119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1816/2024 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, zehazten baitira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 350/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 1364/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Aipatu deialdiaren 1.1 oinarriak xedatzen duenez, bete beharreko bederatzi lanpostuak izanen dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 316/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketaren deialdiaren ondorioz hutsik gelditzen direnak, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldiaren aurretik zehaztuko dira horien zenbakiak eta destinoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 983/2024 Ebazpenaren bidez, deklaratu da bete gabe utzi direla ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduraren barruko lanpostuak.

Horregatik, deialdiaren 1.1 oinarrian xedaturikoa betez, bidezkoa da bete beharreko lanpostuen zerrenda onestea.

Era berean, bidezko da oposizioko lehen proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2024ko irailaren 7an eginen dela, larunbatarekin, 9:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitzan.

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.

3. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian bete beharreko lanpostu hutsen zerrenda. II. eranskinean ageri da.

4. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–OGASUNEKO TEKNIKARIA (OPOSIZIOA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Txanda irekia.

Onartuak:

AGORRETA LAFUENTE, BLANCA ESTHER

ANDUEZA GARCIA, CARMEN MARIA

ARRAIZ EXPOSITO, JESICA

ASTIZ ERRO, JAVIER

AYLAGAS MORELLA, ANDREA

BELLETICH CHERO, ANGELA ANAHI

BORROMEO DEL POZO, JENNIFER MADELAINNE

BUSTO IRIBERRI, MARIA MONTSERRAT

DUCUN GARCIA, ALBA

DURAN TORIBIO, MARINA

GAONA GOMEZ, FRANCISCA

GARCIA VILLOSLADA SOTO, LEYRE

GARMENDIA BERANGO, ASIER

GONZALEZ DE CASTEJON HERMOSO, MARIA JESUS

GOÑI MINA, JON

ILUNDAIN LESACA, MARIA JESUS

LLANSO AZCONA, MIREIA

LORENTE LEDESMA, RUBEN

MARIN PEREZ, ANA MERCEDES

MARTIN DE LA NAVA, MARIA DE LA SOLEDAD

MERINO LOREA, IÑIGO

MURCIEGO LOZANO, MARIA ELENA

ONA LOPEZ, MAIALEN

OTERO AZPILLAGA, LOREA

PEJENAUTE MEDRANO, JULIA CARMEN

RADA ARENAZ, SARA

RIVAS AGUIRRE, OSKIA

SAN JOSE ARREGUI, MAITE

SANJUANBENITO GAMBOA, IRANZU

SANTESTEBAN BENDOIRO, KARMELE

SENOSIAIN AZPILICUETA, ANDREA

TORRECILLA LORIENTE, SANTIAGO

TORRES DE MIGUEL, PAULA

YOLDI AZCONA, ALICIA

YOLDI AZCONA, BEATRIZ

Baztertuak:

Langabe gisa inskribaturik ez egoteagatik deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez, eta izena emateko tasa ez ordaintzeagatik:

NAVARRO MORENO, CLAUDIA

–Igoera txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

–Igoera txanda espezifikoa.

Onartuak:

EGUINOA ANCHO, LAURA

ELETA EQUIZA, CRISTINA

ESPARZA ADOT, XABIER

FERNANDEZ POU, MARIA CRISTINA

JERICO OCHOA, CARLOS JAVIER

LANDIVAR FABO, IÑIGO MANUEL

LARRION ZABALETA, BEATRIZ

THAMIER ROLDAN, FEDERICO ARSENIO

YERRO YERRO, FELIX

Baztertuak: inor ez.

–Desgaitasuna dutenentzako txanda.

Onartuak:

BARRENETXEA GARCIA, IÑAKI JON

BARTOLOME MORENO, EVA ISABEL

GOIKOLEA UNZALU, BRUNO

HERNANDEZ RABAL, ANA ISABEL

Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–OGASUNEKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

1140

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1278

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6925

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

5832

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

10770

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6811

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

9716

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6755

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6923

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2407798