120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Larrialdien eraikina eraberritzea eta handitzea eta zainketa intentsiboetako unitate berria eraikitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatuta dagoena (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Jarduera: Larrialdien eraikina eraberritzea eta handitzea eta zainketa intentsiboetako unitate berria eraikitzea.

Tokia: Santa Soria kalea 22.

Lizarran, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2408746