2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko apirilaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aguilar Kodesen, 2024ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2408423