120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

86C/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Milagroko Gelagri Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Milagroko Gelagri Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31000872011997); erregistro honetan sartu zen 2024ko martxoaren 13an, 2024ko otsailaren 22an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen apirilaren 2an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2024ko apirilaren 18an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Gelagri Ibérica SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31000872011997).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

GELAGRI IBERICA SL ENPRESAREN HITZARMENA MILAGROKO (NAFARROA) LANTOKIRAKO

Gelagri Ibérica SL enpresaren (IFZa: B18660324) hitzarmen hau honako hauen artean adostu da:

–Enpresaren ordezkariak:

José Ramón López Martínez eta

Moisés Lebrero Sánchez.

–Enpresa Batzordearen ordezkariak:

Estrella Torrecilla Serrano,

Enrique Ibáñez Escalada,

Marisol Pérez de Pablo,

M.ª José Jiménez Mendivi,

Isidoro Torrecilla Serrano,

Saul Soldevilla Pérez,

Maribel Medina Madril,

Raquel Pejenaute Ruiz,

Adolfo Barco Fernández,

Sara Alvarez Villamor,

Rubén Medina Machaconses,

Juan Carlos Garde Morillo, eta

Alberto Sánchez Cristóbal.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Lurralde-eremua.

Oinarrizko hitzarmen hau Gelagri Ibérica SLren Milagroko (Nafarroa) lantegian aplikatuko da.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Oinarrizko hitzarmen honetako manuek arautzen dituzte Gelagri Iberica SLko zuzendaritzaren eta enpresa horretako Milagroko (Nafarroa) plantillako langileen arteko gutxieneko lan harremanak. Enpresa horren jarduna da mota guztietako barazkiak eta ortuariak ekoiztea, izoztea eta ondotik merkaturatzea.

3. artikulua. Eremu pertsonala.

Oinarrizko hitzarmen hau aplikatuko zaie Gelagri Iberica SL enpresak Milagron (Nafarroan) duen lantegian aritzen diren langile guztiei, eremu funtzionalean sartuta daudenei; salbuespen dira Langileen Estatutuaren 2. artikuluaren edo xedapen orokorren arabera lan harreman bereziak dituztenak eta hitzarmenetik kanpo daudenak.

4. artikulua. Denbora-eremua.

Eranskin ekonomikoek 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arte izanen dute indarra.

1. Aurreraeraginaren klausula:aldeek hitzarmen berri baten akordioa lortu arte, mugaeguneratu denari eutsiko zaio, eduki osoan.

2. Hitzarmen honek dirauen urteetan, Gelagri Iberica SLko zuzendaritzak hitzematen du ez dituela erabiliko Langileen Estatutuaren 82.3 eta 41. artikuluak.

3. Salaketa:itundutakoa salatu nahi duen aldeak arau hauek bete beharko ditu:

a) Amaiera iragartzen duen aldeak besteari edo besteei horren berri emanen die urte bakoitzeko azken bi hilabeteen barnean, eta salaketaren idazkian aldaketa proposamenak zehaztuko dira.

b) Iraunaldi zehatz bat duen arlo bat salatzen denean, salaketa egiten duen aldeak horren berri emanen dio idatziz besteari, indarraldiko azken hilabetean, aldaketarako proposamena zehaztuta.

c) Nahi izanez gero, salaketa egiten duen aldeak lan arloko agintaritza eskudunari emanen dio salaketaren berri.

5. artikulua. Ondorioak.

Oinarrizko hitzarmen hau, aldeen arteko lege den aldetik, bete beharrekoa da sinatzaileentzat, bai eta pertsona fisiko edo juridikoentzat ere, zeinen izenean egin baita kontratua; bete beharreko zuzenbide absolutukoak ez diren arau guztien gainetik egonen da. Gutxienez urtebete iraun behar duten gai negoziagarriak arautzen dituzten eranskinak ere bete beharrekoak dira.

Itundutako baldintzek multzo zatiezin bat osatzen dutenez, ezinezkoa izanen da arau bat edo batzuk aplikatzea gainerakoak ahaztuta, oso-osorik aplikatu eta bete behar baita, ondorio guztietarako.

Ezarritako baldintzek konpentsatu eta irentsi eginen dituzte oinarrizko hitzarmen honek indarra hartzean zeuden guztiak, edozein dela ere haien izaera eta jatorria, bai eta gero batean xedapen orokor edo hitzarmenekoek ezartzen dituzten aplikatu beharreko baldintzak ere; salbuespen dira kalte-ordainak, ordejarritako gastuak eta Gizarte Segurantzaren prestazioak, ordainketa delegatuaren araubidekoak.

Oinarrizko hitzarmen honetan itundutako baldintzak aldatzen ahalko dira baina bakarrik berriek, osotasunean eta urteko konputuan hartuta, hemen itundutakoak gainditzen dituztenean. Hala ez bada, oinarrizko hitzarmen kolektiboak bere horretan segituko du, bertako kontzeptu, modulu eta ordainsariak batere aldatu gabe.

Errespetatu eginen dira enpresaren eta langile baten artean egindako banakako kontratuak, oinarrizko hitzarmen kolektibo honek indarra hartzean indarra zutenak, osotasunean eta urteko konputuan hartuta hitzarmen honetan ezarritakoa gainditzen dutenak.

Oinarrizko hitzarmen honek indar arau-emailea du eta bete beharrekoa izanen da indarra duen denbora guztian, beste edozein alde batera utzita, Milagroko (Nafarroa) Gelagri Ibérica SL enpresarentzat eta plantillako langileentzat.

6. artikulua. Batzorde paritarioa.

1. Batzorde paritario bat sortu da, eginkizun hauek izanen dituena:

a) Haren esku jartzen diren gatazka indibidual eta kolektiboetan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze-lana egitea.

b) Itundutakoa interpretatu eta aplikatzea.

c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.

2. Batzorde paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak oinarrizko hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere bete beharrekoak izanen dira. Akordio horiek lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.

3. Batzordea honako hauek osatuko dute: Enpresa Batzordeko hiru ordezkari, duten ordezkaritzaren arabera banatuak, eta Gelagri Iberica SLko zuzendaritzako hiru ordezkari. Sei kide horiek Hitzarmenaren Deliberazio Batzordeko kideen artetik hautatuta izendatuko dira. Batzorde horretakoak izanen dira, halaber, bi aldeen lege aholkulariak.

4. Funtzionamenduko erregelamendua:

a) Bilerak.

Batzorde paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:

–Aurreko artikuluko 1 a) eta b) ataletan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.

–1 c) ataleko kasurako, hiru hilean behin.

b) Deialdiak.

Batzorde paritarioa biltzeko deia alde sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai-zerrenda azalduko duena.

Batzorde paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko epean gehienez. Hilabeteko epean hartuko dira akordioak. Epe hori bukatu eta batzordea bildu ez bada, ondorioa hau izanen da:

Agortutzat joko da batzorde paritarioaren esku-hartzea, eta interesdunak egokiak diren ekintzak gauzatzen ahalko ditu.

c) Quoruma-Aholkulariak.

Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean.

d) Erabakien baliozkotasuna.

Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere, bi ordezkaritzetako bakoitzaren %60ren aldeko botoa beharko da.

Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkariek eta alde bakoitzeko ordezkari batek sinatuko dute.

e) Helbidea.

Jakinarazpen eta deialdietarako, batzorde paritarioaren helbidea hau izanen da: Gelagri Ibérica SL enpresaren egoitza, Valtierratik San Adrianera doan errepidea, z.g., 31320 Milagro (Nafarroa).

5. Batzorde paritarioaren mende jarri beharra:

Aldeek batzorde paritarioaren mende jarri behar dituzte sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, edozein ekintza judizial edo administratibotara jo aurretik, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea.

Betiere, onustearen printzipioari jarraikiz negoziatu beharko da.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA

7. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa tekniko eta praktikoa enpresaren zuzendaritzari dagokio, arlo horretako legezko xedapenen arabera.

Lanaren arrazionalizazio, mekanizazio eta zuzendaritza sistemek ezin izanen diote kalte egin langileen lanbide prestakuntzari; izan ere, langileek eguneko lanaren bidez prestakuntza hori osatu eta hobetzeko eskubidea eta betebeharra dute.

Mekanizazioak, aurrerapen teknikoek edo antolakuntzakoek ezin izanen dute inolako murrizketarik eragin soldatapeko langileen egoera ekonomikoan; aitzitik, aurrerapen horien ondoriozko onurak ez dira enpresaren soberakina handitzeko bakarrik erabili behar, langileen egoera ere hobetzeko balio behar baitute.

III. KAPITULUA.–LANGILEEN SAILKAPENA

8. artikulua. Xedapen orokorra.

Oinarrizko hitzarmen honetan ageri diren lanbide kategoriak adierazi baizik ez dira egin, eta ez dakarte berekin adierazi diren lanpostu eta kategoria guztiak beteak izan beharra enpresen beharrek eta bolumenak halakorik eskatzen ez badute.

Langile guztiak behartuta daude nagusiek agintzen dizkieten lan guztiak egitera, beren lanbide kategoriari dagozkion eskumenen barnean, eta Langileen Estatutuaren 22. eta 39. artikuluetan aurreikusitakoa galarazi gabe.

Oinarrizko hitzarmen honetan finkatua ez dagoen lanbide kategoriaren bat duten langileen kasuan, aipatutako kategorien artean antzekoenak direnekin parekatuko dira.

1. ATALA.–EGINKIZUNAREN ARABERA

9. artikulua. Sailkapen taldeak.

Milagroko (Nafarroa) Gelagri Iberica SLrentzat lan egiten duten langileak, oinarrizko hitzarmen honen eraginpean daudenak, lanbide talde hauetakoren batean sartzen dira:

1. Teknikariak.

2. Administrazio-langileak.

3. Beharginak.

4. Mendeko langileak.

10. artikulua. Teknikarien lanbide taldeko kategoriak.

Teknikariak kategoria hauetan banatzen dira:

1. Goi mailako titulua duen teknikaria.

2. Erdi mailako titulua duen teknikaria.

3. Fabrikazioko buru teknikoa.

4. Titulurik gabeko teknikaria.

5. Ataleko arduraduna edo maisua.

11. artikulua. Administrazio-langileen lanbide taldeko kategoriak.

Administrazio-langileak kategoria hauetan banatzen dira:

1. Lehen mailako burua.

2. Bigarren mailako burua.

3. Salmenta burua.

4. Lehen mailako ofiziala.

5. Bigarren mailako ofiziala.

6. Laguntzailea.

7. Telefonista.

8. Saltzailea edo bidaiaria.

9. Analista.

10. Programatzailea.

11. Operadorea.

12. artikulua. Beharginen lanbide taldeko kategoriak.

Beharginak azpitalde hauetan banatzen dira:

A) Industriakoak diren lanbideetako beharginak:

1. Lehen mailako ofiziala.

2. Bigarren mailako ofiziala.

3. Makinako operadorea.

4. Espezialista.

5. Laguntzailea.

B) Zerbitzu osagarrietako langileak:

–Hozkailuetan:

1. Makinista.

2. Makinistaren laguntzailea.

–Hainbat lanbidetako langileak:

1. Lehen mailako ofiziala.

2. Bigarren mailako ofiziala.

3. Laguntzailea.

13. artikulua. Mendeko langileen lanbide taldeko kategoriak.

Mendeko langileak kategoria hauetan banatzen dira:

1. Biltegizaina.

2. Zinpeko zaindaria.

3. Zaindaria edo atezaina.

4. Mandataria.

5. Garbitzailea.

2. ATALA.–GAITASUNAREN ARABERA

14. artikulua. Teknikarien taldeko lanbide kategoriak.

1. Goi mailako teknikariak.

Estatuak Unibertsitateen edo Eskola Berezi Ofizialen edo legez onartutakoen bidez emandako goi mailako titulua izanik, enpresak lanbide titulu hori dela-eta kontratatu ditu, beren lanbideko eginkizunak egiten dituzte eta lanaren ordaina soldata bidez bakarrik edo batez ere jasotzen dute.

2. Erdi mailako teknikariak.

Aurrekoa ez bezalako lanbide titulu ofizial bat izanik, beren lanbideko zerbitzuak hari dagozkion eginkizunak betez egiten dituzte, beren ordainsaria goi mailako titulua duten teknikarientzat ezarritako moduan jasotzen badute betiere.

3. Fabrikazioko buru teknikoa.

Lanaren antolaketan eta ataleko langileen ordenamenduan ardura handiena duen teknikaria da, entitatearen antolaketaren arabera betiere, enpresak haren aginteari jartzen dion mugaren barrenean. Aurrez finkatutako helburuei loturik dihardu; horien esparruan, bere ekimenez, askotariko lanak egiten ditu: denboren azterketak eta metodoen hobekuntzak, kasu guztien programazioa, plangintza, ikuskapena eta kontrola, lanak kalifikatu eta baloratzeko tekniken azterketa eta garapena, laneko segurtasuna, langileen aukeraketa eta prestakuntza. Era guztietako planoak interpretatu beharko ditu, era guztietako fitxa osoak interpretatu eta banatu, material zehatzen ebaluazioak egin zenbait lanetarako, lan horietarako datuak planoetatik bezala obretatik ateratzen direla. Buru bati dagozkion lanak egiten ahalko ditu arlo hauetan: makinen, instalazioen eta eskulanaren erabilera, merkaturatze prozesua eta kostu zein emaitzei buruzko eginkizunak.

4. Titulurik gabeko teknikariak.

Lanbide titulurik izan gabe, industriako elaborazio prozesuetako edo zerbitzuetako fase guztietan edo batzuetan prestakuntza, gaitasun onartua eta praktika dute eta eginkizun exekutiboak edo tekniko espezializatuak egiten dituzte.

5. Ataleko arduradunak edo maisuak.

Behar den ezagutza eta gaitasuna izanik, atal baten edo batzuen ardura dute, beren mende dagozkion langile profesionalak daudela; langile horiei agintzen zaien lana betearazi behar diete, eta beren ardurapean dago errendimendua eta lortutako produktuaren kalitatearen eta egindako lanaren kontrola.

Arduradunek industriako lanbideen izenak hartzen ahal dituzte.

Beraz, beren eginkizunen artean honako hauek daude, besteak beste:

–Beren ataleko makina eta tresnen kontserbazio eta errendimendua zaintzea.

–Langileen zuzendaritza beren gain hartzea, ahalik eta errendimendurik handiena lortzen saiatuz eta langileen ordenaz arduratuz.

–Agintzen zaizkien prozesu edo lanen ordena, funtzionamendu eta zainketa egokiaz arduratzea.

–Agintzen zaizkien lan programak betetzearen erantzule izatea.

–Agintzen zaizkien parte, egoera-orri eta txostenak egitea, behar diren datuak jarrita.

–Produktu manipulatuen eta erabilitako lehengaien kalitatea eta akabera modu arduratsuan onartzea.

–Beren mende duten ataleko fitxategien ordena egokia zaintzea.

–Zehapenak edo sariak proposatzea, beren mendeko langileei dagokienez.

Hotz eta lurrun produkzioari dagokionez, maistra edo maisu makinistek, beraiek baitira beren ardurapean dauden makinetako organo mugikor guztiak, bai eta balbulak, ixteko giltzak, hodiak eta abar muntatu eta desmuntatzeko gai diren langileak ere, jakinen dute instalazioak zaintzeko beharrezkoak diren lanak egiten, instalazioak martxan egon daitezen eta matxurak prebenitu daitezen. Adierazgailuak (termometroak, higrometroak, voltmetroak, anperemetroak, kontagailuak, etab.) irakurtzen eta irakurritakoa interpretatzen jakin beharko dute, behar den errendimendua lortzeko beti. Gainera, erabili behar dituzten edo beren esku uzten diren makina eta aparatuak zaindu, mantendu eta maneiatzeko beharrezkoak diren mekanika eta elektrizitateko ezagutzak izan beharko dituzte, eta egin beharreko konponketak egin.

15. artikulua. Administrazio-langileen taldeko lanbide kategoriak.

Administrazio-langileen kontzeptu orokorrean bulegoko lanak egiten dituztenak sartzen dira, hala nola kontabilitatea, fakturazioa, kalkulua, kobrantza, posta, informatika, etab.

1. Lehen mailako administrazioburua: administrazio zerbitzu guztiak ezagutzen ditu eta enpresaren administrazio ardura eta zuzendaritza bere gain hartzen ditu.

2. Bigarren mailako administrazioburua: lehen mailako administrazioburuaren edo haren ordezkoaren agindupean enpresaren administrazioa zuzentzen du; eginkizun hori nolabaiteko autonomiarekin betetzen du eman zaion betebeharraren barnean, bere agindupean aritzen diren langileen lana antolatu eta kontrolatuz.

Kategoria horrekin parekatuta daude kontulariak, enpresaren kontabilitatea egiten dutenak, erantzukizunez.

4. Lehen mailako ofizialak: administrazioko langileak, ekimenez eta erantzukizunez, eta beren agindupean beste langile batzuk izanda edo izan gabe, lan hauek egiten ongi dakitenak: fakturak eta horien kalkulua; estatistiken kalkulua; kontu korronteen liburuak, liburu egunkari nagusia eta korrespontsalenak eramatea; eskutitzak norberaren ekimenez idaztea; likidazioak; eta lansarien nominak, soldatak eta Gizarte Segurantza kalkulatzea. Lehen edo bigarren mailako bururik baldin badago, haren agindupean aritzen ahal dira.

Kategoria honetan sartzen dira, halaber, takimekanografoak, baldin eta, diktatuta, atzerriko hizkuntza bateko 100 hitz hartzen badituzte minutuko, eta makinaz sei minutuan zuzen itzultzen.

5. Bigarren mailako ofizialak: hemezortzi urtetik gorako langileak dira eta ekimen eta erantzukizun mugatuz lehen mailako ofizialari laguntzen diote, halakorik bada, kontabilitateko idatzoharrak egiten dituzte, artxiboa eta fitxategiak maneiatzen eta lehen mailako ofizialentzat ezarritako zereginen antzekoak diren gainerakoak egiten.

Kategoria honetan sartzen dira, halaber, takimekanografoak, baldin eta, diktatuta, gaztelaniazko 100 hitz hartzen badituzte minutuko, eta makinaz hamarrean zuzen transkribatzen.

6. Laguntzaileak: hemezortzi urtetik gorako langileak dira, eta oinarrizko administrazio lanak egiten dituzte, hala nola fakturak kalkulatu eta prestatzea, datuak pasatzea nominetan eta kontu korronte osagarrien liburuan, eta ordainagiriak eta kanbio-letrak eta halako agiriak prestatzea.

7. Telefonistak: telefonoguneaz arduratzen diren langileak. Ez daudenean, administrazio-laguntzaile batek har dezake haien lana.

Administrari laguntzaileen kategoriarekin parekatuak.

8. Saltzaile bidaiariak edo saltzaileak: enpresaren zerbitzuan, haren plantillakoak baitira, produktuen salmenta egiten dute, bidaiatuz edo bidaiatu gabe, enpresako zuzendaritzak ibilbideei, prezioei eta salmenta baldintzei buruz ematen dizkien jarraibide eta aginduak betez; horretaz gainera, eskabideak zein diren idatzi, horien berri eman eta bideratu eta gero kobratu egiten dituzte. Enpresa dagoen herrian pasatzen duten denboran, beren lanaren osagarri diren zeregin administratibo eta teknikoak egiten ahal dituzte.

9. Analista: lana antolatzeko teknikak eta ordenagailu motak eta horien aukerak ezagutzen ditu eta, horrenbestez, enpresako datu prozesua ezarri, eguneratu edo aldatzeko eta enpresako gainerako departamentuetan pixkanaka aplikatzeko azterketak egiten ditu.

Bigarren mailako administrazioburuarekin parekatua.

10. Programatzaileak: ordenagailuaren teknikak eta kodeketa lengoaiak ongi ezagutzen dituzte, aplikazio orokorreko programak edo lan zehatz batzuk egiten dituzten programak formulatzeko.

Administrazioko lehen mailako ofizialarekin parekatuak.

11. Operadoreak: ordenagailua erabiltzen trebatuta daude eta programatzaileek emandako jarraibideak ongi ulertzen dituzte, horrela lortu nahi den helburura iristeko.

Administrazioko bigarren mailako ofizialarekin parekatuak.

16. artikulua. Beharginen lanbide taldeko kategoriak.

Lanbide talde honetan sartuta dauden langileek, behar den prestakuntzaren jabe direla, beren espezialitateari dagozkion ohiko lanak egiten dituzte, bai lan nagusiak bai lagungarriak, eta ekimenez, arduraz eta errendimenduz gauzatzen dituzte, beren kategoriaren arabera.

Kategoriak, oro har, hauek dira:

A) Industriakoak diren lanbideetako beharginak:

1. Lehen mailako ofizialak: arduradun baten edo haren ordezko baten agindupean, lanbide bateko lan guztiak egiten dakite eta praktikan jartzen dituzte, espezializazioaren arabera eta errendimendu egokiz. Bakarka lan egin dezakete edo taldean, kategoria bereko edo txikiagoko langileekin, eta egindako lanaren kalitatearen erantzule dira.

Talde honen barrenean lanpostu hauek daude:

  • Kalitate kontroleko laguntzaileak, bi urteko antzinatasuna lortutakoan.

2. Bigarren mailako ofizialak: lanbide bateko lan guztiak egiten dakite eta betetzen dituzte, laneko errendimendu eta kalitate normalez betiere. Bakarka edo taldean lan egin dezakete.

3. Makinako operadoreak: makinen eta instalazioen funtzionamendua eta abiaraztea ezagutzen dituzte; badakite aparatuak irakurtzen eta interpretatzen funtzionamenduko ohiko maniobrei dagokienez eta, gainera, behar diren koipeztaketak egiten dituzte, bai eta beren ataleko makina eta instalazioen garbiketa, kontserbazioa eta zaintza ere.

Talde honen barrenean lanpostu hauek daude:

  • Ontziratze saileko makinistak.
  • Kalitate kontroleko laguntzaileak, bi urteko antzinatasuna lortutakoan.
  • Ganberetako eskorga-gidariak.
  • Fabrikako eta ontziratze saileko produkzio-parteak eta fitxak.
  • Orgak erabili ohi dituztenak.

Makinako operadorearen kategoria lortzeko, langileek kontratu mugagabea edo aldizkako langile finkoarena izan behar dute.

4. Espezialistak: industria prozesuko eginkizun edo lanetako batean edo gehiagotan espezialitate nabarmena dute eta trebetasuna eta azkartasuna ohiko lanetan.

Talde honen barrenean lanpostu hauek daude:

  • Ziazerba-zerratzaileak.
  • APVetako langileak.
  • Bidalketak kargatzeko kontrolatzaileak.
  • Fabrikako gainerako lerroetako elikagaien orga-gidariak.
  • Fabrikako prestaketa lerroen zaintzaileak.
  • Orga-gidariak, ontziratutako nahasketakoak.
  • Kanpoaldeko, ontziratze saileko eta fabrikako orga-gidariak.
  • Kruziferoen eta tomatearen prestaketa lerroetako orga-gidariak.

Espezialistaren kategoria lortzeko, langileek kontratu mugagabea edo aldizkako langile finkoarena izan behar dute.

5. Laguntzaileak: batik bat ahalegin fisikoa eskatzen duten lanak egiten dituzte, lan praktiko erraza, kasu bakoitzean beharrezkoa den arreta jarriz.

Bi aldeek hitzartu dute ezen, lanpostuak sortzen direnean hitzarmen honen aplikazio eremuaren barnean sartzen diren taldeetan, lanbide kategoria hauetako batean sailkatuko direla:

  • Laguntzaileak.
  • Langile espezialistak.
  • Makinetako operadoreak.

B) Zerbitzu osagarrietako langileak:

Hozkailuetan:

1. Makinista: gai da bere ardurapeko makina guztien organo mugigarriak desmuntatzeko eta muntatzeko, bai eta balbulak, ixteko giltzak, hodiak etab. ere. Uhalen loturak egiten jakin beharko da eta, instalazioak ibiltzeko maneran atxikitzeko beharrezkoak diren guztiak, matxurak saihestu edo haiei aitzinduz. Adierazgailuak (termometroak, voltmetroak, kontagailuak, etab.) irakurtzen eta irakurritakoa interpretatzen jakin beharko du, behar den errendimendua lortzeko beti. Gainera, erabili behar dituzten edo bere esku uzten diren makina eta aparatuak zaindu, mantendu eta maneiatzeko beharrezkoak diren mekanika eta elektrizitateko ezagutzak izan beharko ditu, eta egin beharreko konponketak egin.

2. Makinistaren laguntzailea: makinistei laguntzen die beren eginkizunetan eta aldian behin haiek ordezka ditzake; aparatuak irakurtzen jakin behar du eta koipeztaketa egokia den egiaztatzen, bai eta bere ataleko makina eta lokalen garbiketa eta kontserbazioa ere; bere zereginak uzten badio, garabilariaren lanak ere badagozkio, garabiak prozedura elektrikoz aktibatzen direnean, edo izotz zamaketa beste edozein prozedura mekanikoren bidez.

C) Zerbitzu osagarrietan:

Aipatzen ahal diren lanbideen artean hauek dira langile ohikoenak: doitzaileak, tornulariak, argiketariak, muntatzaileak, zurginak, gidariak, etab.; horiei buruzko definizioak ezartzen dituzten legezko xedapenetan edo hitzarmenekoetan esleitutako eginkizunak garatzeko ezagutzak izan beharko dituzte.

1. Lanbide osagarrietako lehen mailako ofizialak: "klasiko" deitzen den lanbideetako bat izanik, halako perfekzio mailarekin aritzen dira horretan, non lan orokorrak ez ezik, ahalegin eta arreta berezia eskatzen dutenak ere egiten baitituzte.

2. Lanbide osagarrietako bigarren mailako ofizialak: kategoria honetan sartzen dira, lan perfektuek eskatzen duten espezializaziora iritsi ez arren, lanbide bateko lanak nahiko zuzentasun eta eraginkortasunez egiten dituztenak.

3. Lanbide osagarrietako laguntzaileak: lanbide bateko ikaskuntza aldia egin badute ere, ez dute oraindik lortu lanak bigarren mailako ofizial bati eska dakiokeen zuzentasunarekin egiteko behar den ezagutza praktikoa.

17. artikulua. Mendeko langileen lanbide taldeko kategoriak.

Langile hauek eginkizun osagarriak dituzte enpresan, eta horietarako lehen ikasketetan lortutako prestakuntza baizik ez da behar; oinarrizko ardura dute bakarrik, hala administratiboa nola agintekoa.

1. Biltegizainak: mendeko langileak dira eta ardura hauek dituzte: biltegietako eskaerak bideratzea, salgaiak jaso eta egokiro banatzea biltegian balioa gal ez dezaten eta erraz aurki daitezen, lan egunean izan den mugimendua liburu edo fitxetan erregistratzea eta hornikuntza beharrak detektatzea, etab.

2. Zinpeko zaintzaileak: haien zeregin nagusiak ordena eta zaintza dira, eta beren lana indarra duten xedapenetan ezarritakoaren menpe dago, agintaritza eskudunak emandako tituluaren bidez.

3. Zaindaria edo atezainak: haien zeregin nagusiak ordena, babesa eta zaintza dira, ez dute industria edo merkataritzako zinpeko zaintzailearen titulurik, eta, batez ere lantegiko edo bulegoetako sarrerak zaintzen dituzte, alegia, enpresakoak ez diren pertsonen sartu-irtenak.

4. Mandatariak: haien lana da mandatuak egitea, kobrantza edo ordainketak egitea, agiriak kopiatzea, ematen zaizkien enkarguak egitea, eskutitzak hartu eta ematea eta antzeko beste lan batzuk.

5. Garbitzaileak: haien zeregina da komunak, denek erabiltzen dituzten lokalak eta bulegoak garbitu eta txukun uztea.

18. artikulua. Arau subsidiarioa.

Lanbide kategorien definizio orokorrak Milagroko (Nafarroa) Gelagri Iberica SL enpresaren barruan integratuta dauden edo integra daitezkeen jardueretarako egokiak dira eta horiei aplikatzen ahal zaizkie; hala, edozein lanpostu ezarri diren kategorietako batekin parekatuko da, lanpostuan aritzeko eskatzen den lanbide gaitasunaren arabera.

3. ATALA.–ORDAINSARI-MAILAREN ARABERA

19. artikulua. Mailak.

Eranskinetan ageri dira lanbide kategoria bakoitzari dagozkion soldata-mailak.

4. ATALA.–KONTRATAZIO MOTAREN ARABERA

20. artikulua. Motak.

Plantillako langile guztien kontratuak (finkoak, aldi batekoak, prestakuntzakoak, aldizkako finkoak edo beste edozein motatakoak), lanaldi osorako izan edo lanaldi partzialerako, indarra duten legezko xedapenetan ezarritako modu eta baldintzetara egokituko dira.

21. artikulua. Kanpainak finkatzea.

Kanpainak, indarra duen legeriari jarraikiz, enpresako zuzendaritzak finkatuko ditu, baina lehenik horren berri emanen dio Enpresa Batzordeari.

Alde horretatik, kanpainak finkatzerakoan kontuan izanen da, horretarako jartzen den denboraren barrenean, lanean egindako egunak aski izanen direla kanpainako langileek langabezia izateko, arlo horretako legeak ezartzen duen moduan.

Era berean, kanpainen artean etenaldirik ez izaten saiatu beharko da.

22. artikulua. Aldizkako langile finkoentzako deia.

Langileen Estatutuan xedatutakoaren arabera eginen da kontratazioa, eta deia, berriz, arau hauei jarraikiz:

a) Aldizkako langile finkoei antzinatasun-ordena zorrotzean deituko zaie, lantoki bakoitzaren jarduera-bolumenak eskatzen duenaren arabera. Enpresak, bere egitura eta neurriagatik komeni bada, beharrezkoak iruditzen zaizkion atalak sortzen ahalko ditu, bai eta atal bakoitzean zerrenda bat osatu ere deiak egiteko. Langile bat zerrenda edo atal batean edo gehiagotan sartzen ahalko da. Atal berriak sortzearen ondorioz deien ordena aldatu behar bada, enpresak Enpresa Batzordearekin edo langileen delegatuekin adostuta kokatuko ditu langileak. Kanpaina hasi baino 3 egun lehenago eginen da deia. Atal horiek sortzeak ez die oztoporik jarriko enpresan antzinatasun handiagoa duten langileen jarraipen eta lehentasunari.

b) Enpresa Batzordeak eta sindikatuen delegatuek jakinen dute nolakoak diren enpresak erabiltzen dituen lan-kontratu idatzien ereduak.

23. artikulua. Erroldak.

Enpresak, urtero, lantokiko eta ataletako errolda osatu eta argitaratuko du. Horretan langileak agertuko dira kontratazio motaren eta kategorien arabera eta, horien barnean, enpresako antzinatasunaren, lanbide kategoriaren eta kategoriako antzinatasunaren arabera.

Enpresak erroldaren kopia bat Enpresa Batzordeari emanen dio eta argitaratu eginen du, langileek jakin dezaten, iragarki-taulan jarriz hamabost egunez. Kalte egin zaiola uste duen langileak erreklamazioa egiten ahalko du idatziz, epe berean, enpresako zuzendaritzan.

Enpresak eskaera ukatzen badu edo 15 egun igarotzen badira eskaeraren gaineko ebazpenik eman gabe, kaltetuak legez bidezkoak diren ekintzak gauzatzen ahalko ditu.

IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK

24. artikulua. Probaldia.

Probaldi bat hitzartzen ahalko da: sei hilabetekoa gehienez teknikari tituludunentzat, eta hirukoa gehienez gainerako langileentzat, kualifikazio gabekoentzat izan ezik, hamabost lanegunekoa izanen baitute gehienez.

Probaldi hori idatziz jasoko da, eta lanerako ezintasun iragankorreko egoeran eten eginen da.

Enpresa eta langilea behartuak daude, hurrenez hurren, probaldiaren xedeko esperientziak egitera.

Probaldian, langileak bere lanbide kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu, plantillakoa balitz bezala eta kontratazio motaren arabera, salbu lan harremana suntsitzearen ondoriozkoak (aldeetako edozeinen eskariz suntsi daiteke lan harremana).

Probaldia bukatutakoan, atzera egin ez bada, kontratuak bere modalitateari dagozkion ondorioak sortuko ditu, eta enpresan lanean aritutako denbora kontatuko da antzinatasunerako.

25. artikulua. Mailaz igotzea.

Mailaz igotzeko arau hauek izanen dira:

1. Beharginak.

Ofizialen lanpostu hutsak antzinatasunaren arabera beteko dituzte, espezialitate bakoitzean, beheragoko kategorietako langileek, baldin eta enpresak horretarako gai kalifikatu baditu edo halakotzat jotzen badira egiten zaien proban. Gaitasun hori daukan langilerik ez badago, plantillatik kanpoko langileak onartzen ahalko dira.

Mailaz igotzeko probak hasi baino bi hilabete lehenago gutxienez, enpresek deialdia egin eta eskatzen diren programak argitaratuko dituzte. Programa horietan ahalik eta argien eta zehatzen azalduko dira behar diren ezaupideak, hitzarmen honetan lanbide kategoria edo lanpostu bakoitzerako ezarritako eginkizunekin bat etorri beharko dutenak.

2. Mendeko langileak.

Atezain eta mandatarien lanpostuetan lehentasuna izanen dute istripu edo eritasunagatik gaitasuna murriztua duten eta hori dela-eta sorospen eskubiderik ez duten langileek, enpresa barnekoek betiere.

Egoera hori ez bada, enpresak izendatuko ditu talde horretako langileak eskaera egiten duten enpresako langileen artetik hautatuta, eta eskatzailerik ez badago, enpresak berak izendatuko ditu.

26. artikulua. Kalifikaziorako batzorde mistoa.

Kalifikaziorako batzorde mistoa honako hauek osatuko dute: enpresako zuzendaritzak izendatutako bi kidek, horietako bat batzordeko buru, eta bete beharreko lanpostu hutsen kategoriatik beherakoak ez diren bi langilek, enpresa batzordeak izendatuek; denak ados jarrita, azterketetan eskatuko diren gaien programa prestatuko dute.

Kalifikaziorako batzorde mistoko kideek bakarka emanen dituzte puntuazioak, baremoaren arabera, eta azterketaren bukaeran puntu guztiak zenbatuko dira. Puntuazioan berdinketarik izaten bada, antzinatasunak erabakiko du, eta hala ere berdinketa hausten ez bada, adinez zaharrena hartuko da.

27. artikulua. Likidazioa.

Enpresa uzten duten langileei dagozkien ordainsari guztien likidazioa emanen zaie, zehatz azalduta, argi ikus dezaten kontzeptu bakoitza zeri dagokion eta zenbat dagokion. Langileen legezko ordezkariei kontsulta egin diezaiekete interesa duten langileek.

Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuak daude enpresari horren berri ematera, aurreabisurako gutxieneko epe hauek beteta:

–Teknikariak eta administrariak: hilabete.

–Mendeko langileak eta beharginak: zortzi egun.

Langileak, aurrez abisatzen ez badu, ezin izanen du enpresa uzteagatik edo dimititzeagatik dagokion likidazioa jaso, harik eta enpresak langile guztiei hurrengo ordainsaria ematen dien arte.

V. KAPITULUA.–LANALDIA, APARTEKO ORDUAK, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK

1. ATALA.–LANALDIA

28. artikulua. Lanaldia.

Legeak ezartzen duenaren arabera moldatuko da lanaldia, eta hitzarmen honen eranskin batean azalduko dira urteko lanorduak eta horien banaketa, horrela hitzarmen honen eraginpean dauden langileek beti jakin dezaten lanaldian zenbat ordu eman behar dituzten.

29. artikulua. Lanaldia luzatzea.

Lehengaia galkorra denez eta garraioen ohiko erritmoari lotuta dagoenez, enpresak aukera izanen du, ezusteko atzerapenak edo beste egoera ezohiko batzuk izaten direnean, lanaldia luzatzeko; halakoetan egiten den gehiegizko denbora egiturazko aparteko ordu gisa ordainduko da. Lanaldi arruntean ez dira inola ere benetako bederatzi lanordu baino gehiago eginen.

Lanaldien arteko atsedena hamabi ordukoa izanen da gutxienez.

Betetzen duten eginkizunarekin beste langile batzuen lana abian jartzen edo amaitzen duten langileek beren lanaldia luzatzen ahalko dute, baina horretarako behar-beharrezkoa den denbora baino ez.

30. artikulua. Lanaldiaren antolaketa.

Enpresari dagokio lanaldia ahalik eta egokien antolatzea, horretarako lan txandak, lanaldi jarraitua eta abar ezarriz, indarra duen legeriari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, lan batzorde bat sortuko da, borondatezko gaueko txanda ezartzeko aukera aztertzeko.

31. artikulua. Lanaldia hozkailuetan.

Hozkailuetan lan egiten duten langileentzat kasu hauek bereiziko dira:

a) Zerotik zero azpiko bost gradura bitarteko hozkailuetan egiten den lanaldia normala izanen da.

Hozkailuetan etenik gabe egindako hiru lanorduko hamar minutuko errekuperazio-atsedenaldia izanen dute.

b) Zero azpiko sei gradutik zero azpiko hemezortzi gradura bitarteko hozkailuetan sei ordu egonen dira barrenean.

Hozkailuetan etenik gabe egindako lanordu bakoitzeko hamabost minutuko errekuperazio-atsedenaldia izanen dute.

Lanaldi arrunta hozkailuetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

c) Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hozkailuetan lau ordu egonen dira barrenean.

Hozkailuetan etenik gabe egindako lanordu bakoitzeko hogei minutuko errekuperazio-atsedenaldia izanen dute.

Lanaldi arrunta hozkailuetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

Langile horiek, jasan behar dituzten tenperaturen arabera, beharrezkoak diren babes jantziak izanen dituzte.

2. ATALA.–APARTEKO ORDUAK

32. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak dira enpresako egutegian (adiera nagusian hartuta) ezarritako lanalditik kanpo edo horren gainetik egiten direnak, eta, orobat, atal batzuek, ohituragatik, produkzioaren antolaketagatik edo akordio batengatik, dituzten edo izaten ahal dituzten ordutegi bereziak.

Enpleguaren alde egitearren, bi aldeak ados jarri dira aparteko orduak ezinbesteko kasuetara murrizteko.

Era berean, azaldu behar da ezen, kontserba industriaren ezaugarri bereziak direla medio –kanpaina aldietan gehienbat–, presako egoerak eta fabrikazio prozesua normalizatzeko arazoak izaten direla.

Hori dela eta, irizpide hauek ezarri dira:

1. Aparteko ordu normalak edo ohikoak: kentzea.

2. Ezbeharrak izan edo aurreikusteagatik, ohiz kanpoko kalteengatik edo gaiak zein produktuak galtzeko arriskuagatik egiten diren aparteko orduak: egitea.

3. Lanaren egituran eta antolaketan ohiz kanpoko egoerak sortzeagatik egin behar diren aparteko orduak (lanera ez agertzea, txanda aldaketak, ohi kanpoko lanak, lan metaketa handiak, etab.): hitzarmen honetan edo legezko xedapen osagarrietan aurreikusitako behin-behineko langilerik edo antzekorik kontratatu ezin denean eginen dira. Aparteko orduak txandaka eginen dira, ahal dela, eta atal honetakoak borondatezkoak izanen dira.

Langile bakoitzak ezin ditu aparteko laurogei ordu baino gehiago egin urtean.

Enpresako zuzendaritzak egin diren aparteko orduen berri emanen die langileen legezko ordezkariei eta sindikatuetako delegatuei, bi astean behin, gutxienez, edo maizago, denek hala adosten badute.

Aparteko orduak, horien kopurua, bakoitzaren zenbatekoa eta guztirakoa legezko manuek eskatzen dutenaren arabera agertuko dira nominetan. Langileen legezko ordezkariek eta sindikatuetako delegatuek hori betetzea bultzatu eta exijituko dute.

33. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

Oinarrizko hitzarmen honetako dagokion eranskinean finkatuta dago aparteko orduen balioa, kategoriaz kategoria.

Langileek egun libreak behar dituztenean lana eta familia bateratzeko, kasuan kasuko arduradunari eska diezaiokete aparteko jardunaldiak egun libreen truke aldatzeko. Aldez aurretik eskatu behar dira, eta gehienez 10 aparteko jardunaldi izanen dira urtean.

Egun libre bat trukatuko da egindako aparteko lanaldi bakoitzeko eta nominan pagatuko da aparteko jardunaldiaren eta jardunaldi arruntaren arteko aldea.

3. ATALA.–ATSEDENALDIAK

34. artikulua. Asteko atsedenaldia.

Langileek eskubidea izanen dute astean bi egun jarraituko atsedenaldia izateko gutxienez; oro har, larunbata eta igandea izanen dira.

Arau orokor horretatik kanpo daude:

a) Eten ezin diren lanak.

b) Beharrezkoak diren konponketa eta garbiketa lanak, industria establezimenduetan asteko zereginak ez eteteko; horren ondorioetarako, behar-beharrezkotzat jotzen dira, bakar-bakarrik, igandean egin ezean, industrietako jarduna eten dezaketenak edo produkzioan oztopo eta kalte larria eragin dezaketenak.

c) Zaintza lanak.

d) Premiazko lanak, ezinbesteko arrazoiengatik.

35. artikulua. Ordutegiak.

Lantokian berean beti agerian egonen den kartel baten bidez azalduko da lan ordutegia.

4. ATALA.–OPORRAK

36. artikulua. Oporrak.

1. Langileek urtero oporraldi ordaindu bat izateko eskubidea dute, lan egindako denboraren proportzioan; oporren iraupena eta dagokien diru zenbatekoa dagokion eranskinean ezarrita daude.

Lizentzia ordainduek eta aldi baterako ezintasun prozesuek, urtebetetik beherakoak direnean, ez dute kenketarik izanen oporren ondorioetarako. Langilea oporretan dagoela lizentzia ordainduak sorrarazten dituzten egintzek ez dute eskubiderik sortuko halako lizentziak onartzeko.

Enpresako zuzendaritzak zehaztuko du oporrak urteko zein garaitan hartuko diren, langileen ordezkariekin hitz egin ondoren, zerbitzu beharrak kontuan hartuta eta ondoko irizpideak errespetatuta:

A) Enpresako zuzendaritzak oporraldietatik kanpo utz dezake produkzio handieneko garaia.

B) Aurreko puntuan aipatu aldia kenduta, langileen oporrak ateratzen diren txandetan banatuko dira, txanda bakoitzean proportzio berean, bestelako erabakirik hartu ezean.

C) Oporraldian jaiegunen bat baldin bada, langileari konpentsazioa emanen zaio, urteko lanaldia baino denbora gehiago edo gutxiago egin ez dezan.

D) Oporraldia zatitzen ahalko da, alde guztiak ados jarriz gero.

2. Enpresa Batzordeari edo langileen delegatuei dagokie, zuzendaritzarekin batera, langileak oporretako txandetan banatzea, sindikatuaren delegatuaren iritzia –halakorik baldin bada– entzun ondoren. Opor egunak esleitzeko errespetatu behar diren irizpideak hauek izanen dira:

a) Enpresako atal edo sailetan beti bete behar diren zerbitzuak.

b) Familia duten langileek lehentasuna izanen dute beren oporrak eskolako oporrekin batera izan daitezen.

c) Langileen proposamenetan oinarrituta osatuko da txanda bakoitzeko zerrenda. Desadostasunak antzinatasuna eta kategoria kontuan hartuta konponduko dira, baina eskubide hori urtebetez bakarrik erabiliko da, zeren eta, ondorengo ekitaldian, antzinatasunean hurrengoa denak jasoko baitu eskubide hori.

3. Lantokian oporren egutegia finkatzerakoan kontuan izanen da langileak gutxienez ere bi hilabete lehenago jakin behar duela noiz izanen dituen oporrak.

4. Oporrek ez dute inolaz ere konpentsazio ekonomikorik izanen, non ez duen langileak baja izaten urte batean zehar, zeren orduan, azken kitatzea egitean, oporren zati proportzionalaren konpentsazioa emanen baitzaio eskudirutan, eta, baldin eta baja egunera arte legozkiokeen egunak baino gehiago hartu baditu, ateratzen den kopurua kenduko zaio.

Aldizkako langile finkoek, produkzioak eragindako behin-behinekoek eta aldi batekoek oporrei dagokien ordainsaria jasoko dute, egiazki lan egindako egunen eta eguneko soldataren zenbatekoaren proportzioan.

VI. KAPITULUA.–LIZENTZIAK ETA ESZEDENTZIAK

1. ATALA.–LIZENTZIAK

37. artikulua. Lizentziak.

Gai hau erregulatzeko, bete beharko da Langileen Estatutuan eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoa.

Aldez aurretik abisatuta, hitzarmen honen eraginpeko langileek zilegi izanen dute lanera ez joatea, soldata jasotzeko eskubidea galdu gabe, honako arrazoiengatik eta honako epeetan:

a) Hamabost egun natural, ezkontzaren kasuan, ezkontzaren egunetik aurrera.

b) Hiru lanegun gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak, ezkontidea edo anai-arrebak hiltzen badira, odol-ahaideak edo ezkontza-ahaideak izan, heriotza Nafarroako Foru Komunitatean gertatzen denean, eta, lau lanegun, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo izanez gero.

c) Bost lanegun gurasoek, seme-alabek, aitona-amonek, ezkontideak edo anai-arrebek ospitalizazioa edo eritasun larria (ospitalizazioa eskatzen duena) izaten dutenean, ohol-ahaideak edo ezkontza-ahaideak izan.

d) Ohiko bizilekua aldatzeko: lanegun bat.

e) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

f) Seme-alaben jaiotzagatik: hiru lanegun, 2. mailara arteko odol-ahaideen kasuan, seme-alaben jaiotzagatiko prestaziorako aurreikusitako gabealdia betetzen ez bada soilik.

g) Langileak medikuarengana joan behar badu eritasunagatik, lanaldiaren barnean, enpresak ordainduko du arrazoi horrengatik lanean egiten ez diren lehen 16 orduen zenbateko osoa.

h) Haurdun dauden langileek eskubidea dute lanetik alde egiteko, lansaria izateko eskubidea galdu gabe, jaioaurreko azterketak eta erditzearen prestaketa teknikak egiteko. Horretarako, aldez aurretik enpresaburuari abisatu egin behar zaio, eta horiek guztiak lanaldian egin beharra justifikatu.

i) Bi lanaldi, bigarren mailara arteko odol- eta ezkontza-ahaideen kirurgia anbulatorioarengatik. Medikuntza anbulatorioa: larrialdietako edo egonaldi laburreko unitateko egonaldia gehienez ere 8 ordukoa bada, lizentzia hau lanaldi batera mugatuko da. Luzeagoa bada, bi izanen dira.

j) Eskubide horiek guztiak aitortzen zaizkie izatezko bikoteei, legez aitortuak eta inskribatuak badaude.

38. artikulua. Lanaldi murrizketa.

a) Bederatzi hilabetetik beherako semeari edo alabari esnea emateko, emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Langileak eskubide hori ohiko lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako. Orobat, esnea emateko aldi hori 15 lanegunetan pilatu daitezke. Bi gurasoek enpresa berean lan egiten badute, baimen hori berdin baliatzen ahalko dute (ez aldi berean, baldin eta enpresaren funtzionamenduari buruzko arrazoi justifikatuak egiaztatzen badira).

b) Legezko zaintza dela eta, langileren batek hamalau urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko, psikiko nahiz zentzumenezkoren bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta.

Adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidea– zaindu behar duen langileak ere eskubide bera izanen du. Pertsona bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin badago.

c) Haurrari esnea emateko baimenaren eta lanaldi murrizketaren orduak eta epealdia zehaztea (artikulu honetako a) eta b) atalak) langileari dagokio, bere lanaldi arruntaren barruan betiere. Langileak, lanaldi arruntera itzuli behar duenean, hamabost egun lehenago abisatuko dio enpresaburuari.

39. artikulua. Ikasketak.

Langileek, ikasketak edo lanbide karrera bat egiteko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta badaude eta azterketa batera aurkeztu behar badute, baimena eskatuko diote enpresari, eta enpresak behar duten denborarako baimena emanen die, urtean hamar egunez gehienez. Baimen egun horietan, langileari hitzarmeneko soldata eta antzinatasuna ordainduko zaizkio; langileak behar bezala frogatu beharko du azterketara joan dela eta xedeko azterketetako irakasgaien erdiak gutxienez gainditu dituela deialdi arruntean edo berezian.

Baimen horietatik kanpo daude gidari azterketak, langileak Administrazioan sartzeko edo lanean ari den enpresa ez den beste batean sartzeko egiten dituenean.

Langileak lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joan behar baldin badu, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako behar den baimena lortzeko eskubidea, bitartean lanpostua gordeta.

40. artikulua. Soldatarik gabeko lizentziak.

1. Oro har, enpresan gutxienez ere bi urte egin dituztenek soldatarik gabeko lizentzia eskatzen ahalko dute, gutxienez hamabost egunerako eta gehienez hirurogeirako, eta hurrengo hilabetearen barrenean emanen zaie, zerbitzu beharrek uzten badute eta eskaeraren arrazoiak egokiro justifikatzen badituzte.

2. Aurrekoa alde batera utzita, enpresan biurteko bat behintzat osatu duten aldizkako langile finkoek soldatarik gabeko lizentzia eskatzen ahalko dute, hamabost egunerako gutxienez eta hogeita hamarrerako gehienez, eta hurrengo hogeita hamar egunen barrenean emanen zaie, zerbitzu beharrek uzten badute eta eskaeraren arrazoiak egokiro justifikatzen badituzte.

Lizentzia hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Langileak, aurreko urtean, benetan 180 egun baino gehiago eginak izatea enpresan lanean.

b) Lizentzia aldi horietatik kanpo daude enpresetan izaten diren lan metaketa handiko garaiak edo kanpainak.

3. Lizentziak irauten duen bitartean, enpresak langilearen baja emanen du Gizarte Segurantzan.

4. Langileek ezin izanen dute beste lizentzia bat eskatu azken lizentziatik bi urte iragan arte.

41. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.

Atal honetan araututako lizentzietan iragandako denbora ez da inolako ondoriotarako deskontatuko, salbu soldatarik gabeko hiru lizentzia edo gehiago eskatu dituzten langileei, edo urtearen barnean, guztira, sei hilabete baino gehiago hartu dituztenei. Horrelakoetan, kendu egin beharko da, ondorio guztietarako, izandako lizentzia guztiak batuta ateratzen den denbora.

2. ATALA.–ESZEDENTZIAK

42. artikulua. Eszedentziak.

a) Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izaten ahal da. Nahitaezkoa, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu edo hautatua izateagatik emanen da. Lanera itzultzea kargu publikoa utzi eta hurrengo hilaren barruan eskatu beharko da.

b) Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, lau hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Langile batek eskubide hori berriro baliatu ahal izateko, lau urte igaro beharko dira aurreko eszedentzia bukatu zuenetik.

Eszedentzian dagoen langileak lehentasun eskubidea du enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan berriz sartu ahal izateko.

c) Langileek eskubidea dute hiru urtera arteko eszedentzia hartzeko, seme edo alaba bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera-fasean, behin-behineko egoeran badaude ere. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

Hurrengo seme-alabek beste eszedentzia baterako eskubidea emanen dute, baina azkeneko eszedentziak aurrekoaren bukaera ekarriko du. Bi gurasoek enpresa berean lan egiten badute, baimen hori aldi berean baliatzeko aukera mugatzen ahalko du enpresak, enpresaren funtzionamenduari buruzko arrazoi justifikatuak tarteko.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko da, eta eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Denbora horretan lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du.

d) Hiru urtera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu, gaixotasun edo desgaitasunaren ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaide bat –bigarren mailara arteko odol- nahiz ezkontza-ahaidea– zaindu behar duten langileek.

Atal honetan jasotzen den eszedentzia, zatika hartzen ahal dena, langileen banakako eskubidea da. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea enpresa bereko bi langilek edo gehiagok badute, eskubide hori aldi berean baliatzeko aukera mugatzen ahalko du enpresak, enpresaren funtzionamenduari buruzko arrazoi justifikatuak tarteko. Eszedentzia mota horrek irauten duen bitartean, langilea ezin da beste enpresa batean aritu.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko da, eta eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Denbora horretan lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du.

e) Bestetik, probintzia barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.

VII. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

1. ATALA.–SOLDATA

43. artikulua. Ordainsari mailak.

Lansarien taulen eranskinean azalduko dira lanbide kategoriei dagozkien ordainsari mailak, ordu, egun, hilabete eta urteen arabera.

Oinarrizko hitzarmen honetan eta eranskinetan ageri diren soldatak ezarritako lanaldiaren arabera finkatu dira, eta bakoitzari dagokion jardueran eta lanbide kategorian eska daitezke.

44. artikulua. Soldataren ordainketa.

Soldata hilero ordainduko da, ohiturari jarraikiz.

Langileak jadanik sortuta dituen kantitateen konturako aurrerakinak eskatzen ahal izanen ditu, %90eko mugaraino, langileen ordezkariei eskaera egiteko arrazoia egiaztatzen baldin badie. Aurrerakina deuseztatu eginen da dagokion aldiko ordainketa-agindua ematen denean.

Kategoriaz igotzen denean, honela jokatuko da: igoera hilaren 15a baino lehen izaten bada, egun hori barne, hilabete horren 1ean izan balitz bezala hartuko da; eta igoera hilaren 15etik aurrera izanez gero, hurrengo hilabetearen 1era arte atzeratuko da.

Soldataren ordainagiria indarra duen legeriak baimendutako ereduaren araberakoa izanen da.

Aparteko orduak eta produkzioko primak aurretiaz itxiko dira nominak prestatu ahal izateko, eta betiere hamabi egun lehenago beranduenez; sartu ez diren egunak hurrengo hilabeteko soldatan sartuko dira.

Soldata, aurrerakinak eta Gizarte Segurantzako prestazioen ordainketa delegatua legezko erabilerako monetarekin edo taloi edo transferentzia bidez egin dezake enpresaburuak, bai eta ordainketarako antzekoa den beste modalitate batez, kreditu entitateen bitartez.

Lantokian bertan eta lanaldiaren barrenean, ondoko eragiketa hauek baizik ezin dira egin: taloiak ematea, eskudiruzko ordainketak egitea –egoera berezietan hala egin behar bada– eta soldaten ordainagiriak sinatzea.

Soldatei lege, itun edo agindu judizial bidez ezarritako atxikipenak baino ez zaizkie eginen.

45. artikulua. Antzinatasuna.

1. 1996ko urtarrilaren 1az geroztik aplikatu beharreko araubidea.–Artikulu honetan araututako antzinatasuna finkatuko da langile bakoitzak 1995eko abenduaren 31n zuen zenbatekoarekin. Kopuru horrek, "ad personam" osagarria baita, oinarrizko soldatarako ituntzen diren portzentajezko igoera berberak izanen ditu, eta ezin izanen dira hitzarmen kolektibo honetako soldata kontzeptuen igoerekin konpentsatu edo irentsi.

1996ko urtarrilaren 1etik aurrera, oinarrizko hitzarmen honen eraginpeko enpresako langileek antzinatasun saria sortzeari utziko diote behin betiko.

Aldizkako langile finkoen kasuan, antzinatasuna enpresan sartzeko egunarekin parekatuko da.

46. artikulua. Nekagarritasun eta arrisku plusak.

Oinarrizko hitzarmen honen eraginpean dauden langileek, baldin eta lan-agintaritzak nekagarri eta arriskutsutzat jotzen dituen lanetan ari badira, eskubidea izanen dute plus bat jasotzeko (eranskinetan ageri da zenbatekoa), non ez zaien lanaldia murriztu kontzeptu horiengatik.

Osagarri hori funtzionala da, eta lan-agintaritzak edo banakako itun batek onartzen dituen edo gaur arte onartuak dituen lanak egiteagatik bakarrik jasoko da; hortaz, ez da finkagarria, ezta "ad personam" ere.

Hautapen langileek eta tuneletara sartu eta ateratzekoek ere kobratuko dute plus hori, eremu horietan hotzaren egoera konpontzen ez den bitartean.

47. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

22:00etatik 06:00etara bitarte lan egiten dutenek XI. eranskinean zehaztutako gaueko lanaren plusa jasoko dute, denbora horretako ordu bakoitzeko, eta hori ordu arruntari dagokion zenbatekoari gehituko zaio.

Plus horretatik kanpo daude gaueko lanetarako espresuki kontratatzen diren langileak.

48. artikulua. Aparteko pagak.

Oinarrizko hitzarmen honen eraginpeko langileek eskubidea izanen dute bi hileko soldata jasotzeko aparteko paga gisa; horietako bakoitza oinarrizko hitzarmenaren taulako hogeita hamar eguneko soldata adinakoa izanen da, gehi hogeita hamar eguni dagokion antzinatasuna. Ekaineko eta abenduko nominekin batera ordainduko dira.

Aparteko paga horiek hainbanatu eginen dira urteko seihileko naturaletan eta, hala, langile bakoitzak seihilekoan sortutako aldiaren araberakoa izanen da ordainketa; hau da, udako aparteko paga urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte sortuko da eta Gabonetakoa uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

49. artikulua. Fideltasun saria.

Plantillako langile finkoek fideltasun sari bat jasoko dute, hain zuzen ere hitzarmeneko soldataren 30 egun gehi antzinatasuna, baldin bada, ekaineko eta Gabonetako aparteko eskersariak emateko oinarri diren ordainsarien arabera. Fideltasun saria bi erditan ordainduko da: bat martxoaren 31n eta bestea irailaren 30ean. Lehenengo zatia sortuko da urriaren 1etik martxoaren 31ra bitarte, eta bigarrena apirilaren 1etik irailaren 30era bitarte, eta, hala, langile bakoitzak seihilekoan sortutako aldiaren araberakoa izanen da ordainketa.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpean dauden aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek eskubidea izanen dute fideltasun saria jasotzeko. Sari horren zenbatekoa ezarriko da kategoria bereko langile finko bati dagokion hileko saria eta antzinatasuna batuta. Fideltasun saria urteka sortuko da, eta hura jasotzeko baldintza bakarra hau izanen da: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra 1.554 benetako lan ordu egitea. Diru kopurua jadanik hainbanatua eta sartua egonen da orduaren prezio barnean.

50. artikulua. Mozkinen paga edo Interessement-a.

Ekitaldi fiskal bakoitzean urteko lanaldiaren %50etik gora (hau da, 877 ordutik aurrera) egin duten langile guztiek mozkinen paga bat (edo interessement-a) jasoko dute. Horretarako, ukitutako langile guztien soldata-masaren portzentaje bat kalkulatuko da, eta langileen artean banatuko presentziaren koefizientearen arabera, %80ko zati berdin batekin eta %20ko zati aldakor batekin, segun zein den langile bakoitzaren ordainsari osoa. Portzentaje hori, urteko soldata gordinaren %4,50eko muga izanen duena, honela kalkulatuko da:

–%40, enpresaren emaitza garbiaren arabera.

–%20, produkzioaren industria kostuen efizientziaren arabera (industria emaitza vs budget-a eta n-1).

–%10, lan-absentismoaren ratioa hobetzeagatik.

–%10, laneko ezbeharren ratioa hobetzeagatik.

–%10, bezeroen erreklamazio indizea hobetzeagatik, eta

–%10, industria kontsumoen ratioak eta bezeroari zerbitzua emateko tasak eraginkorrak izateagatik.

Mozkinen paga ordainduko da, ekitaldi fiskal bakoitzean, hura onetsi eta akziodunek enpresaren behin betiko emaitza ofizialak onetsi ondoko hilabetean.

Paga hori ordaintzeko, ezinbestekoa izanen da positiboa izatea enpresaren emaitza zergen aurretik eta interessement-aren aurretik; bestela, izan ere, mozkinak ez, galerak ditu enpresak.

2. ATALA.–LEKUALDATZEAK ETA JOAN-ETORRIAK

51. artikulua. Lekualdatzeak eta joan-etorriak.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira lekualdatzeak eta joan-etorriak.

Lekualdatzea jakinarazita, langileak eskubidea izanen du aukera bat egiteko: lekuz aldatzea, eta gastuengatiko konpentsazioa jasotzea, edo kontratua amaitzea, soldataren hogei eguneko kalte-ordaina jasota lanean egindako urte bakoitzeko, hamabi hilabeteko mugarekin.

52. artikulua. Joan-etorrietako dietak eta gastuak.

Dietak kalte-ordainak edo ordejarritako gastuak dira, eta sortzen dira langileak, zerbitzua dela eta, bere ohiko lantokia eta bizilekua dauden herritik kanpora joan behar izaten duenean.

Dietaren zenbatekoa dagokion eranskinean ageri da.

Enpresak behar diren bitartekoak jarriko ditu langileak ez ditzan bere bitartekoak erabili enpresako eginkizunak egiteko.

Langileak enpresaren ibilgailuetan egiten ez duenean bidaia, zein garraiobide erabiltzeko baimena ematen zaion, bidaia horren kostua jasotzeko eskubidea izanen du.

VIII. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK

53. artikulua. Faltak eta zehapenak.

Faltatzat hartuko dira indarrean dauden legezko xedapenetan eta, bereziki, oinarrizko hitzarmen honetan ezarritako edonolako betebeharrak urratzea edo aintzat ez hartzea dakarten egintzak edo omisioak.

Garrantziaren arabera, faltak honela sailkatu dira: arinak, astunak edo oso astunak.

54. artikulua. Falta arinen sailkapena.

Falta arinak honako hauek dira:

1. Hilabeteko epean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.

2. Lanerako ezintasun iragankorreko baja edo lanera ez agertzearen bidezko arrazoiak ez jakinaraztea bi egun balioduneko epean, hori egiterik ez dela izan frogatu ezean.

3. Arrazoi justifikaturen bat izan gabe, lanetik alde egitea denbora gutxirako.

4. Norberaren garbitasun edo txukuntasun falta garrantzi gabekoa.

5. Bizilekuz aldatu izanaren berri ez ematea, aldaketa egin eta hamar eguneko epearen barnean.

6. Hilabete batean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

7. Noizean behin mozkortuta agertzea.

8. Lanarekin zerikusirik ez duten inprimaki edo argitalpenak irakurtzea lanorduetan.

9. Arropak edo gauzak gordetzeko tokietatik kanpo uztea. Laneko jantziak enpresako instalazioetatik kanpo erabiltzea.

55. artikulua. Falta astunen sailkapena.

Falta astunak honako hauek dira:

1. Lanera berandu iristeagatik lau eta zortzi falta artean egitea hogeita hamar egun naturaleko epean.

2. Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera bi egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

3. Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzaren prestazioetan ondorioak izaten ahal dituztenak, ez jakinaraztea behar den garaian.

4. Lanorduetan jokoan aritzea, edozein dela ere.

5. Beste langile bat lanera joan delako plantak egitea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.

6. Lanean zuhurtziarik gabe jokatzea. Jokabide hori falta oso astuntzat jo daiteke, baldin eta langilea bera edo lankideak istripua izateko arriskuan jartzen badira, edota instalazioak edo salgaiak hondatzeko edo su hartzeko arriskuan.

7. Lanaldian norberaren lanak egitea, baita enpresaren lanabesak norberarentzat erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.

8. Langileak ikusitako egintzak edo hutsegiteak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri nagusiei berehala ez ematea.

9. Akatsak eta hanka-sartzeak asmo txarrez ezkutatzea eta, horren ondorioz, enpresari kalte egitea.

56. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

Falta oso astunak honako hauek dira:

1. Behin eta berriz lanera berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe:

a) Horrelakotzat hartuko da berandu iristea lanera, justifikaziorik gabe, zortzi aldiz baino gehiagotan hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan ehun eta laurogei egun naturaleko epean.

b) Lanera ez joateagatiko falta: lanera hiru egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik eman gabe, hogeita hamar eguneko epean.

2. Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea lantokiaren barnean edo beste edozein lekutan lanean ari dela.

3. Enpresaren lehengai, lanabes, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari edo agiriak nahita desagerrarazi, baliogabetu edo hondatzea.

4. Enpresaren edo langileen eskutitzen edo isilpeko agirien sekretua haustea.

5. Enpresakoa ez den norbaiti ezagutaraztea nahitaez isilpean eduki beharreko datuak.

6. Nagusiei edo lankideei kolpez edo hitzez eraso egitea.

7. Istripu larriak eragitea, zabarkeria edo zuhurtziagabekeria desenkusaezinagatik.

8. Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea, arrazoirik gabe.

9. Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.

10. Kontratatzeko onustea haustea, eta konfiantza-abusua lan jardueran.

Kontratuko onustea haustea da, besteak beste, lantokitik irtetean paketeek edo bildutako gauzek barruan zer duten erakutsi nahi ez izatea zeregin horretako langileek eskatzen dutenean, betiere Langileen Estatutuaren 18. artikuluan ezarritako bermeak betez.

11. Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

12. Sexu-jazarpena. Halakotzat hartuko da lan ingurunean langile bati hitzez edo egitez iraintzea. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da. Jazarpena jasan duen langileak aukera izanen du lanpostu berean jarraitzeko, antzeko beste postu batera aldatzeko edo eszedentzia eskatzeko, salatutako gertaeragatik enpresak zehapen irmoa eman arte, edo, halakorik bada, ebazpen judizial irmoa eman arte.

13. Jazarpen morala edo psikologikoa; honako hauek hartuko dira halakotzat:

–Langileari buruz salaketa edo iradokizun gaiztoak egitea, hari adierazten utzi gabe.

–Langilea lankideengandik bereiztea, informazioaz gabetzea, bere komunikazio bideak etetea edo blokeatzea, bere lana aintzat ez hartzea edo baliogabetzea, bere errendimendua gutxiestea, bere eginkizunak oztopatzea, bere osasun fisikoa zein psikikoa arriskuan jartzea, etengabeko presio estres eragilearen bidez, zeinak bultzatzen dituen asaldura depresiboak, psikosomatikoak eta beste ondorio batzuk, lanpostuari bat-batean uko egitea barne. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da. Halako kasuetan langileak 12. puntuan ezarri bezala jokatzen ahalko du.

57. artikulua. Zehapenak.

Falta nolakoa izan den, zehapen hauek ezarriko dira:

1. Falta arinengatik:

a) Hitzezko kargu-hartzea.

b) Idatzizko kargu hartzea.

c) Enplegu eta soldatarik gabe uztea egun batez.

2. Falta astunengatik:

a) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

b) Enplegu eta soldatarik gabe uztea bi egunetik hamabostera bitarte.

c) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea hiru urterako gehienez.

3. Falta oso astunengatik:

a) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hamasei egunetik hirurogeira bitarte.

b) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea bost urterako gehienez.

c) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

d) Kaleratzea.

58. artikulua. Zehapenak betetzea.

Zehapen guztiak ematen diren unetik beretik hasita betearaziko dira; horrek ez du alde batera uzten zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea.

59. artikulua. Preskripzioa.

Langileei dagokienez, falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik hasita, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan.

60. artikulua. Prozedura.

1. Enpresako zuzendaritzari edo hark eskuordetzen dionari dagokio sariak emateko edo zehapenak ezartzeko ahalmena.

2. Enpresak langileen legezko ordezkariei eta delegatu sindikalari, halakorik bada, jakinaraziko dizkie falta astunen eta oso astunen ondorioz langileei ezartzen zaizkien zehapenak.

3. Faltak arinak direnean ez da espedienterik izapidetu beharko. Falta astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik izapidetu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen falta eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.

Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu-orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.

4. Falta astun edo oso astun baten ondoriozko zehapena ezartzen zaienean ordezkari kargu bat duten langileen legezko ordezkariei edo agintaldia bukatu eta urtebetea pasatua ez dutenei, nahitaezkoa izanen da espedientea irekitzea, arau hauei jarraikiz:

a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari, eta, horrekin batera, espedientearen oinarri diren gertaerak biltzen dituen kargu-orriaren berri emanen dio.

b) Enpresak idazkari bat eta instruktore bat, inpartzialak, izendatuko ditu, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.

c) Instruktoreak idazki hori interesdunari igorriko dio, alegazioak aurkeztu eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak gauza ditzan bost eguneko epean.

Idazki hori langileen legezko ordezkariei ere igorriko zaie, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten bost eguneko epean.

d) Espedientearen hasierako fasea bukaturik, enpresak honako hauek jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.

5. Enpresak jakiten badu, 55. artikuluko 12. eta 13. ataletan aurreikusitako falta bat egin bide dela, ikerketa bat hasi beharko du gertaerak argitzeko eta bidezkoa diren zehapenak ezarri ahal izateko. Langileen ordezkariei horren berri emanen zaie, ikerketan lagun dezaten.

61. artikulua. Enpresaburuen lan arloko arau-hausteak.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legean eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

IX. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA HIGIENEA

62. artikulua. Arau orokorra.

Oinarrizko hitzarmen honen eraginpean dauden langileek eskubidea izanen dute lanean ari direnean babes egokia izateko, segurtasunari eta higieneari dagokienez. Enpresak zorrotz bete beharko du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea.

Langileek ere segurtasun eta higienearen inguruko legezko eta arauzko neurriak bete beharko dituzte beren lanean.

Arriskuei aurrea hartzeko, enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek segurtasun eta osasun arloko prebentzio ordezkariei buruzko arauak beteko dituzte, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen V. kapituluan ageri den moduan.

Enpresak segurtasun eta higieneari buruzko informazio praktiko eta egokia eman behar die kontratatzen dituen langileei, beste lanpostu batera aldatzen direnean edo langilearentzat, lankideentzat edo beste batzuentzat arrisku handikoa izaten ahal den teknika berri bat aplikatu behar dutenean, dela bertako zerbitzuen bidez, dela kasuan kasuko zerbitzu ofizialek esku hartuz. Langilea behartua egonen da ikasketa horiek hartzera eta beharrezkoak diren praktikak egitera lanaldiaren barruan edo beste ordu batzuetan, baina ikastaroetan pasatutako denbora lanaldi gisa kontatuta betiere.

63. artikulua. Laneko segurtasuna.

Enpresak eta langileek zehatz bete beharko dituzte laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan indarra duten xedapen guztiak, batez ere hozkailu-lokalei, makinei, aparatuei eta hotz-biltegiei dagokien oro.

64. artikulua. Lokaletako higienea.

Lokalek baldintza egokiak izan behar dituzte osasun eta ingurumen aldetik, eta garbi eta higiene onarekin edukitzeko baliabideak izan; langileek enpresako zuzendaritzak horri begira ematen dituen arauak bete behar dituzte.

65. artikulua. Osasun-azterketak.

Oinarrizko hitzarmen honen eraginpeko langileek urtean behin gutxienez osasun azterketa orokor, egoki eta nahikoa egiteko eskubidea eta betebeharra izanen dute. Langileei egin beharreko osasun-azterketak lanaldiaren barnean eginen dira.

66. artikulua. Higiene zerbitzuak.

Lantokian edateko ura hartzeko behar beste toki izanen da, bai eta aldagelak, garbigelak, dutxak eta komunak ere, Segurtasunari eta Higieneari buruzko Ordenantza Orokorraren 38. artikulutik 42.era bitarte ezarritakoaren arabera.

67. artikulua. Lanpostua aldatzeko eskubidea.

Txosten medikoa egin ondoren, haurdun dagoen emakumeak lanpostuz aldatzeko eskubidea izanen du, haurdunaldia detektatzen denetik aurrera, baldin eta bere lana egiten duen lekua arriskutsua bada amarentzat edo fetuarentzat, betiere bere egoerarekin eta prestakuntzarekin bateragarria den lanpostu huts bat badago.

68. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak, lanpostuaren ezaugarriak kontuan hartuta, laneko arropa eta oinetako egokienak emanen dizkie langileei. Horretarako, langileen ordezkariek eta produkzioaren eta paketatzearen arduradunek, lanpostu guztiak aztertu eta eguneratuta, zehaztuko dute zein diren arroparik eta oinetakorik egokienak lanpostu bakoitzerako, betiere Gelagri taldearen estandarren barnean.

–Hozkailuak.

  • Hotzerako lohihartzeko bat.
  • Lohihartzeko bat.
  • Kapela bat.
  • Hotzerako jaka bat.
  • Bota pare bat.
  • Hotzerako eskularru pare bat: langileari dagokion departamentuko arduradunaren ustez beharrezkoa denean aldatuko da.

–Ontziratze/fabrikazio planta.

  • Bata/lohihartzeko bat.
  • Bota pare bat.
  • Jaka luze/txaleko bat.
  • Ur jantziak, beharrezkoak diren lanpostuetan.
  • Kapela bat.
  • Aurikular pare bat.
  • Eskularruak, lanpostuko beharren arabera.
  • Mantalak, lanpostuko beharren arabera.

–Mantentze lana.

  • Lohihartzeko bat.
  • Segurtasuneko bota pare bat.
  • Jaka handi bat eta txaleko bat.
  • Kapela bat.
  • Aurikular pare bat.
  • Larruzko eskularru pare bat.
  • Hotzerako lohihartzeko bat, hozkailuetan egin beharreko lanetarako.

–Ataleko arduradunak.

Arduradunek, non lan egiten duten, dagokien arropa jasoko dute, eta lohihartzekoaren ordez galtza pare bat eta jaka bat.

–Laneko arropa zaintzea.

Laneko arropa langileek zaindu, garbitu eta txukundu beharko dute, eta nahitaezkoa izanen dute lanorduetan janztea. Arropa hori enpresarena da, eta langileek ezin izanen dute lantokitik kanpo erabili.

Langileek itzuli egin beharko dute jaso duten laneko arropa enpresarekin duten lan harremana bukatzen denean. Hala egin ezean, arroparen balioa azken kitatzetik ken liteke.

69. artikulua. Botika gela.

Enpresa aldez aurretik instalatutako botika- edo osasun-gela hornitzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, segurtasun eta higiene arloan indarra duten xedapenei jarraikiz.

70. artikulua. Hotz industriala.

1. Hotz industriala sortzen duten lan esparruek, gas kaltegarrien edo erregaien jarioa izateko arriskua bada horietan, bereizita egon beharko dute, beharrezkoa izanez gero isolatzeko. Gas horien jario edo ihesak detektatu eta abisatzeko gailuak izanen dituzte, bai eta xurgatze bidezko aireztapen mekanikoko sistema bat ere, berehala kanpora bideratu ahal izateko.

2. Gas jario handiak izaten direnean, langileek lan esparrua utzi eta gero, ondoko esparruetatik isolatu beharko da eta aireztapen behartua martxan jarri.

3. Jarioak makinen esparruan gertatzen badira, konpresoreak gelditu eginen dira urrutiko kontrolagailu edo managailuen bidez.

4. Hotz-instalazio industrial guztietan arnasketa gas jarioetatik babesteko aparatuak izanen dira, eta gasen araberako aparatuak hautatuko.

5. Amoniakoa, anhidrido sulfurosoa, metil kloruroa edo ikusmenarentzat kaltegarria den beste edozein agente izaten den hozkailu instalazioetan begiak babesten dituzten arnasketa maskarak erabili beharko dira edo ahokadura hermetikoko betaurrekoak.

6. Anhidrido karbonikoa izaten duten instalazioetan aire edo oxigenozko arnasketa aparatu autonomoak erabiliko dira, eta debekatuta egonen dira iragazte motakoak.

7. Arnasketa aparatuak, betaurrekoak eta eskularru babesleak erabiliko dira gas jario handia izan den esparruan sartzea ezinbestekoa denean edo jarioak gertatuko direla uste denean, bai eta konponketa lanetan, instalazioko elementuak aldatu behar direnean, kargan eta abar.

8. Arnasketa aparatuak egoera onean eta modu eta toki egokian gorde beharko dira, istripuren bat izanez gero erraz hartzeko moduan. Aldian-aldian aparatuek eraginkor izaten segitzen duten begiratuko da eta erabiltzen erakutsiko zaie langileei.

9. Hozkailuetako ateak ixteko sistemak barrutik irekitzeko modua izanen du eta argi seinale batek adieraziko du barnean norbait dagoela.

10. Tenperatura baxuko lokaletan, hozkailuetan eta hotz biltegietan luze egon behar duten langileei beroki egokiak, buru-estalkiak eta zola isolatzaileko larruzko oinetakoak emanen zaizkie, bai eta beharrezkoa den beste edozein babesgailu ere.

11. Giltzak, txorrotak eta halakoak erabili behar dituzten edo oso gai hotzak ukitu behar dituzten langileei hotzetik isolatzeko eskularruak edo eskuzorroak emanen zaizkie.

12. Langilea onartzen denean, eta behar den aldizkakotasunarekin, azalpenak emanen zaizkio jariakin frigorigenoen arrisku eta ondorio kaltegarriei, horiek saihesteko babesei eta gas jario edo ihesak izaten direnean bete beharreko jarraibideei buruz. Ohiko lanlekuetan jarriko diren kartelen bidez adieraziko da hori guztia, labur emanda.

71. artikulua. Jantokiak.

Jantokiei dagokienez, indarra duen legerian ezarritakoari jarraituko zaio.

72. artikulua. Gaitasun gutxitua.

Laneko istripu edo lanbideko gaixotasun bategatik gaitasuna gutxitua (ahalmen fisiko edo intelektualak gutxituak) duten langileek lehentasuna izanen dute haientzako egokiagoak diren lanpostuak betetzeko, enpresan ezarrita dauden baldintzetan. Halakoetan, lanbide kategoria berri horri dagokion soldata jasoko du langileak.

Enpresako plantillan langile finkoak 50etik gora direnean, langile minusbaliatuen erregistroan sartutako langileentzat gordeko da %2, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

73. artikulua. Langileen higienea.

Jangaiak prestatzeko eta erabiltzeko lanetan zuzenean esku hartzen duten langileek zorrotz beteko dituzte higiene eta osasun neurri guztiak.

Enpresak beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriko ditu behar duten langileek jangaiak erabiltzeko txartela lor dezaten.

Era berean, enpresak behar diren arauak ezarriko ditu zuzeneko kontakturik izan ez arren fabrikazio lanak egiten diren lokaletan sartu behar duten pertsonentzat.

Halaber, kontuan izanen da, langileen higiene neurriei dagokienez, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoa betetzea.

X. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK

74. artikulua. Eskubide sindikalak.

Enpresak errespetatu eginen du langile guztiek libreki sindikatzeko duten eskubidea, eta onartuko du sindikatu batean afiliatuta dauden langileek bilerak egin, kuotak kobratu eta informazio sindikala banatzea lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jarduera eragotzi gabe; halaber, enpresak ez du ez afiliatzeko ez eta afiliazio sindikala uzteko baldintzarik paratzen ahalko langile batek bere lanpostuari eusteko. Halaber, ez du langilea afiliazioagatik edo jarduera sindikalagatik kaleratzen ahalko, eta ez dio beste moduren batean kalte egiten ahalko.

Sindikatuek informazioa bidaliko dute enpresara, banatu dadin, betiere lanorduetatik kanpo eta produkzio prozesuan etenik eragin gabe. Lantokiko plantillan 50 langile baino gehiago daudenean, sindikatu bakoitzaren iragarki-taulak izanen dira, behar bezala ezarritako sindikatuek mezuak jar ditzaten; dena dela, lehenik, haien kopiak enpresako zuzendaritzari edo zentroko titularrari igorri behar dizkiote.

75. artikulua. Sindikatuak.

Enpresan titulartasun pertsonalaren bidez ordezkatua izateko eskubidea duela alegatzen duen sindikatuak behar bezala egiaztatu beharko du enpresaren aurrean; hori eginda, enpresak segituan onartuko du delegatu sindikalak sindikatua ordezkatzeko ahalmena duela, legezko ondorioetarako.

Delegatu sindikal batek izanen du sindikatua ordezkatzeko ahalmena, plantillan 100 langile baino gehiago daudenean eta sindikatuek 15 langile baino gehiago badituzte afiliatuta.

Delegatu sindikalak enpresako jarduneko langilea izan behar du, eta ordezkatzen duen sindikatuaren estatutuen arabera izendatu beharko da.

76. artikulua. Delegatu sindikalaren eginkizunak.

1. Ordezkatzen duen sindikatuaren eta enpresan dituen afiliatuen interesak ordezkatu eta defendatzea, eta bere sindikatuaren eta enpresako zuzendaritzaren arteko komunikaziorako tresna izatea.

2. Enpresa Bbatzordearen, segurtasun eta osasun batzordeen eta interpretaziorako batzorde paritarioen bileretara joaterik izanen dute, hizpidea dutela baina botorik ez.

3. Enpresak Enpresa Batzordearen eskura jarri beharreko argibide eta agiri guztiak aztertzeko eskubidea izanen dute, legeak ezarritakoarekin bat, eta ezinbestekoa izanen dute isiltasun profesionalez jokatzea legearen arabera bidezkoa denean. Legeak eta hitzarmen kolektibo honek Enpresa Batzordeko kideei eta langileen delegatuei onartutako berme eta eskubide berberak izanen dituzte.

4. Langile guztiak oro har eta beren sindikatuko afiliatuak ukitzen dituzten arazoak konpontze aldera esateko dutena entzunen du enpresak.

5. Honako kasu hauetan ere enpresak azalpenak eman beharko dizkie eta haien iritzia entzun beharko du, ezer erabaki aurretik:

a) Ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuak lanetik bidaltzea eta haiei zehapenak ezartzea.

b) Plantilla berregituratzea, enplegu erregulazioak, langileen lekualdatzeak –talde bati dagozkionean edo lantoki nagusitik egin behar denean– eta langileen interesak nabarmen uki ditzakeen enpresaren edozein proiektu edo ekintza.

6. Afiliatuei kuotak kobratzen ahalko dizkiete, sindikatuaren propaganda banatzen ahalko dute eta haiekin bilerak egiten ahalko dituzte; hori guztia benetako lanorduetatik kanpo.

7. Bileretako prozedurari dagokionez, bi aldeek indarra duen araudiari segituz jokatuko dute.

8. Ordezkariek dagozkien eginkizunak baizik ez dituzte eginen.

77. artikulua. Ordu metaketa.

Langileen delegatuek eta Enpresa Batzordeko kideek legeak ezartzen dituen ordu ordainduak izanen dituzte hilean.

Hileko ordu ordainduen metaketari dagokionez, batzordeko kideek bakoitzari dagozkion orduen %100era bitarte lagatzen ahalko diote beren sindikatuko beste langile bati. Lagako diren orduak hilean hilekoak izanen dira, eta orduak laga baino gutxienez hamar egun lehenago abisatu behar zaio enpresako zuzendaritzari.

78. artikulua. Lantokien arteko batzordea.

Enpresak lantoki bat baino gehiago dituenean, lantokien arteko batzordea era daiteke, eta gehienez ere 13 kide izanen ditu. Lantoki bakoitzeko batzordeetatik aukeratuko dira kide horiek. Lantokien arteko batzordea eratzean, sindikatuen proportzionaltasunari eutsiko zaio, hauteskundeetan oro har izandako emaitzen arabera.

Lantokien arteko batzordearen ahalmenak eta eginkizunak batzorde paritarioak finkatuko ditu. Hitzarmena argitaratzen denetik 18 hilabeteko epean, batzordeko kideak ez badatoz bat eginkizunak zehazteko orduan, arbitro bat izendatuko dute Sima fundazioak dituenen artetik, arazoa konpon dezan. Adostasunik ez badago arbitroa izendatzeko, zozketaz aukeratuko da fundazio horretan aritzen direnen artetik.

79. artikulua. Sindikatuen kontrako jarduketak.

Aldeetako batek uste badu sindikatuen kontrakoak diren jarduketak egin direla, legeetan ezarritakoari jarraituko zaio.

80. artikulua. Arau erreferentzia.

Aurreko artikuluetan berariaz bildu ez den orotan, ekintza sindikalaren arloko aldeek Langileen Estatutuan eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko dute.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.–Orduaren balioa parekatzea.

Alde kontratugileek hitzartu dute eguneko edo hileko ordainsariak jasotzen dituzten langileen orduko soldata orokorraren balioa parekatuta mantenduko dela ordainsariak orduko soldata orokorraren bidez jasotzen dituzten langileekin.

Bigarrena.–Kategoriak asimilatzea.

Hitzarmen hau argitaratzen den egunetik aurrera, indarra hartuko du ondotik zehazten diren kategorien katalogoak.

Kategorien eta soldata mailen katalogoa

1.–Plantillako langile finkoak.

KATEGORIAK

SOLDATA MAILA

Teknikari tituludunak

Goi mailako titulua duen teknikaria

1.1

Erdi mailako titulua duen teknikaria

1.3

Titulurik gabeko teknikariak

Fabrikazioko teknikaria

1.6

Saltzaile bidaiaria edo saltzailea

1.9

Administrazio-langileak

Lehen mailako burua

1.2

Bigarren mailako burua

1.4

Lehen mailako ofiziala

1.7

Bigarren mailako ofiziala

1.11

Laguntzailea

1.14

Telefonista

1.14

Fabrikazioko langileak

Titulurik gabeko teknikaria

1.5

Ataleko arduraduna

1.8

Espezialista

1.13

Biltegizaina

1.13

Zinpeko zaintzailea

1.13

Zaindaria edo atezaina

1.13

Mandataria

1.13

Peoi

Espezialista

1.13

Laguntzailea

1.14

Beharginak

Lehen mailako ofiziala

1.10

Bigarren mailako ofiziala

1.12

Espezialista

1.13

Laguntzailea

1.14

Hozkailuetako langileak

Makinista

1.12

Makinistaren laguntzailea

1.13

Lanbide osagarriak

Lehen mailako ofiziala

1.10

Bigarren mailako ofiziala

1.12

Beste kategoria batzuk

Bigarren mailako administrazioburua

1.4

Bigarren mailako administrazioburua

1.4

Lehen mailako administrazio-ofiziala

1.7

Bigarren mailako administrazio-ofiziala

1.11

Administrari laguntzailea

1.14

Laguntzailea

1.14

2. Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak:

KATEGORIAK

SOLDATA MAILA

Lehen mailako ofiziala

2.10

Bigarren mailako ofiziala

2.12

Makinako operadorea

2.12

Espezialista

2.13

Laguntzailea

2.14

I. ERANSKINA.–LANALDIA

Hitzarmen honen indarraldiko urte guztietan, benetan egindako mila zazpiehun eta berrogeita hamalau (1.754) ordukoa izanen da urteko lanaldia, jarraitua nahiz zatitua izan.

Egiazko lan-denbora kontzeptuaren barrenean etenik gabeko lanaldietako atsedenaldian hartutako denbora sartuko da (ogitartekoa jatekoa), edo beste etenaldi batzuk.

Hitzarmenean lanaldiari buruz jasotzen den erregulazioak berekin ekartzen du beharrezkoa ez izatea lanaldiaren banaketa irregularrerako portzentajeak finkatzea. Horrenbestez, hitzartutakoa da Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluak exijitutako "kontrako ituna", eraginik gabe uzten duena %10eko aplikazioa, legez portzentaje hori ezarrita baitago besterik ezean.

Enpresak, batzordearekin ados jarrita, kanpaina garaietan –urtean 80 lanegun gehienez– egiazko 9 lanordu arrunt ezartzen ahalko ditu egunean, eguneko eta asteko atsedenaldiak errespetatuta betiere. Gainerako lanorduak modu homogeneoan banatuko dira urteko gainerako lanegunetan, eta aparteko ordutzat joko dira eranskin honetan ezarritako gehieneko lanaldiaren gaineko diferentziatik gorakoak.

Asteburuko lana.

Bi asteburutan jarraian lan egiten duten langileek, oro har, hirugarrenean atsedenaldia izanen dute.

Asteburuko zerrendan aurreikusitako lan txandak egin behar ez badira, enpresak egun horien aurreko ostiraleko txandan dauden langileei jakinaraziko die.

Edonola ere, halako egoerak ahalik eta gehien murriztuko dira, ahal dela.

II. ERANSKINA.–OPORRAK

Urteko opor ordainduak 30 lanegunekoak izanen dira 2022an.

Hitzarmenaren indarraldiko gainerako urteetan, eragiketa hau eginen da:

1. Urteko benetako lanaldia (egunetan) kalkulatzeko, urteko egunei (365 edo 366) larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduko zaizkie.

2. Urteko oporraldiko orduak kalkulatzeko, urteko benetako lanaldiari (ordutan) urteko lanaldia (1.754 ordu) kenduko zaio.

3. Indarraldiko urte bakoitzari dagozkion opor egunak kalkulatzeko, urteko oporraldiko orduak eguneko 8 orduekin zatituko dira.

4. Sor litezkeen egun zatikiak konpentsatzen ahal dira hurrengo aldiko oporraldiko orduekin.

Enpresan urtea hasita sartzen direnek eskubidea izanen dute lan egindako denboraren proportzioan hartzeko oporrak. Halaber, langile batek enpresa uzten badu oporrak hartu ondoren, azken likidaziotik kendu eginen zaio baja emandako egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokion oporren zatia, hartutakoena.

III. ERANSKINA.–HERIOTZAREN EDO BALIAEZINTASUNAREN KALTE-ORDAINA

Gelagri Ibérica SL enpresak langile guztien aldeko aseguru polizak kontratatuak ditu. Poliza horiek indarra izanen dute langileak enpresan eta Gizarte Segurantzan altan dauden bitartean. Hauek dira polizak:

A) Bizi-poliza.

Aseguru-etxeak honako prestazio hauek bermatuko ditu 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era:

–Edozein arrazoiren ondoriozko heriotza izaten denean (estaldura 24 orduetan), eskubidedunek 13.875 euro jasoko dituzte.

–Edonolako istripuaren ondoriozko heriotza izaten denean, eguneko edozein ordutan gertatuta ere, eskubidedunek 53.000 euro jasoko dituzte.

–Edonolako istripuaren ondorioz erabateko eta guztizko baliaezintasun iraunkorra gertatuz gero, eguneko edozein ordutan gertatuta ere, langileak 61.000 euro jasoko ditu.

Enpresak bere gain hartuko du polizaren kostuaren %100.

B) Istripu aseguruaren poliza.

Aseguru-etxeak bermatuko du aseguratuek lanean edo bizitza pribatuan (estaldura 24 orduetan) izaten dituzten gorputz-istripuetarako ezarritako kalte-ordainak ordainduko dituela. Aseguratu bakoitzarentzat bermatutako kapitalak:

–Aldi baterako lanerako ezintasuna lanekoa ez den istripu baten ondorioz:

  • 4. egunetik aurrera: urteko soldata gordinaren %40, 20. egunera arte, eta,
  • 21. egunetik 365. egunera arte, %25.

–Aldi baterako lanerako ezintasuna laneko istripu baten ondorioz:

  • 4. egunetik aurrera: urteko soldata gordinaren %25, 365. egunera arte.

Enpresak bere gain hartuko du polizaren kostuaren %100.

IV. ERANSKINA.–ERRETIROA

1. Erretiro partziala (manufaktura industriarako bakarrik): langile batek indar fisikoa edo arreta handia eskatzen duten lanak egiten dituenean fabrikazioan, elaborazioan edo eraldaketan, edo makinak eta industria ekipoak muntatzean, funtzionamenduan jartzean eta mantentze-lanak eta konponketa espezializatuak egitean, eskubidea izanen du erretiro partziala hartzeko, arlo horretan indarra duen legediari jarraikiz ezarritako gutxieneko adina bete ondoan, konplitzen baldin baditu 20/2018 Errege Lege Dekretuan erretiro partziala hartzeko finkatutako baldintzak, manufakturako industria gisa sailkatutako enpresetako langile jakin batzuei aplikatu beharrekoak. Horretarako, enpresak errelebo kontratu bat hitzartu beharko du langile egokiarekin, arlo honetako araudi indardunarekin bat. Hala ere, hemen onartutako eskubideak honako arau eta mugak izanen ditu:

a) Langileak erretiro partzialerako eskaera gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin egin beharko du.

b) Hemen aitortutako aukerabidea baliozkoa izanen da, bakar-bakarrik, langileak arlo horretako indarreko legediak unean-unean ezartzen duen ohiko lanaldiaren gehieneko murrizketa edo handiagoa eskatzen badu. Portzentaje hori baino gutxiagoko murrizketa eskatuz gero, enpresaren adostasuna beharko da erretiro partziala eskuratzeko.

c) Atal honetan ezarritako guztiak balioa izateko, beharrezkoa da legedi indardunean erretiro partzial aurreratuaren eta errelebo kontratuaren gaineko arau bat egotea, eta erreleborako eskaintzen diren lanpostuetarako langile egokiak aurkitzeko moduko enplegu egoera izatea.

V. ERANSKINA.–BIDAIAK ETA DIETAK

Dietak edo dieta erdiak jasotzeko eskubidea ematen duten bidaiak egitean enpresak ordaindu beharreko zenbatekoak hauek dira, hitzarmen honen indarraldian:

–Gosariagatik: 4,50 euro.

–Bazkari edo afariagatik: 21,00 euro.

–Gaua igarotzeagatik: 50,00 euro.

Era berean, bidaia profesionaletan ibilgailu pribatua erabiltzen bada, 0,30 euroko kalte-ordaina ordainduko da egin eta justifikatutako kilometro bakoitzeko.

VI. ERANSKINA.–LAN GATAZKEN KONPONKETA

Oinarrizko hitzarmen hau sinatu duten aldeek erabaki dute hitzarmen hau interpretatzean sortzen diren desadostasun eta gatazka guztiak, bai taldekoak bai banakakoak, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jartzea, bitartekotza eta adiskidetze faseetan, eta aipatu auzitegiaren arbitraje prozeduraren esanetara borondatez jartzeko ahaleginak eginen dituztelako konpromisoa agertzea.

Klausula hau, beraz, aldeak Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiari onartzearen adierazpena da, Langileen Estatutuaren 83. artikuluak arautzen duen eraginkortasun orokorreko izaera du eta, horren ondorioz, itunak enpresaburuak, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak epaiketara jo aitzin aipatu auzitegiaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera. Hori horrela, ez da nahitaezkoa atxikimendu espresua eta banakakoa egitea, arbitrajera borondatez lotzeko ez bada, zeina bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

VII. ERANSKINA.–ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

Gelagri Iberica SL enpresako zuzendaritzak eta sindikatuen ordezkariek, oinarrizko hitzarmen honen sinatzaileek, argi ikusten baitute langileen etengabeko prestakuntzak balio estrategikoa duela eta enpresako giza kapitalean egiten den inbertsioa dela, erabaki dute bi aldeek batera prestakuntza programak sustatzea, eta plantillako ahalik eta langile gehien sartzea horietan.

VIII. ERANSKINA.–LAN-POLTSA

Enpresak, lanpostu hutsak betetzeko, lehentasuna emanen die Gelagri Ibérica SLko langileen seme-alabei, betiere agintzen zaizkien lanak egiteko baldintza egokiak betetzen badituzte.

IX. ERANSKINA.–BEHIN-BEHINEKO LANGILEA ALDIZKAKO LANGILE
FINKO BIHURTZEA

Behin-behineko langileak, 250 eguneko benetako lana egina badute, aldizkako langile finko bihurtuko dira, denbora horretan beste enpresa batean aritu ez badira behintzat.

X. ERANSKINA.–ALDIZKAKO LANGILE FINKOAK FINKO MUGAGABE BIHURTZEA

Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunean, lehenbiziko hogeita hemezortzi aldizkako langile finkoen kontratuak aldatu eta mugagabeko kontratua duten langile bihurtuko dira.

Hitzarmenaren indarraldian, mugagabeko langile finkoren batek behin betiko baja hartzen badu, aldizkako langile finkoen zerrendan hurrengoa dena mugagabeko langile finko bihurtuko da, zorrozki antzinatasunaren arabera.

XI. ERANSKINA.–ORDAINSARIEN TAULAK

2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte Gelagri Ibérica SLko langileek jasoko dituzten soldatak honako behin betiko taula hauetan azaltzen dira. 2022. urterako taulak lortu dira 2021. urteari dagozkion behin betiko taulei %5,00 gehituta. 2023. urterako, 2022. urteko behin betiko taulei %4,50 gehitzea hitzartu da. Eta 2024. urteko lehen seihilekorako hitzartu da, behin-behinean eta kontura emandakoaren izaerarekin, beste igoera bat, %1,50ekoa, 2023ko behin betiko taulei aplikatu beharrekoa.

Soldata berrikusteko klausula bakarra ezarri da, 2024ko lehen 6 hilabeteetako banako KPIen baturak benetako KPIa %1,50 gainditzen duen kasurako. Horrek esan nahi du, adibidez, 2024ko lehen 6 hilabete horietako banako KPI erreala %1,30 bada bukaeran, ez dela atzerapenik sortuko, eta behin betiko igoera igoera aurreratuaren berdina izanen dela, hau da, %1,50ekoa. Baina batura hori, adibidez, %2,10 bada, atzerapenak sortu eta likidatuko dira aldeagatik, hau da, %2,10-%1,50 = %0,60, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arte. Ondoren, 2024ko behin betiko taulak kalkulatuko dira berriz, urte horretako ekainaren 30era arte, alde hori barne hartuta; eta horiek izanen dira soldata-taula berriak kalkulatzeko oinarria, 2024ko ekainaren 30etik aurrera, itundutako igoerarekin. Beraz, eta soilik 2024ko 6 hilabete horietarako, enpresak %1,50eko gutxieneko igoera bermatuko du beti.

2022. URTERAKO BEHIN BETIKO TAULAK

2022. urteko igoera = %5,00

Plantillako langile finkoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra)

MAILAK

HILEKO
SOLDATA

(eurotan)

URTEKO
SOLDATA

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)
(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU
PLUSA
(eurotan/ordua)

1. maila. 1

1.874.78

28.121.70

21,83

3,21

1,52

1. maila. 2

1.731.22

25.968.30

20,03

2,97

1,42

1. maila. 3

1.731.22

25.968.30

20,03

2,97

1,42

1. maila. 4

1.655.65

24.834.75

19,07

2,84

1,27

1. maila. 5

1.654.68

24.820.20

18,91

2,84

1,27

1. maila. 6

1.622.48

24.337.20

18,64

2,77

1,26

1. maila. 7

1.576.24

23.643.60

18,05

2,71

1,25

1. maila. 8

1.571.37

23.570.55

17,96

2,70

1,25

1. maila. 9

1.518.24

22.773.60

17,63

2,70

1,25

1. maila. 10

1.463.29

21.949.35

17,63

2,70

1,25

1. maila. 11

1.453.97

21.809.55

17,63

2,70

1,25

1. maila. 12

1.452.27

21.784.05

17,63

2,70

1,25

1. maila. 13

1.433.18

21.497.70

17,63

2,70

1,25

1. maila. 14

1.414.07

21.211.05

17,63

2,70

1,25

Plantillako aldizkako langile finkoentzako eta behin-behinekoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra)

MAILAK

SOLDATA

ORDUA/GUZTIRA

(eurotan/ordua)

URTEKO SOLDATA

(1.754 ordu)

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)
(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU PLUSA
(eurotan/ordua)

2. maila. 10

12,51

21.949.35

17,63

2,70

1,25

2. maila. 12

12,42

21.784.05

17,63

2,70

1,25

2. maila. 13

12,26

21.497.70

17,63

2,70

1,25

2. maila. 14

12,09

21.211.05

17,63

2,70

1,25

Asteburuko eta jaiegunetako aparteko orduen prezioa (2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean balio dutenak) (asteburuko plusa barne)

1.9 mailaraino edo baliokideraino

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

17,63

21,71

21,71

Arratsaldea

17,63

21,71

21,71

Gaua

21,71

21,71

21,71

1.8 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

17,96

22,12

22,12

Arratsaldea

17,96

22,12

22,12

Gaua

22,12

22,12

22,12

1.7 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,05

22,23

22,23

Arratsaldea

18,05

22,23

22,23

Gaua

22,23

22,23

22,23

1.6 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,64

22,95

22,95

Arratsaldea

18,64

22,95

22,95

Gaua

22,95

22,95

22,95

1.5 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,91

23,29

23,29

Arratsaldea

18,91

23,29

23,29

Gaua

23,29

23,29

23,29

1.4 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,07

23,48

23,48

Arratsaldea

19,07

23,48

23,48

Gaua

23,48

23,48

23,48

1.2 eta 1.3 mailetarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

20,03

24,67

24,67

Arratsaldea

20,03

24,67

24,67

Gaua

24,67

24,67

24,67

1.1 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

21,83

26,88

26,88

Arratsaldea

21,83

26,88

26,88

Gaua

26,88

26,88

26,88

Espezialitateko plusen prezioa
(Balioa izanen dute 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte)

1. PLUSA

2. PLUSA

0,16 euro/h

0,33 euro/h

2023. URTERAKO BEHIN BETIKO TAULAK

2023. urteko igoera = %4,50

Plantillako langile finkoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra)

MAILAK

HILEKO
SOLDATA

(eurotan)

URTEKO
SOLDATA

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)
(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU PLUSA
(eurotan/ordua)

1. maila. 1

1.959.15

29.387.25

22,81

3,35

1,59

1. maila. 2

1.809.12

27.136.80

20,93

3,10

1,48

1. maila. 3

1.809.12

27.136.80

20,93

3,10

1,48

1. maila. 4

1.730.15

25.952.25

19,93

2,97

1,33

1. maila. 5

1.729.14

25.937.10

19,76

2,97

1,33

1. maila. 6

1.695.49

25.432.35

19,48

2,89

1,32

1. maila. 7

1.647.17

24.707.55

18,86

2,83

1,31

1. maila. 8

1.642.08

24.631.20

18,77

2,82

1,31

1. maila. 9

1.586.56

23.798.40

18,42

2,82

1,31

1. maila. 10

1.529.14

22.937.10

18,42

2,82

1,31

1. maila. 11

1.519.40

22.791.00

18,42

2,82

1,31

1. maila. 12

1.517.62

22.764.30

18,42

2,82

1,31

1. maila. 13

1.497.67

22.465.05

18,42

2,82

1,31

1. maila. 14

1.477.70

22.165.50

18,42

2,82

1,31

Plantillako aldizkako langile finkoentzako eta behin-behinekoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra)

MAILAK

SOLDATA

(ordua/orokorra)

(eurotan/ordua)

URTEKO
SOLDATA

(1.754 ordu)

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)

(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU PLUSA
(eurotan/ordua)

2. maila. 10

13,08

22.937.10

18,42

2,82

1,31

2. maila. 12

12,98

22.764.30

18,42

2,82

1,31

2. maila. 13

12,81

22.465.05

18,42

2,82

1,31

2. maila. 14

12,64

22.165.50

18,42

2,82

1,31

Asteburuko eta jaiegunetako aparteko orduen prezioa (2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean balio dutenak) (asteburuko plusa barne)

1.9 mailaraino edo baliokideraino

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,42

22,69

22,69

Arratsaldea

18,42

22,69

22,69

Gaua

22,69

22,69

22,69

1.8 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,77

23,12

23,12

Arratsaldea

18,77

23,12

23,12

Gaua

23,12

23,12

23,12

1.7 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,86

23,23

23,23

Arratsaldea

18,86

23,23

23,23

Gaua

23,23

23,23

23,23

1.6 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,48

24,00

24,00

Arratsaldea

19,48

24,00

24,00

Gaua

24,00

24,00

24,00

1.5 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,76

24,34

24,34

Arratsaldea

19,76

24,34

24,34

Gaua

24,34

24,34

24,34

1.4 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,93

24,55

24,55

Arratsaldea

19,93

24,55

24,55

Gaua

24,55

24,55

24,55

1.2 eta 1.3 mailetarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

20,93

25,78

25,78

Arratsaldea

20,93

25,78

25,78

Gaua

25,78

25,78

25,78

1.1 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

22,81

28,10

28,10

Arratsaldea

22,81

28,10

28,10

Gaua

28,10

28,10

28,10

Espezialitateko plusen prezioa
(Balioa izanen dute 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitarte)

1. PLUSA

2. PLUSA

0,17 euro/h

0,34 euro/h

2024KO BEHIN-BEHINEKO TAULAK

Konturako igoera: 2024ko urtarrilaren 1a = %1,50. Gero, 6 hilabeteko KPI erreala

Plantillako langile finkoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era)

MAILAK

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)
(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU PLUSA
(eurotan/ordua)

1. maila. 1

1.988.54

29.828.10

23,15

3,40

1,61

1. maila. 2

1.836.26

27.543.90

21,24

3,15

1,50

1. maila. 3

1.836.26

27.543.90

21,24

3,15

1,50

1. maila. 4

1.756.10

26.341.50

20,23

3,01

1,35

1. maila. 5

1.755.08

26.326.20

20,06

3,01

1,35

1. maila. 6

1.720.92

25.813.80

19,77

2,93

1,34

1. maila. 7

1.671.88

25.078.20

19,14

2,87

1,33

1. maila. 8

1.666.71

25.000.65

19,05

2,86

1,33

1. maila. 9

1.610.36

24.155.40

18,70

2,86

1,33

1. maila. 10

1.552.08

23.281.20

18,70

2,86

1,33

1. maila. 11

1.542.19

23.132.85

18,70

2,86

1,33

1. maila. 12

1.540.38

23.105.70

18,70

2,86

1,33

1. maila. 13

1.520.14

22.802.10

18,70

2,86

1,33

1. maila. 14

1.499.87

22.498.05

18,70

2,86

1,33

Plantillako aldizkako langile finkoentzako eta behin-behinekoentzako lansariak
(Balioa izanen dute 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era)

MAILAK

SOLDATA

(ordua/orokorra) (eurotan/ordua)

URTEKO SOLDATA

(1.754 ordu)

(eurotan)

APARTEKO
ORDUAK

(egun arrunta)
(eurotan/ordua)

GAUEKO
LANAREN

PLUSA

(eurotan/ordua)

NEKAG.

ARRISKU PLUSA
(eurotan/ordua)

2. maila. 10

13,27

23.281.20

18,70

2,86

1,33

2. maila. 12

13,17

23.105.70

18,70

2,86

1,33

2. maila. 13

13,00

22.802.10

18,70

2,86

1,33

2. maila. 14

12,83

22.498.05

18,70

2,86

1,33

Asteburuko eta jaiegunetako aparteko orduen prezioa (2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean balio dutenak) (asteburuko plusa barne)

1.9 mailaraino edo baliokideraino

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

18,70

23,03

23,03

Arratsaldea

18,70

23,03

23,03

Gaua

23,03

23,03

23,03

1.8 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,05

23,46

23,46

Arratsaldea

19,05

23,46

23,46

Gaua

23,46

23,46

23,46

1.7 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,14

23,57

23,57

Arratsaldea

19,14

23,57

23,57

Gaua

23,57

23,57

23,57

1.6 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

19,77

24,35

24,35

Arratsaldea

19,77

24,35

24,35

Gaua

24,35

24,35

24,35

1.5 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

20,06

24,70

24,70

Arratsaldea

20,06

24,70

24,70

Gaua

24,70

24,70

24,70

1.4 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

20,23

24,91

24,91

Arratsaldea

20,23

24,91

24,91

Gaua

24,91

24,91

24,91

1.2 eta 1.3 mailetarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

21,24

26,16

26,16

Arratsaldea

21,24

26,16

26,16

Gaua

26,16

26,16

26,16

1.1 mailarako

TXANDAK

LARUNBATAK

IGANDEAK

JAIEGUNAK

Goiza

23,15

28,51

28,51

Arratsaldea

23,15

28,51

28,51

Gaua

28,51

28,51

28,51

Espezialitateko plusen prezioa
(Balioa izanen dute 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarte)

1. PLUSA

2. PLUSA

0,17 euro/h

0,35 euro/h

Soldata plusa.

"1. espezialitateko plusa" izena duen soldata plus bat ezarri da, %1,35ekoa, lanpostu hauetarako:

–Orga-gidariak, ontziratutako nahasketakoak.

–Orga-gidariak, kanpoaldeko, ontziratze saileko eta fabrikakoak.

–Orga-gidariak, kruziferoen eta tomatearen prestaketa lerrokoak.

Era berean, "2. espezialitateko plusa" izena duen soldata plus bat ezarri da, %1,35ekoa, lanpostu hauetarako:

–Fabrikako eta ontziratze saileko produkzio-parteak eta fitxak.

–Ziazerba-zerratzaileak.

–Bidalketak kargatzeko kontrolatzaileak.

–Fabrikako beste lerroetako elikagaien orga-gidariak.

–Fabrikako prestaketa lerroetako zaintzaileak.

Laguntzaile kategoria duten langileek eskubidea izanen dute kasuan kasuko plusa jasotzeko, baldin eta espezialistaren edo makinako operadorearen lanpostuekin parekatutako lanpostu batean aritzen badira, baita espezialista kategoria duten langileek ere, baldin eta makinako operadorearen lanpostuarekin parekatutako lanpostu batean aritzen badira.

Espezialisten kategoriako oinarrizko soldataren igoera.–Espezialisten kategoriako oinarrizko soldata ateratzeko, eragiketa hau egin behar da:

Espezialistaren oinarrizko soldata =

Mak. ope. oinarrizko soldata + laguntzailearen oinarrizko soldata

2

Horrela, langile espezialistek oinarrizko soldatan kobratuko dute espezialitatearen plusa.

Hitzartutako soldatako langile finkoak.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, hitzartutako soldata duten langile finkoen oinarrizko soldata eta "ad personam" osagarria handituko dira, lansari taulak prestatzeko erabilitako portzentaje berberak aplikatuta; eta lanpostuko osagarria, gutxieneko gisa, ez da murriztuko inola ere, aldeek 2000ko apirilaren 7an hartutako akordioari jarraikiz.

Soldata-araubidea ez aplikatzeko klausula.

Kontsultak egiteko epea iraganda eta batzorde paritarioak esku hartu bai baina adostasunik gabe, aldeek men eginen diete gatazkak judizioz kanpo ebazteko prozedurei; betiere, nahitaezko arbitrajea baztertuko da.

XII. ERANSKINA.–BERDINTASUN PLANA

Berdintasun plana.

3/2007 Lege Organikoarekin bat, berdintasunerako batzorde bat sortu da, enpresan hitzartutako berdintasunerako planaren jarraipena egiteko.

Plan honen helburua da lanaren esparruan tratu eta aukera berdintasuna errespetatzea. Horretarako, ekintza zehatz sorta bat prestatzen ari da, gaien arabera sailkatuta, gizon eta emakumeen arteko laneko diskriminaziorik izan ez dadin eta berdintasunerako printzipioaren oztopoak kentze aldera, eta horren aldeko sentsibilizazio eta komunikazio ekintzak abian jartzea sustatzeko.

Orobat, planak jarraipen eta ebaluazio sistema bat du, proposatu diren ekintza eta helburuetarako. Sistema horren bidez aukera izanen da behar diren aldaketak egiteko, plana eta ondoriozko ekintzak enpresako errealitatera egokitzeko. Jarraipena eta ebaluazioa horretarako sortu den berdintasunerako planaren batzordeak eginen ditu.

Jazarpen kasuetan jarduteko protokoloa. 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz, berdintasunerako planaren barnean jazarpen kasuetan jarduteko protokoloa prestatu da, horretarako eratutako Berdintasunerako Batzordearen bidez.

XIII. ERANSKINA.–HAURTZAINDEGI MALGUA

Enpresak aukera bat eskaintzen die 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten langile gurasoei, haurtzaindegi zerbitzua erabiltzen badute, plan malgu bati atxikitzeko, aurrezpen fiskala izan dezaten. Horretarako, berariaz eskatu behar dute ordaintze malguaren plan horri atxikitzen zaizkiola, eta enpresak kasuz kasu aztertuko dute unean-unean indarra duen araudi legalera egokitzeko.

Iragarkiaren kodea: F2406490