119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Udalkideen ordainsariak

Aresoko kudeaketa batzordeak, 2024ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkura ezohikoan, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarritakoa, eta aurrekontuetan honetarako aurreikusita dagoen zenbatekoa, aho batez kudeaketa batzordeko kideen esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau onetsi da:

Lehenengoa.–Kudeaketa batzordeko lehendakari eta kideek, osoko bilkuretara etortzeagatik: 247,22 euro, urtean gehienez hamabi osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 2.966,67 euro urtean.

Urtea bukatzean aurreikusitako partida agortu ez bada, geratzen den zenbatekoa kide guztien artean banatzea adosten da.

Bigarrena.–Diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Areson, 2024ko maiatzaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko lehendakaria, M.ª Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2408634