2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2024rako dirulaguntzak, kultura, hezkuntza, kirol, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako. Laburpena
Untzueko Udalaren deialdi baten laburpena. Deialdiaren bidez, dirulaguntzak emanen dira 2024an, kultura, hezkuntza, kirol, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 764720.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764720).
Deialdia interesdunen esku egonen da Untzueko Udalaren egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es/info.0), bai eta iragarki-taulan eta udaletxean bertan ere.
Untzuen, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2408745