120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 1477. lurzatian. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

IKUSIRIK:

1.–Sara Catalán Sesmak aurkeztutako idazkia (erregistroan 428/2024 sarrera-zenbakia duena), xehetasun-azterketa bat izapidetzeko eskatzen duena honako eremuan: Corellako 4. poligonoko 1477. lurzatia.

2.–Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an hartutako erabakia, aipatutako xehetasun-azterketa hasiera batez onesten duena.

3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartu da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Kontuan hartu da Hirigintza eta Industria Batzordeak 2024ko apirilaren 23an eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Horiek horrela, eta bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Sara Catalán Sesma andreak aurkeztutako xehetasun-azterketa, Corellako 4. poligonoko 1477 lurzatiari dagokiona.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Espedientea bidaltzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.

Corellan, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408625