119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERITZEGOITIKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, zeinak Eritzegoitiko Kontzejuko Batzarrak onetsi baitzituen 2024ko urtarrilaren 26an egin bilkuran; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) xedatuta dagoenarekin.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an.

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.250,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 7.201,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 23.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 16.099,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 55.350,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 13.210,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 340,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 41.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 55.350,00 euro.

Eritzen, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2408588