2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Tebas-Muru Artederretako alkateak ebazpen bat eman zuen 2024ko maiatzaren 27an. Hona hemen haren testu osoa:
"Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 27ko Ebazpena, Yolanda Obanos Irure andrearena, Tebas-Muru Artederreta udalerriko alkatearena. Horren bidez, alkatetza eskuordetzen du, oporrak direla eta.
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, EBAZTEN DUT:
Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordeari eskuordetzea, maiatzaren 30etik 24era, biak barne.
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran".
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2408507