120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

24-00432 gora jotzeko errekurtsoa, Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko abenduaren 1eko erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2024ko apirilaren 15eko probidentziaren bidez, Tafallako Udalari jakinarazi zitzaion Silvia Teilleri Vicondoak 24-00432 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela. Izan ere, errekurtso hori jarri da Tafallako Udalak isilbidezko ezespena eman ziolako berraztertzeko errekurtso bati, zeinak aurka egiten zion Tafallako Udalak 2023ko abenduaren 1ean hartutako erabaki bati (diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onesten zituena).

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Tafallan, 2024ko maiatzaren 14an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2407821