119. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Bortzirietan berdintasun-zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmenaren aldaketa eta luzapena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Bortzirietan berdintasun-zerbitzua emateko eta langile bat Igantziko Udalaren bidez kontratatzeko baldintzak arautzen dituen hitzarmena aldatu eta luzatzea adostu dela Arantzako, Berako, Etxalarko, Igantziko eta Lesakako Udalen artean 2024ko maiatzaren 6an sinaturiko akordio bidez (bortz udalen osoko bilkurek onetsita); Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakora egokitzen da hitzarmena.

Arantzan, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Bortzirietan berdintasun-zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407590