egiten ahalko ditu lanaldi murriztua duen langilea ordezteko. Lanaldi murrizketa hori enpresako langileen %4k baliatzen ahal du gehienez aldi berean.

35. artikulua. Ikasteko lizentziak.

Langileek, ikasketak edo lanbide karrera bat egiteko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta badaude eta azterketa batera aurkeztu behar badute, baimena eskatuko diote enpresari, eta enpresak behar duten denborarako baimena emanen die, urtean hamar egunez gehienez. Baimen hori ordainduko da hitzarmeneko lansariarekin eta ad personam plusarekin batera; langileak frogatu beharko du azterketara joan dela eta azterketetako irakasgaien erdiak gutxienez gainditu dituela deialdi arruntean edo berezian.

Lizentzia horietatik kanpo daude gidari azterketak, bai eta langileak Administrazioan sartzeko edo lanean ari den enpresa ez den beste batean sartzeko egiten dituenak ere.

Langileak lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea izanen du, lanbide prestakuntzako ikastaroetara joan behar badu, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako baimena lortzeko, eta lanpostua gordeko zaio.

36. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.

Ez da deskontatuko, inolako ondorioetarako, atal honetan araututako lizentzietan iragandako denbora, non ez duten urtearen barnean guztira sei hilabete baino gehiago egiten. Horrelakoetan, kendu egin beharko da, ondorio guztietarako, izandako lizentzia guztiak batuta ateratzen den denbora.

IX. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK

37. artikulua. Eskubide sindikalak.

Enpresak errespetatu eginen du langile guztiek libreki sindikatzeko duten eskubidea, onartuko du sindikatu batean afiliatuta dauden langileek bilerak egin, kuotak kobratu eta informazio sindikala banatzea lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jardueran etenik egin gabe; halaber, enpresak ez du baldintzarik paratzen ahalko ez afiliatzeko ez afiliazio sindikala uzteko, langile batek bere lanpostuari euts diezaion. Hala, ez du langilea afiliazioagatik edo jarduera sindikalagatik kaleratzen ahalko, eta ez dio beste modu batez kalte egiten ahalko.

Sindikatuek informazioa bidaltzen ahalko dute enpresara, banatu dadin, betiere lanorduetatik kanpo eta produkzio prozesua eten gabe. Lantokian iragarki ohol bat izanen da, behar bezala ezarritako sindikatuek mezuak jar ditzaten; dena dela, horien kopia enpresako Zuzendaritzari edo lantokiko titularrari igorri behar diote lehenik.

38. artikulua. Sindikatuak.

Enpresan titulartasun pertsonalaren bidez ordezkatua izateko eskubidea duela alegatzen duen sindikatuak behar bezala egiaztatu beharko du enpresaren aurrean; horren ondoren, enpresak onartuko du ordezkari sindikalak sindikatua ordezkatzeko ahalmena duela, legezko ondorioetarako.

Sindikatuaren ordezkaritza ordezkari sindikal baten esku egonen da, sindikatu horrek enpresan 15 langile baino gehiago afiliatuta baditu.

Ordezkari sindikalak enpresako jarduneko langilea izan behar du, eta ordezkatzen duen zentralaren edo sindikatuaren estatutuen arabera izendatu beharko da. Ahal dela, Enpresa Batzordeko kidea izanen da.

39. artikulua. Ordezkari sindikalaren eginkizunak.

1.–Ordezkatzen duen sindikatuaren interesak eta hark enpresan dituen afiliatuenak ordezkatu eta defendatzea, eta sindikatuen eta enpresako Zuzendaritzaren arteko komunikaziorako bide izatea.

2.–Enpresa Batzordearen, segurtasun eta higiene batzordeen eta interpretaziorako Batzorde Paritarioen bileretara joaterik izanen dute, hizpidea dutela baina botorik ez.

3.–Enpresak Enpresa Batzordearen eskura jarri beharreko argibide eta agiri guztiak aztertzeko eskubidea izanen dute, legeak ezarritakoari jarraikiz, eta derrigorrezkoa izanen dute isiltasun profesionalez jokatzea legearen arabera bidezkoa denean. Legeak Enpresa Batzordeko kideei aitortzen dizkien berme eta eskubide berberak izanen dituzte.

4.–Oro har langile guztiei eta, zehazki, beren sindikatuko afiliatuei eragiten dizkieten arazoak konpontzeko ordezkariak esateko duena entzunen du enpresak.

5.–Honako kasu hauetan ere enpresak azalpenak eman beharko dizkio eta haren iritzia entzun beharko du, ezer erabaki aurretik:

a) Ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuak lanetik bidaltzea eta haiei zehapenak ezartzea.

b) Plantilla berregituratzea, enplegu erregulazioak, langileen lekualdatzeak –talde bati dagozkionean edo lantoki nagusitik egin behar denean– eta langileen interesetan eragin nabarmena eragiteko arriskua dakarren edozein enpresa proiektu edo ekintza.

6.–Afiliatuei kuotak kobratzen ahalko dizkiete, sindikatuaren propaganda banatzen ahalko dute eta haiekin bilerak egiten ahalko dituzte; hori guztia benetako lanorduetatik kanpo.

Bileretako prozedurari dagokionez, bi aldeek indarra duen araudiari segituz jokatuko dute.

Ordezkariek dagozkien eginkizunak baizik ez dituzte eginen.

40. artikulua. Sindikatuko kuota.

Langileen ordezkaritza duten sindikatuetako langile afiliatuek eskaturik, enpresak langileen hileko kuotatik dagokien kuota sindikalaren zenbatekoa kenduko du. Eragiketa hori egin nahi duen langileak idazki bat bidaliko du enpresako Zuzendaritzara, datu hauek emateko: deskontua egiteko agindua argi adierazia, zein sindikatutakoa den, kuotaren zenbatekoa eta diru transferentzia jasoko duen kontu korrontearen edo aurrezki kutxako libretaren zenbakia. Enpresak urtebeteko alditan eginen du kenketa, interesdunak kontrakorik adierazten ez badu behintzat. Enpresako Zuzendaritzak transferentziaren kopia emanen dio sindikatuak enpresan duen ordezkaritzari, halakorik baldin bada.

41. artikulua. Ordu metaketa.

Enpresa Batzordeko kideek eta delegatu sindikalek hilean ordu kreditua izanen dute, ordainduak eta ondorengo hiletan metatu ezin direnak, indarra duen legediaren arabera.

Hileko ordu ordainduen metaketari dagokionez, batzordeko kideek, batzordeko kide diren aldetik, bakoitzari dagozkion orduen %100era bitarte laga diezaiokete beren sindikatuko langile bati, ordezkaritza lanetan aritzeko. Lagatzaileak zenbat ordu lagatzeko eskubidea duen, horrenbeste ditu lagatzeko, eta orduak laga baino gutxienez hamar egun lehenago abisatu behar zaio enpresako Zuzendaritzari.

X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK

42. artikulua. Faltak.

Faltatzat hartuko dira indarra duten legezko xedapenek eta, bereziki, hitzarmen honek ezarritako betebeharren kontrako ekintzak edo ez-egiteak. Garrantziaren arabera, faltak honela sailkatu dira: arinak, astunak edo oso astunak.

43. artikulua. Falta arinen sailkapena.

Falta arinak honako hauek dira:

1.–Hilabeteko epean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.

2.–Lanera ez joateko arrazoia ez justifikatzea bi egun balioduneko epean, hori egitea ezinezkoa zela frogatzen ez bada.

3.–Lanetik denbora gutxirako alde egitea, bidezko arrazoirik gabe.

4.–Norberaren garbitasun edo txukuntasun eza.

5.–Bizilekuz aldatu izanaren berri ez ematea, aldaketa egin eta hamar eguneko epearen barnean.

6.–Hilabete batean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

7.–Lanarekin zerikusirik ez duten inprimaki edo argitalpenak irakurtzea lanorduetan.

8.–Laneko arropa enpresaren instalaziotik kanpo erabiltzea, eta jantziak edo gauzak haiek edukitzeko eta gordetzeko lekuetatik kanpo uztea.

44. artikulua. Falta astunen sailkapena.

1.–Lanera berandu iristeagatik lau eta zortzi falta artean egitea hogeita hamar egun naturaleko epean.

2.–Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera bi egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

3.–Absentzia kasuan aldez aurretik ez abisatzea, salbu ezinezkoa izan bada.

4.–Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzaren prestazioetan ondorioak izaten ahal dituztenak, ez jakinaraztea behar den garaian.

5.–Lanorduetan edozein motatako denbora pasatan ibiltzea.

6.–Beste langile bat lanera joan delako plantak egitea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.

7.–Noizean behin mozkortuta agertzea.

8.–Zuhurtziarik eza lanean. Langileari berari edo lankideei istripuren bat izateko arriskua ekartzen badie, edo instalazioak edo merkantziak matxuratzeko arriskua edo suak hartzekoa ekartzen badu, falta oso astuntzat joko da.

9.–Lanaldian norberaren lanak egitea, baita enpresaren lanabesak norberarentzat erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.

10.–Langileak ikusitako egintzak, akatsak edo hutsegiteak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri nagusiei berehala ez ematea.

11.–Enpresako Zuzendaritzaren edo zuzendaritzan edo antolaketan eskumenak dituztenen jarraibideak ez betetzea beren ohiko lan eginkizunetan. Ez betetze horrek kalte nabarmena egiten badio enpresari edo jendeari, falta oso astuntzat jo daiteke.

12.–Hiru falta arin edo gehiago egitea 90 egun naturaleko epean, desberdinak izan arren, non zehapena ez den hitzezko kargu-hartzea izan.

45. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

Falta oso astunak honako hauek dira:

1.–Behin eta berriz lanera berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe.

a) Horrelakotzat hartuko da berandu iristea lanera, justifikaziorik gabe, zortzi aldiz baino gehiagotan hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan ehun eta laurogei egun naturaleko epean.

b) Lanera ez joateagatiko falta: lanera hiru egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik eman gabe, hogeita hamar eguneko epean.

2.–Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea lantokiaren barnean edo beste edozein lekutan lan egin bitartean.

3.–Enpresaren lanabes, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari edo agiriak desagerrarazi, ezdeus bihurtu edo hondatzea.

4.–Enpresaren edo langileen isilpeko gutunen edo agirien sekretua haustea.

5.–Enpresakoa ez den norbaiti ezagutaraztea nahitaez isilpean eduki beharreko datuak.

6.–Lankideenganako errespeturik eta begirunerik eza, bai eta eraso fisikoak edo hitzezkoak egitea ere (lankideak menpekoak, maila berekoak edo nagusiak izan).

7.–Istripu larriak sorraraztea aitzakiarik gabeko zabarkeriaz edo zuhurtasunik ezaz.

8.–Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea, arrazoirik gabe.

9.–Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.

10.–Kontratuko onustea haustea, eta laneko konfiantza-abusua. Kontratuko onustea haustea da, besteak beste, lantokitik irtetean paketeek edo bildutako gauzek barruan zer duten erakutsi nahi ez izatea zeregin horretako langileek eskatzen dutenean, betiere Langileen Estatutuaren 18. artikuluan ezarritako bermeak betez.

11.–Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

12.–Segurtasunari buruzko arauak ez betetzea edo enpresak emandako babeserako ekipamendua ez erabiltzea.

13.–Sexu-jazarpena. Halakotzat hartuko da lan ingurunean langile bati hitzez edo egitez iraintzea. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da.

14.–Jazarpen morala edo psikologikoa; hots:

a) Langileari buruz asmo txarreko salaketa edo iradokizunak egitea, hari ezer azaltzeko aukerarik eman gabe.

b) Langilea lankideengandik bereiztea, informazioaz gabetzea, bere komunikazio bideak etetea edo blokeatzea, bere lana aintzat ez hartzea edo baliogabetzea, bere lan-etekinak gutxiestea, bere eginkizunak oztopatzea, bere osasun fisikoa zein psikikoa arriskuan jartzea, etengabeko presio estres eragilearen bidez, zeinak bultzatzen dituen asaldura depresiboak, psikosomatikoak eta beste ondorio batzuk, lanpostuari bat-batean uko egitea barne. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da.

15.–Falta astunak behin baino gehiagotan egitea, hots, gertaeraren aurreko urtean langileari hirutan edo gehiagotan zehapenak jartzea, falta astunengatik, nahiz eta desberdinak izan.

46. artikulua. Zehapenak.

Falta zein izan den, zehapen hauek ezarriko dira:

1.–Falta arinengatik:

a) Hitzezko kargu-hartzea.

b) Idatzizko kargu hartzea.

c) Egun bateko edo bi eguneko enplegu-soldaten etenaldia.

2.–Falta astunengatik:

a) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

b) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hiru egunetik hamabostera bitarte.

c) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea hiru urterako gehienez.

3.–Falta oso astunengatik:

a) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hamasei egunetik hirurogeira bitarte.

b) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea bost urterako gehienez.

c) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

d) Kaleratzea.

47. artikulua. Zehapenak betetzea.

Ezarritako zehapen guztiak ezartzen diren unetik beretik bete beharko dira; horrek galarazi gabe zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea. Baina, enpresari egoki iruditzen bazaio, zehapenaren betearazpena atzeratzen ahalko du 6 hilabete gehienez. Langileak zehapena aurkaratuz gero, irmo bilakatu eta hilabete batera arte atzeratzen ahalko da betearazpena.

48. artikulua. Preskripzioa.

Langileei dagokienez, falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik hasita, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan.

49. artikulua. Prozedura.

1.–Enpresako Zuzendaritzari edo haren ordezkariari dagokio sariak emateko edo zehapenak ezartzeko ahalmena.

2.–Enpresak langileen legezko ordezkaritzari eta ordezkari sindikalari, hala badagokio, jakinaraziko dizkie langileei ezarritako zehapenak.

3.–Faltak arinak direnean ez da espedienterik izapidetu beharko. Falta astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik izapidetu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen falta eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.

Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu-orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.

Falta astunagatik edo oso astunagatik zehapena ezartzen bazaie beren karguak betetzen ari diren langileen legezko ordezkaritzako kideei, edo agintaldia amaitu zenetik urtebete igaro ez den pertsonei, nahitaezkoa izanen da espediente bat irekitzea, honako arau hauen arabera:

a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari, eta, horrekin batera, espedientearen oinarri diren gertaerak biltzen dituen kargu-orriaren berri emanen dio.

b) Enpresak idazkari bat eta instruktore bat izendatuko ditu, inpartzialak biak, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.

c) Bideratzaileak idazki hori interesdunari igorriko dio, alegazioak aurkeztu eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak gauza ditzan bost eguneko epean.

Idazki hori langileen legezko ordezkariei ere igorriko zaie, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten bost eguneko epean.

d) Espedientearen hasierako fasea bukaturik, enpresak honako hauek jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.

50. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuan eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

XI. KAPITULUA.–ERRETIRO PARTZIALA ETA ARAU ERREFERENTZIA

51. artikulua. Erretiro partziala.

2013ko martxoaren 25eko akordioa beteko da.

Enpresak erraztu eginen du, non ez duen gertaera larri batek galarazten, plantako langile finkoek erretiro partziala hartzea (bulegoetako langileak kanpo uzten dira, beraz), hitzarmen hau sinatzean indarra duen araudiarekin bat. Araudia aldatuta erretiro partziala garestiagoa bada, Zuzendaritza eta batzordea bilduko dira erabakitzeko nola jokatu.

Aldi berean errelebo kontratu bat egin behar bada, langabe bat edo enpresan aldi baterako kontratua duen pertsona bat kontratatuko da. Ezin zaio enpresari eskatu errelebo kontratua aldizkako langile finko bati egiteko, non eta ez dagoen berariaz onartua arau batez, edo Auzitegi Nagusiaren jurisprudentzia finkatuaren bidez.

52. artikulua. Arau erreferentzia.

Aurreko artikuluetan berariaz bildu ez den orotan, orokorrean bi aldeek legezko xedapenei jarraituko diete, eta batez ere Langileen Estatutuari, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoari eta aplikatu beharreko gainerako legezko arauei.

ERANSKINAK

I. ERANSKINA.–Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte-ordaina

Ultracongelados Virto SAUk indarrean mantenduko du aseguru poliza orokor bat hitzarmen honen eraginpeko langileentzat. Indarra izanen du enpresan lan egin eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden langileentzat. Hona hemen estaldurak:

1. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko heriotza (24 orduko estaldura): eskubidedunek 6.000,00 euro jasoko dituzte.

2. Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 25.000,00 euro.

3. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.

4. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.

5. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.

6. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa: 27.000,00 euro.

7. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa: 35.000,00 euro.

8. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia: 35.000,00 euro.

Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarra duen bitartean.

Estaldura berri horiek hitzarmenaren testu artikulatua sinatu eta 60 egun natural igaro ondoren gertatzen diren ezbeharrei aplikatuko zaizkie, poliza aldatzeko denbora izateko.

II. ERANSKINA.–Kalte-ordaina, lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik

Laneko istripuen edo lanbide eritasunen ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, enpresak langilearen ordainsari ekonomikoak osatuko ditu langilearen ohiko soldataren %100era iritsi arte (aldi baterako ezintasun egoeran ez balego kobratuko lukeena, ohiko plusak eta aparteko ordainsariak barne), lehen egunetik eta 18 hilabeteko gehieneko mugarekin. Horretarako, kontratua indarrean eduki beharko da denbora horretan.

Aldi baterako ezintasunagatik jasotzen den zenbatekoak eta hemen adierazitako osagarriak, batuta, ezin izanen dute Gizarte Segurantzako gehieneko kotizazio oinarria gainditu.

III. ERANSKINA.–Batzorde Paritarioa

Hitzarmen honetako Batzorde Paritarioa sortuko da. Hitzarmen honetako Negoziazio Batzordeko kideek eta bi alderdien aholkulariek osatuko dute.

1.–Batzorde Paritarioaren eginkizunak:

a) Haren esku jartzen diren gatazka indibidual eta kolektiboetan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze-lana egitea.

b) Akordio guztien interpretazio lanak egitea.

c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.

d) Langileen Estatutuak edo beste arau batzuek ezartzen dizkiotenak.

2.–Batzorde Paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak oinarrizko hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere betebeharrekoak izanen dira. Akordio horiek lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.

3.–Batzordea langileen 5 ordezkarik eta enpresako Zuzendaritzaren beste 5 pertsonak osatuko dute, guztiak Ultracongelados Virto SAUren hitzarmena negoziatu duen batzordeko kideak izan direnak (industrialdea).

4.–Funtzionamendu araudia:

a) Bilerak.–Batzorde Paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:

Aurreko artikuluko 1 a) eta b) letretan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.

1 c) eta 1 d) ataletako kasurako, hiru hilean behin.

b) Deialdiak.–Batzorde Paritarioa biltzeko deia alderdi sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai zerrenda azalduko duena

Batzorde Paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko epean gehienez.

Epe horretan batzordea biltzen ez bada, ulertuko da Batzorde Paritarioaren esku-hartzea amaitu dela, eta interesdunak bidezko iruditzen zaizkion ekintzetara jotzen ahalko du.

c) Quoruma. Aholkulariak.–Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean.

Alderdiak gehienez ere bi aholkulariz lagunduta joaten ahal dira bileretara.

d) Akordioen baliozkotasuna.–Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere bi ordezkaritzetako bakoitzaren %60aren aldeko botoa beharko da.

Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkari lanetan ari direnek eta alde bakoitzeko ordezkari batek sinatuko dute.

e) Helbidea.–Batzorde Paritarioak enpresaren lokaletan izanen du jakinarazpen eta deialdietarako helbidea, Azagrako industrialdean (C lurzatia).

5.–Batzorde Paritarioaren menpe jarri beharra:

Alderdiek Batzorde Paritarioaren menpe jarri behar dituzte edozein ekintza judizial edo administratiboren aurretik sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea. Nolanahi ere, onustearen printzipioari jarraituz negoziatu beharko da.

IV. ERANSKINA.–Desadostasunak konpontzea

Alderdien arteko desadostasunak Batzorde Paritariora igorriko dira.

Desadostasuna Batzorde Paritarioan konpontzen ez bada (desadostasun indibiduala izan edo kolektiboa izan), alderdiek men eginen diete Nafarroako Lan Auzitegian adiskidetze eta bitartekotza faseetan gatazkak konpontzeko aurreikusitako prozedurei. Orobat, arbitrajearen irtenbidea har dezakete horretarako adostasuna badago.

Beraz, artikulu honek balio du aldeak berariaz onartzeko gatazkak konpontzeko arbitraje-organo hori, eraginkortasun orokorrarekin, eta ondorioz, itunak enpresa, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekaritza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera, epaitegietara jo aitzin.

V. ERANSKINA.–Etengabeko prestakuntza

Prestakuntza lanorduetan eginen da normalean. Hori ezinezkoa bada, lanalditik kanpo egiten ahalko da, eta aldeek adostu beharko dute noiz eginen den prestakuntza hori. Horretan emandako denbora ordu arruntaren prezioan ordainduko da.

Ultracongelados Virto SAUko Zuzendaritzak (Azagrako lantokia) konpromisoa hartzen du ordezkaritza sindikalarekin plantillako langileen etengabeko prestakuntza sustatzeko. Bi aldeek prestakuntza hori enpresako langileak etengabe eguneratzera bideratuko dute.

Langileen kualifikazioa langileen eskubidea da, eta baliabide bat norberaren garapenerako, desberdintasunak murrizteko eta enpresaren barruko lanbide sustapenean hobetzeko. Balio estrategiko bat da, hala langileentzat nola enpresarentzat.

Arlo honetan indarra duten arauetan ezarritakoa aplikatuko da.

VI. ERANSKINA.–Aldi baterako laneko enpresen erregulazioa

Lan hitzarmen kolektiboa sinatu duten aldeek aldi baterako enpresen erabilera arautu behar dela erabaki dute, jarraian ezarriko diren irizpideekin:

a) Ez dira erabiliko enpresako langileek betetzen ahal dituzten lanpostuak betetzeko. Honetarako erabil daitezke: edukiontzien zama-lanak egiteko, kutxa eta zakuak irekitzeko eta oporretan, bajetan eta absentzietan ordezkapenak egiteko.

b) Enpresan zerbitzuak sistema horren bitartez ematen dituzten langileak eta haien kontratuak Enpresa Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

c) Pertsona horien ordezkaritza sindikala Enpresa Batzordeak gauzatuko du.

d) ABLEen erabilerak ez du inola ere ekarriko plantilla txikitzea, edozein kontratazio motarekin.

e) ABLEen bidez kontratatutako langileek hitzarmen honetan kontzeptu bakoitzagatik unean-unean ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte beren soldata ordainsarietan.

VI. ERANSKINA.–Droga-mendekotasunaren aitorpena

Enpresak, Enpresa Batzordeak lagunduta, droga-mendekotasuna duten langileen errehabilitazioa erraztuko du, horiek eta familiak lankidetzan aritzen direnean. Horrek ez dio kostu ekonomiko gehigarririk ekarriko enpresari, ezta kalterik eginen ere produkzio antolaketaren sistema orokorrari edo pertsonen eta instalazioen segurtasunari.

VIII. ERANSKINA.–BESTE HOBEKUNTZA BATZUK

Bularra emateko baimena metatzen ahal da (ordu bat egunean).

Amatasunaren legezko atsedenaldia lau aste luzatuko da, enpresak ordainduta.

Enpresak konpromisoa hartzen du Berdintasunari buruzko Legeak sartutako hobekuntzak errespetatzeko (martxoaren 22ko 3/2007 LO).

IX. ERANSKINA.–SOLDATA TAULAK

2023ko soldata taula (1.768 ordu)

Plantillako langile finkoak.

MAILAK

KATEGORIAREN IZENA

HILEKO SOLDATA (eurotan)

URTEKO SOLDATA (eurotan)

I. APARTEKO ORDUA (eurotan)

II. APARTEKO ORDUA (eurotan)

HOTZAREN PLUSA (eurotan)

GAUEKO PLUSA (eurotan)

1.1. MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZEN.

1.845,90

27.688,50

23,26

27,42

1,44

2,43

1.2. MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.702,80

25.542,00

21,45

25,28

1,36

2,25

1.3. MAILA

TEKNIKARIA

1.598,35

23.975,25

20,15

23,73

1,26

2,12

1.4. MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.546,85

23.202,75

19,48

22,98

1,22

2,02

1.5. MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.440,94

21.614,10

18,15

21,40

1, 22

1,90

1.6. MAILA

2. MAILAKO OF. / ADMINIST. OF.

1.430,92

21.463,80

18,04

21,26

1,22

1,89

1.7. MAILA

ESPEZIALISTA

1.402,32

21.034,80

17,67

20,83

1,22

1,84

1.8. MAILA

LAGUNTZAILEA / ADMINIST. LAG.

1.378,00

20.670,00

17,37

20,46

1,22

1,82

1.9. MAILA

IZANGAIA

1.236,33

18.544,95

15,59

18,35

1,22

1,64

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15

Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

MAILAK

KATEGORIAREN IZENA

ORDUKO SOLDATA OSOA (eurotan)

OINARRIZKO SOLDATA (eurotan)

ZATI PROPOR. (eurotan)

I. APARTEKO ORDUA (eurotan)

II. APARTEKO ORDUA (eurotan)

HOTZAREN PLUSA (eurotan)

GAUEKO PLUSA (eurotan)

2.5. MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

12,23

7,34

4,89

18,15

21,40

1,22

1,90

2.6. MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

12,14

7,28

4,86

18,04

21,26

1,22

1,89

2.7. MAILA

ESPEZIALISTA

11,90

7,14

4,76

17,67

20,83

1,22

1,84

2.8. MAILA

LAGUNTZAILEA

11,69

7,01

4,68

17,37

20,46

1,22

1,82

2.9. MAILA

IZANGAIA

10,49

6,29

4,20

15,59

18,35

1,22

1,64

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,77: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta fideltasun paga.

2024ko soldata taula (1.768 ordu)

Plantillako langile finkoak.

MAILAK

IZENA KATEGORIA

HILEKO SOLDATA (eurotan)

URTEKO SOLDATA (eurotan)

I. APARTEKO ORDUA (eurotan)

II. APARTEKO ORDUA (eurotan)

HOTZAREN PLUSA (eurotan)

GAUEKO PLUSA (eurotan)

1.1. MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZEN.

1.903,12

28.546,80

23,98

28,27

1,48

2,51

1.2. MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.755,59

26.333,85

22,11

26,06

1,40

2,32

1.3. MAILA

TEKNIKARIA

1.647,90

24.718,50

20,77

24,47

1,30

2,19

1.4. MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.594,80

23.922,00

20,08

23,69

1,26

2,08

1.5. MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.485,61

22.284,15

18,71

22,06

1,26

1,96

1.6. MAILA

2. MAILAKO OF. / ADMINIST. OF.

1.475,28

22.129,20

18,60

21,92

1,26

1,95

1.7. MAILA

ESPEZIALISTA

1.445,79

21.686,85

18,22

21,48

1,26

1,90

1.8. MAILA

LAGUNTZAILEA / ADMINIST. LAG.

1.420,72

21.310,80

17,91

21,09

1,26

1,88

1.9. MAILA

IZANGAIA

1.274,66

19.119,90

16,07

18,92

1,26

1,69

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15

Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

MAILAK

KATEGORIAREN IZENA

ORDUKO SOLDATA OSOA (eurotan)

OINARRIZKO SOLDATA
(eurotan)

ZATI PROPOR. (eurotan)

I. APARTEKO ORDUA
(eurotan)

II. APARTEKO ORDUA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA (eurotan)

GAUEKO PLUSA (eurotan)

2.5. MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

12,60

7,56

5,04

18,71

22,06

1,26

1,96

2.6. MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

12,52

7,51

5,01

18,60

21,92

1,26

1,95

2.7. MAILA

ESPEZIALISTA

12,27

7,36

4,91

18,22

21,48

1,26

1,90

2.8. MAILA

LAGUNTZAILEA

12,05

7,23

4,82

17,91

21,09

1,26

1,88

2.9. MAILA

IZANGAIA

10,81

6,49

4,32

16,07

18,92

1,26

1,69

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,77: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta fideltasun paga.

X. ERANSKINA.–Asteburuko lana

Ondoren azaltzen denari jarraituz eginen dute lan berariaz astebururako kontratatzen direnek.

Eranskin honetan jasotakoarekin bateraezina ez den orotan, hitzarmen kolektiboaren testu artikulatuan agertzen dena aplikatuko zaie asteburuko langileei. Kontuan izan behar da hemen xedatzen dena lanaldi arrunta dela asteburuetan lan egiten dutenentzat.

–Lanaldia.

Urteko lanaldia, lan-sistemaren arabera:

  • 2023an: 960 edo 1.152 ordu.
  • 2024tik aurrera: 940 edo 1.128 ordu.

Ez da lanik eginen abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, egun horiek larunbata edo igandea badira.

Oporrak hitzarmen kolektiboan ezarritakoak izanen dira. Hau da, 4 asteburu 2023an eta 5 asteburu 2024tik aurrera.

Lan-txanda bakoitzak 30 minutuko atsedenaldia izanen du lan-sistema 10 ordukoa bada, eta 20 minutuko bi atsedenaldi, lan-sistema 12 ordukoa bada. Benetan lan egindako denboratzat hartuko da.

–Taldeak.

Honela arituko dira lantaldeak:

  • 10 orduko sistema:

Lehen taldeak larunbatean eginen du lan, 14:00etatik 24:00etara, eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Eta bigarrenak, berriz, igandean, 00:00etatik 10:00etara, eta igandeko 20:00etatik asteleheneko 06:00ak arte.

Hurrengo asteburuan, lehen taldeak igandean lan eginen du, 00:00etatik 10:00etara, eta igandeko 20:00etatik asteleheneko 06:00ak arte. Eta bigarren taldeak, berriz, larunbatean 14:00etatik 24:00etara, eta igandean 10:00etatik 20:00etara.

Eta bi taldeak horrela txandakatuko dira asteburu bakoitzean.

  • 12 orduko sistema:

Lehen taldeak larunbatean eta igandean eginen du lan, 06:00etatik 18:00etara (12 ordu); eta bigarrenak, berriz, larunbatean eta igandean, 18:00etatik 06:00etara (12 ordu).

Hurrengo asteburuan, lehen taldeak larunbatean eta igandean eginen du lan, 18:00etatik 06:00etara (12 ordu); eta bigarrenak, berriz, larunbatean eta igandean, 06:00etatik 18:00etara (12 ordu).

Eta bi taldeak horrela txandakatuko dira asteburu bakoitzean.

Hasiera batean 10 orduko araubiderako kontratatutakoak 12 orduko sistemara igaroko dira, soilik, hala nahi izatera.

–Soldata.

Soldata da honako taula hauetan adierazitakoa. Urteko 12 hiletan hainbanatuko da.

Hotzaren plusa kobratuko da, hitzarmenean jasotako lanpostuen arabera hala dagokionean.

  • 2023. urtea.
    • 960 ordu.

MAILAK

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA (eurotan) (1)

URTEKO SOLDATA (eurotan) (2)

GAUEKO PLUSA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA
(eurotan)

1.4

Arduraduna

1.240,00

14.880,00

2,02

1,22

1.5

1. mailako ofiziala

1.156,00

13.872,00

1,90

1,22

1.6

2. mailako ofiziala

1.147,20

13.766,40

1,89

1,22

1.7

Espezialista

1.125,60

13.507,20

1,84

1,22

1.8/1.9

Laguntzailea/Izangaia

1.104,00

13.248,00

1,82

1,22

(1) Urteko soldata zati 12 hilabete.

(2) Urteko soldatak barne hartzen ditu hitzarmenean jasotako aparteko bi pagak eta fideltasun paga.

  • 1.152 ordu.

MAILAK

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA (eurotan) (1)

URTEKO SOLDATA (eurotan) (2)

GAUEKO PLUSA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA
(eurotan)

1.4

Arduraduna

1.518,72

18.224,64

2,02

1,22

1.5

1. mailako ofiziala

1.414,08

16.968,96

1,90

1,22

1.6

2. mailako ofiziala

1.404,48

16.853,76

1,89

1,22

1.7

Espezialista

1.377,60

16.531,20

1,84

1,22

1.8/1.9

Laguntzailea/Izangaia

1.351,68

16.220,16

1,82

1,22

(1) Urteko soldata zati 12 hilabete.

(2) Urteko soldatak barne hartzen ditu hitzarmenean jasotako aparteko bi pagak eta fideltasun paga.

  • 2024. urtea.
    • 940 ordu.

MAILAK

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA (eurotan) (1)

URTEKO SOLDATA (eurotan) (2)

GAUEKO PLUSA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA
(eurotan)

1.4

Arduraduna

1.278,40

15.340,80

2,08

1,26

1.5

1. mailako ofiziala

1.192,23

14.306,80

1,96

1,26

1.6

2. mailako ofiziala

1.182,05

14.184,60

1,95

1,26

1.7

Espezialista

1.160,90

13.930,80

1,90

1,26

1.8/1.9

Laguntzailea/Izangaia

1.138,18

13.658,20

1,88

1,26

(1) Urteko soldata zati 12 hilabete.

(2) Urteko soldatak barne hartzen ditu hitzarmenean jasotako aparteko bi pagak eta fideltasun paga.

  • 1.128 ordu.

MAILAK

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA (eurotan) (1)

URTEKO SOLDATA (eurotan) (2)

GAUEKO PLUSA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA
(eurotan)

1.4

Arduraduna

1.565,10

18.781,20

2,08

1,26

1.5

1. mailako ofiziala

1.457,94

17.495,28

1,96

1,26

1,6

2. mailako ofiziala

1.447,60

17.371,20

1,95

1,26

1.7

Espezialista

1.419,40

17.032,80

1,90

1,26

1.8/1.9

Laguntzailea/Izangaia

1.393,08

16.716,96

1,88

1,26

(1) Urteko soldata zati 12 hilabete.

(2) Urteko soldatak barne hartzen ditu hitzarmenean jasotako aparteko bi pagak eta fideltasun paga.

–Kategoriak.

Asteburuko langileek dagokien kategoria izanen dute, kontuan hartuta zer eginkizun betetzen duten hitzarmen kolektiboan lanbideak sailkatzeko agertzen den sistemaren arabera. Hitzarmen kolektiboan (7. artikulua) langileak sailkatzeko xedapen orokorrean agertzen dena ere aplikatuko zaie.

–Kontratazioa.

Asteburuko lan beharrak betetzeko, Zuzendaritzak zuzenean kontratatuko ditu langileak denbora partzialeko kontratuak eginez. ABLEak oporretan, bajetan eta absentzietan ordezkapenak egiteko erabiltzen ahalko dira. Enpresak zuzeneko kontratazioak egiteko arazo zehatzak daudenean ere erabiltzen ahalko dira ABLEak. Azken kasu horretan, ABLEa erabiltzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da.

Aurrekoa gorabehera, aukera emanen da egungo plantillako langileek beren borondatez egun duten lan araubidea utzi eta asteburukora aldatzeko. Lan erregimen berrian hasten den langileak aurreko sistemara itzultzeko eskubidea izanen du, eta lehenago zituen lan baldintzei eutsiko die (kategoria, eginkizunak, antzinatasuna eta soldata), asteburuan gutxienez urtebete lanean eman ondoren. Zuzendaritzak hilabetea izanen du langilea aurreko sisteman non egokitu erabakitzeko.

Astelehenetik ostiralera bitarte lan egitera igarotzea adosten ahalko da Zuzendaritzaren eta kontratu mugagabea duen asteburuko langile baten artean. Horretarako, kontratua aldatu egin beharko da: aldizkako langile finko bihurtuko da, eta azken postua beteko du aldizkako langile finkoen zerrendan. Urtebeteko (1) gutxieneko aldia igaro ondoren, langileak eskatzen ahalko du berriz asteburuan eta aldaketa gertatu aurreko baldintza beretan lan egiteko. Hori gertatuz gero, kontratua berriz aldatuko da.

–Bermea.

Zuzendaritzak bermatzen du asteburuko lanak ez duela berekin ekarriko egungo plantillaren lan bolumena gutxitzea.

XI. ERANSKINA.–Aldizkako langile finkoak

A) Honako langile hauek pasatuko dira 2024an langile finkoak izatera (hitzarmena sinatu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera):

IZEN-DEITURAK

ALDIZKAKO LANG. FINKOEN ANTZIN. DATA

Medrano Delgado, Juan Cesar

2016-07-04

Izco Salvador, Iñaki

2017-01-25

Pujada Lopez, Juan

2017-02-06

Cisse, Abdou Seck

2017-03-01

Chamorro Medina, Juan Jose

2017-05-09

Andre Sousa, Enrique Manuel

2017-05-22

Armasescu, Andreea Florina

2017-05-29

Barricarte Gutierrez, María Teresa

2017-06-12

Babut, Petru-Ludovic

2017-06-12

Rivas Berjon, Asier

2017-06-26

Varon Sandia, David

2017-07-10

Minchan Rodriguez, Juan

2017-07-11

Gueye, Madiop

2017-07-17

De La Victoria Diaz, Alberto

2017-07-24

Pozo Medina, Juan Jesus

2017-08-28

Bacean, Florin Cristian

2017-08-28

Sierra Argote, Juan Fermin

2017-10-16

Blasco Alegre, Jorge Julian

2017-10-30

Jimenez Perez, Casto

2018-01-01

Ogallar Fuentes, Laura

2018-03-10

Eta 2025ean (urtarrilaren 1etik aurrera), honako hauek:

IZEN-DEITURAK

ALDIZKAKO LANG. FINKOEN
ANTZIN. DATA

Casas Lopez, Elena

2018-03-29

Medrano Martinez, Basilio

2018-05-01

Arevalo Jimenez, Juan Manuel

2018-11-01

Bogdan, Cornel Cosmin

2018-11-01

Lapuente Rincon, Jose Angel

2018-11-01

Lencinas, Ignacio Martin

2019-03-18

Thiam, Samba

2019-06-01

Belkaroud, Mourad

2019-06-01

Fuertes Martinez, Alvaro

2019-06-17

Tirera, Demba

2019-08-01

Dinca, Nina

2019-08-01

Quesada Vilches, Jose Maria

2019-08-01

Perez Monreal, Ivan

2019-08-01

Ochoa Lacarra, Edgar

2019-08-05

Camara, Bounama

2019-08-05

Jimenez Ruz, María Josefa

2019-11-07

Saenz Benito, Sara

2019-11-14

Slavin, Petru

2020-01-01

Espinosa Martinez, Miguel Angel

2020-01-01

Merino Fernandez, Arturo

2020-01-01

Zuzendaritzak askatasuna izanen du langile horiek aldizkako langile finko bihurtzeko eguna aurreratzeko. Kasu horretan, adieraziriko hurrenkera aldatzen ahalko da.

Behar izanez gero, Zuzendaritzak askatasuna izanen du jende gehiago aldizkako langile finko bihurtzeko, antzinatasun hurrenkerari jarraitu beharrik gabe.

B) Honako hau da aldizkako langile finkoen zerrenda eguneratua:

IZEN-DEITURAK

ALDIZKAKO LANG. FINKOEN ANTZIN. DATA

Medrano Delgado, Juan Cesar

2016-07-04

Izco Salvador, Iñaki

2017-01-25

Pujada Lopez, Juan

2017-02-06

Cisse, Abdou Seck

2017-03-01

Chamorro Medina, Juan Jose

2017-05-09

Andre Sousa, Enrique Manuel

2017-05-22

Armasescu, Andreea Florina

2017-05-29

Barricarte Gutierrez, Maria Teresa

2017-06-12

Babut, Petru-Ludovic

2017-06-12

Rivas Berjon, Asier

2017-06-26

Varon Sandia, David

2017-07-10

Minchan Rodriguez, Juan

2017-07-11

Gueye, Madiop

2017-07-17

De La Victoria Diaz, Alberto

2017-07-24

Pozo Medina, Juan Jesus

2017-08-28

Bacean, Florin Cristian

2017-08-28

Sierra Argote, Juan Fermin

2017-10-16

Blasco Alegre, Jorge Julian

2017-10-30

Jimenez Perez, Casto

2018-01-01

Ogallar Fuentes, Laura

2018-03-10

Casas Lopez, Elena

2018-03-29

Medrano Martinez, Basilio

2018-05-01

Arevalo Jimenez, Juan Manuel

2018-11-01

Bogdan, Cornel Cosmin

2018-11-01

Lapuente Rincon, Jose Angel

2018-11-01

Lencinas, Ignacio Martin

2019-03-18

Thiam, Samba

2019-06-01

Belkaroud, Mourad

2019-06-01

Fuertes Martinez, Alvaro

2019-06-17

Tirera, Demba

2019-08-01

Dinca, Nina

2019-08-01

Quesada Vilches, Jose Maria

2019-08-01

Perez Monreal, Ivan

2019-08-01

Ochoa Lacarra, Edgar

2019-08-05

Camara, Bounama

2019-08-05

Jimenez Ruz, Maria Josefa

2019-11-07

Saenz Benito, Sara

2019-11-14

Slavin, Petru

2020-01-01

Espinosa Martinez, Miguel Angel

2020-01-01

Merino Fernandez, Arturo

2020-01-01

Orellana Guanga, Jennifer Tatiana

2020-06-01

Ka, El Hadji Birane

2020-06-01

Garcia Garcia, Melissa

2020-06-01

Salhi, Rachida

2020-06-01

Madorran Gomez, Silvia

2020-06-01

Perez Martinez, Maria

2020-06-01

Marin Rodriguez, Rosa Maria

2020-06-01

Marques Burgos, Matias

2020-06-01

Suarez Muñoz, Wilmer Enrique

2020-06-01

Garrido Eguizabal, Jesus

2020-06-01

Morar, Dorin Paul

2020-06-01

Carreras Molero, Desiree

2020-06-01

Urgiles Ramos, Harry Alejandro

2020-06-01

Ruiz Pardo, Ana Carmen

2020-06-08

Alexandrescu, Valentina Daniela

2020-06-08

Buda, Vasile

2020-06-08

Sadaba Martinez, Julian

2020-08-01

Mahroughi, Abdelkrim

2020-08-01

Konate, Fodie

2020-08-01

Valle Villegas, Javier Alberto

2020-08-01

Diallo, Amadou

2020-10-01

Ouaaffi Errachdi, Hamza

2020-10-01

Ticlete, Andrei Grigore

2020-10-01

Lezhava, Teimurazi

2020-11-01

Bello Malo, Maria Inmaculada

2020-11-01

Ionce, Georgiana Daniela

2020-11-01

Perez Gorria, Fernando

2020-11-01

Cuenca Celi, Sara Isabel

2020-11-01

Fernandez Arnaiz, Silvia

2021-01-01

Navarrete Frias, Pedro Antonio

2021-01-01

Lakatus, Andreea Daniela

2021-01-01

Buda, Simona Cristina

2021-01-01

Mangado Heras, Alberto

2021-01-01

Oscoz Marcilla, Luis Miguel

2021-03-08

Sa Heredia, Miriam

2021-03-08

Delgado San Lucas, Angel Alberto

2021-03-08

Morar, Oana Alexandra

2021-03-08

Medina Medina, Viviana

2021-03-08

Afif, Badr

2021-03-15

Jaramillo Cardenas, Maria Del Cisne

2021-09-01

Molnar, Romeo

2021-09-01

Moreno Goñi, Maria Aranzazu

2021-09-01

Andreiana, Ion

2021-09-01

Guaman Chimbaina, Luis Alfredo

2021-09-01

Ortiz Sastre, Eneko

2021-09-13

Mihaiceanu, George

2021-11-01

Ndiaye, Cheikh

2021-11-01

Guardon Esparza, Laura Silvana

2022-03-01

Mano Alvarez, Glenda Iracema

2022-03-01

Monge, Tania Maribel

2022-03-01

Dieng, Ousseynou

2022-03-01

Kourra Lissane, Mehdi

2022-05-01

Jimenez Ruz, Maria Luisa

2022-05-01

Mocanu, Daniel Beniamin

2022-06-01

Alcalde Cantullera, Jonatan

2022-06-01

Flamenco Gonzalez, Antonio

2022-06-01

Medina Romero, Jorge Miguel

2022-06-01

Ifrim, Niculai Aurel

2022-06-06

Chivite Gil, Raul

2022-06-11

Trujillo Salas, Ana Concepción

2022-06-15

Touimi, Achraf

2022-07-01

Caicedo Aranzazu, Alba Nury

2022-07-01

Mbaye, Modou

2022-07-09

Aragon Martín, Jose Carlos

2022-07-12

Montachana Tubon, German Fernando

2022-07-16

Mendoza Mijangos, Carlos Rene

2022-07-18

Ramirez Vasquez, Jorge Alberto

2022-07-18

Martinez Marin, Alberto

2022-08-08

Mihai, Gabriel Nicusor

2022-08-29

Beanga, Valentin Costel

2022-09-01

Chegri, Yassine

2022-09-16

Cozma, Adriana Margareta

2022-09-23

Belouajdi, Mohamed

2022-11-16

Mendoza Lirio, Myla

2022-12-01

Boumlik, Chaimaa

2022-12-01

Espinosa Martinez, Mayra

2022-12-01

Perea Mayorga, Elizabeth

2022-12-17

Niang, Adama

2023-01-01

Solano Caicedo, Alexander Alberto

2023-01-02

Mosquera Bermudez, Javier

2023-01-01

Gonzalez Payan, John Jainer

2023-01-01

Torres Granobles, Wilson Armando

2023-01-01

Rodriguez Banguero, Nazareth Fernanda

2023-01-01

Ramirez Cañaveral, Fausto Abelardo

2023-01-01

Zapata Quezada, Ruben Idalgo

2023-01-01

Tala, Georghe

2023-01-01

Gueye, Moustapha

2023-01-01

Lupa, Marin Gabriel

2023-01-02

Andres Galar, Alberto

2023-02-13

Pellejero Espinosa, Imanol

2023-02-16

Correa Martinez, Jorge Alberto

2023-09-25

Peñalva Colomera, Angel

2023-12-05

Fall, Mouhamet Mahmout

2024-02-05

Shalikiani, Daviti

2024-03-11

Mejnoun, Adelali

2024-03-11

Gómez Dominguez, Jovan Guillermo

2024-03-11

Iragarkiaren kodea: F2408418