2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko kirol-aretoa: jarduera anitzeko gimnasioa (crossfit)
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 15/2024/AACC.
Sustatzailea: Soldevilla Soroeta, Miguel Eugenio.
Jarduera: erabilera anitzeko kirol-aretoaren jarduera ezartzea: jarduera anitzeko gimnasioa (crossfit).
Tokia: Las Labradas industrialdea, Castilla-León bidea, 19.2 lurzatiaren ekialdeko zatia (38. poligonoa, 453. katastro-lurzatia, 2. azpieremua, 1. unitatearen ekialdeko zatia).
Tuteran, 2024ko maiatzaren 30ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2408740