120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatietan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

IKUSIRIK:

1.–Jonatán Oliver Chanca del Riok aurkeztutako idazkia, 3625/2023 sarrera-erregistroa duena. Horren bidez, eskatzen da izapidetu dadin xehetasun-azterketa bat, Corellako Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatiak hartzen dituena.

2.–Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an hartutako erabakia, hasiera batez onetsi zuena aipatutako xehetasun-azterketa.

3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 14koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

Kontuan hartuz arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, zeinak espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Kontuan hartuz Hirigintza Batzordeak, 2024ko apirilaren 23an eginiko bilkuran, aldeko txostena eman zuela.

Horiek horrela, eta bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Jonatán Oliver Chanca del Riok aurkeztutako xehetasun-azterketa. Horren bidez, eskatu da izapidetu dadin xehetasun-azterketa bat, Corellako Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatiak hartzen dituena.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Espedientea bidaltzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.

Corellan, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408651