120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera-lizentziaren eskaera. Errementaritza eta konponketa lantegia, nekazaritzako eta industriako makineriarentzat

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Metálicas Osta, SL.

Jarduera: nabe bat egokitzea Buñuelen, errementaritza eta konponketa lantegia izan dadin, nekazaritzako eta industriako makineriarentzat.

Tokia: 2. poligonoa, 901., 902., eta 903. lurzatiak (Buñuel).

Buñuelen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2408590