2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 27ko 85/2024 Ebazpenaren bidez, alkateak Idoia Arregi Azpiroz zinegotziaren esku utzi du ezkontza zibila egiteko eskudantzia. Ezkontza Donamarian izanen da, 2024ko ekainaren 14an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Donamarian, 2024ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2408548