119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARUNBEKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, zeinak Larunbeko Kontzejuko Batzarrak hasiera batez onetsi baitzituen 2024ko martxoaren 16an egin bilkuran; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an.

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.300,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 14.420,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 7.800,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.570,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 33.490,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 11.100,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 390,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 33.490,00 euro.

Itzan, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Eduardo Goikoa Arbilla.

Iragarkiaren kodea: L2408596