2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UZTARROZE
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintza-jarduketak izapidetzeko. Hasierako onespena
Uztarrozeko Udalak, 2024ko apirilaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau:
–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintza-jarduketak izapidetzeko.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Uztarrozen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Jone Alastuey García.
Iragarkiaren kodea: L2408609