2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aguilar Kodesen, 2024ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2408425