2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZOLINAKO KONTZEJUA
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Zolinako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza batean. Ordenantzak, hain zuzen, Zolinako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen ditu. Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zolinan, 2024ko maiatzaren 16an.–Kontzejuko burua, Aitor Larrainzar Marco.
Iragarkiaren kodea: L2408581