2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Xehetasun-azterketa, Etxalekuko 8. poligonoko 195. lurzatian. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2024ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Etxalekuko 8. poligonoko 195. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuta dagoenari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Imotzen, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408852