119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakariordearen izendapena

2023ko urriaren 11n, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 469/2023 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluak ezartzen duela lehendakariak libreki izendatu eta kargutik kenduko duela lehendakariordea Batzorde Iraunkorreko kideen artean.

468/2023 ebazpenaren bidez Batzorde Iraunkorreko kideak izendatu dira, eta haietako bat Idoia Aritzala Etxarren andrea da.

EBATZI DUT:

1.–Idoia Aritzala Etxarren andrea, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea, izendatzea erakundeko lehendakariorde. Estatutuen 19. artikuluan jasotzen diren eskuduntzak egokituko zaizkio.

Izendapena gaurko egunetik aurrera gauzatuko da; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeari kalterik egin gabe, Nafarroako Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin bat –Toki Administrazioaren Foru Legearen 51. artikuluari lotuta–".

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2408545