120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

58E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez 16.839,45 euro gehitzen zaizkion dirulaguntza deialdi honen kredituari: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2024rako". DDBN identifikazioa: 747715.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 6ko 16E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onesten da: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2024rako".

Deialdi hori arautzen duten oinarrietan, 3. oinarrian zehazki, honako hau ezartzen da:

"3. Aurrekontuko egozpena eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek, 426.000 euro gehienez, finantzatuko dira 2024ra luzatutako 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntza" izeneko A200002-A2500-4816-334106 partidaren kargura.

Baimendutako kredituari 20.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

Finantzaketarako dirua honela banatuko da modalitateen arabera:

–A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 226.000 euro, beste 20.000 euro gehitzeko aukerarekin.

–B modalitatea: Jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 200.000 euro".

Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi ondoren, kudeaketa unitateak proposatu du deialdiaren kredituari 16.839,45 euro gehitzea, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntza" izeneko A200002-A2500-4816-334106 partidaren kargura. Hartara, deialdiko kreditua, guztira, 442.839,45 eurokoa izanen da.

16.839,45 euroko igoera eginda, honako banaketa ekonomiko honen arabera eginen da finantzaketa, modalitatez modalitate:

–A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 242.839,45 euro.

–B modalitatea: Jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 200.000 euro.

Kasu honetan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzen onarpenaz ebatzi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta, horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdiaren aurrekontu-kredituari 16.839,45 euro gehitzeko baimena ematea, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntza" izeneko A200002-A2500-4816-334106 partidaren kargura.

16.839,45 euroko igoera eginda, honako banaketa ekonomiko honen arabera eginen da finantzaketa, modalitatez modalitate:

–A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 242.839,45 euro.

–B modalitatea: Jaialdi, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak: 200.000 euro.

2 Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez dakar eskaerak aurkezteko beste eperik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2407714