120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Akats zuzenketa, 2024rako karga-tasen eta egutegi fiskalaren behin betiko onespenean

2024ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28koan, argitara eman zen 2024rako karga-tasen eta egutegi fiskalaren behin betiko onespena. Hartan akatsa badagoela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Honela behar du:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Beraskoainen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2408577