120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

24-00568 gora jotzeko errekurtsoa, tasa baten likidazioari buruzkoa. Tasa dagokio tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, 2024an energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

Honen bidez, jakinarazten da Carlos Sobrino San Martínek, "I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES SAU" enpresa ordezkatuz, 24-00568 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako Udaleko Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 29ko ebazpen baten aurka. Ebazpen hori tasa baten likidazioari buruzkoa da (tasa dagokio tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, 2024an energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2408508