119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azpako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 18an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute, eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Azpan, 2024ko maiatzaren 28an.–Kontzejuko burua, Sergio Hernández Nicuesa.

Iragarkiaren kodea: L2408595