120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa), xedapen iragankor bat gehiturik.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jarraikiz aipatutako Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aurreikuspenei, jendaurreko informazioaren izapidean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Olaibarren, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2408555