120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen Ordenantzaren aldaketa. Aldaketa hori 2024ko martxoaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 59. zenbakian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako toki araubidea gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatu zen) eta jendaurrean egoteko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

ETXEBIZITZA SOZIALAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK ETA HAIEN FUNTZIONAMENDU ETA ERABILERA ARAUAK EZARTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

1. artikuluan, honako hau dioen tokian: "Udalaren jabetzapeko etxebizitzen baldintzak, haietan sartzeko betebeharrak eta erabiltzeko araubidea ezartzea. Etxebizitza horiek erabiltzen dira etxebizitza beharrei erantzuteko, hau da, ohiko etxebizitza izateko beharra betea izan ez, familia zamak jasan eta baliabide gutxi izateagatik merkatu librean etxebizitza bat alokatzerik ez dutenek eremu egoki bat izan dezaten, beren familia beharren eta baliabide ekonomikoen arabera."

Honela behar du: "Udal-jabetzako etxebizitzen eta udal-jabetzakoak ez diren baina Baztango Udalak kudeatzen dituen etxebizitzen baldintzak, haietan sartzeko betebeharrak eta erabiltzeko araubidea ezartzea. Etxebizitza horiek erabiltzen dira etxebizitza beharrei erantzuteko, hau da, ohiko etxebizitza izateko beharra betea izan ez, familia zamak jasan eta baliabide gutxi izateagatik merkatu librean etxebizitza bat alokatzerik ez dutenek eremu egoki bat izan dezaten, beren familia beharren eta baliabide ekonomikoen arabera."

10. artikuluan, honako hau dioen tokian: "Hileko alokairu sozial orokor bat ezartzen da, 100 eurokoa, eta hilaren lehen 5 egunen epean ordaindu beharko zaio Udalari".

Honela behar du: "Hilero Udalari hilaren lehen 5 egunen epean ordaindu beharko zaion alokairu soziala, etxebizitzak dituen metro koadroen araberakoa izanen da:

–60 metro koadro arte: 175 euro.

–61 eta 80 metro koadro artean: 200 euro.

–81 eta 95 metro koadro artean: 225 euro.

–95 metro koadro baino gehiago: 250 euro.

Iragarkiaren kodea: L2408630