2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Hiriko ingurumena zarata eta bibrazioen kontra babesteko ordenantzan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2024ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiriko ingurumena zarata eta bibrazioen kontra babesteko udal ordenantzan. Hain zuzen, artikulu hauek aldatu nahi dira:
–20.2 artikulua.
–20.8 artikulua, c) apartatua.
Agintzen da iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzea, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2408603