2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei 2024. urtean aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 764721.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764721).
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2024ko maiatzaren 27ko 281/2024 Ebazpenaren bitartez, dirulaguntzen deialdi publiko hau onetsi zuen: deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei 2024. urtean aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako laguntzena.
Lehena.–Onuradunak: Oltza zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.
Bigarrena–Xedea eta helburua: oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herrietarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.1.
Laugarrena.–Zenbatekoa: 700,00 euro da guztira erabiliko den kuota.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: urte osoan egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.
Oltza zendean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2408743