119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari (Ezkontza Zibilak egiteari buruzko Legea) eta Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei, eta baliatuz ematen zaizkidan ahalmenak, zehazki Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak ematen dizkidanak, haren 43. artikuluaren eta ondokoen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Daniel Sanz Bueno udal honetako zinegotziaren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 20240320/021907 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2024ko ekainaren 1ean eginen da, Arradako udaletxean (Nafarroa).

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2408616