2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Behin betiko onespena
Oibarko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraiki, espedienteak jendaurrean egon dira, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina, ondotik ematen diren tasak eta prezio publikoak finkatuta.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2024rako
Etxerako, industriarako eta lorategietarako ur horniduraren tasak.
–Lau hileko gutxieneko kontsumoa: 26 m³: 15,90 euro.
–26 m³-ren gainetik: 0,75 euro/m³.
Uraren sare orokorrera lotzeko tasa.
–Etxeko uraren hazbeteko hargunea eta 3/4ko hargune-brida: 161,00 euro.
–Hazbeteko ur industrialerako hargunea: 180,00 euro.
–Ur industrialerako 2,5 hazbeterainoko hargunea: 240,00 euro.
–3 hazbeteko ur industrialerako hargunea: 280,00 euro.
Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasak.
–Kolektore orokorrerako lotura: 72,00 euro.
Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.
–Ziurtagiriak eta konpultsak: 1,50 euro.
–Agirien kopiak: 1,50 euro.
–Proposamenak eta agiriak: 8,50 euro.
–Fotokopiak: 0,30 euro orriko.
–Fax igorpenak: 1,50 euro orriko.
–Posta elektronikoa bidaltzea: 1,50 euro orriko.
–Ezkontza zibilaren espedientea izapidetzea: 80,00 euro.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:
–Udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egiteagatik, interes orokorreko hornidura zerbitzuak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia finkoa, mugikorra eta beste komunikabide batzuk) ematen dituzten enpresa edo entitateen alde emandakoa, eta udalaren jabari publikoa okupatzen duten sare eta antena finkoen bidez osorik edo partzialki ematen direnak: Tasa honen zenbatekoa, telefonia mugikorraren kasuan izan ezik, horren tasa egin beharreko azterketa ekonomikoaren arabera ezarriko baita, hau izanen da:
a) Udalerriari atxikitako enpresek (elektrikoak, telefonia finkoa, gas-banatzaileak eta abar) udalerrian urtero lortzen duten fakturazioaren ondoriozko diru-sarrera gordinen %1,5.
b) 6,24 euro metro linealeko, jabari publikoko lurzorua, zorupea edo hegalkina okupatzeagatik, espazio publikoa okupatzen duten kanalizazioekin edo sareekin; Enagas, kogenerazio bidez ekoitzitako energiaren garraioa (Viscofan).
–Merkatu txikiak:
- 6,00 euro egunean.
- Edo 40,00 euro hiruhilekoan.
–Barrakak eta tabernak: 42,00 euro egunean.
–Bide publikoan ezarritako jolas edo freskagarri makinak: 31,50 euro urtean.
Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako kontsultak egiteko tasak.
300.000 eurotik gorako exekuzio materialeko aurrekontua duten obretan, obra lizentziaren tasa kobratuko da, proiektua aztertzeak eta haren jarraipenak Udalari sortzen dizkion gastuen kostuaren baliokidea.
–Lehen okupazioko edo erabilerako lizentzia: 120,00 euro.
–Lehen okupazioko/erabilera kolektiboko lizentzia, 20 etxebizitzara arte: 450,00 euro.
–Udal arkitektoaren aholkularitza partikularrentzat: 45,00 euro orduko.
–Hirigintzako kontsulta, planorik aztertu edo egin behar ez bada: 90,00 euro orduko.
–Hirigintzako kontsulta, planorik aztertu edo egin behar ez bada: 70,00 euro orduko.
Etxeko hondakinak obra hondakinendako garbigunera eramateko tasa.
–Gutxieneko zenbatekoa, 2 tona arte: 30,00 euro.
–Tasa 2 tona eta 4 tona bitarte: 60,00 euro.
Irekitzeko lizentzien tasak.
Gutxieneko tasak:
–Jarduera sailkatuaren espedientearekin irekitzea: 73,00 euro.
–Jarduera sailkatu gabe irekitzea: 52,00 euro.
–Lehen instalazioa, jarduera lekualdatzea eta jarduera sailkatuaren aldaketak:
a) Azalerako lehen 400 m²-ak: 1,80 euro.
b) 401 m²-tik gora: 1,30 euro.
Nekazaritzako bideak konpontzeko tasak:
–Landalurretako ondasun higiezinen katastroko balioaren %0,096.
–0,165 euro, ardi aziendako buru bakoitzeko.
–0,660 euro, azienda larri bakoitzeko.
Hilerriari dagozkion tasak.
–Lurrean ehorzteko zerbitzua (hobia): 250,00 euro.
Nitxoa 10 urterako alokatzea: 325,00 euro.
–10 urterako luzapena, gainerako nitxoak: 255,00 euro.
–Kolunbarioa 10 urterako alokatzea: 195,00 euro.
–Kolunbarioen 10 urteko luzapena: 152,00 euro.
–Nitxoak irekitzea eta/edo ixtea, alokatuta badaude eta berriro okupatu behar badira: 180,00 euro.
–Errautsak ehorztea: 180,00 euro.
Kiroldegiko frontoia eta pista estalia erabiltzeko tasak.
–Kantxa edo pista alokatzeko orduko prezioa: 3,00 euro pertsonako.
–Kantxa edo pista argiztatzeko fitxaren ordubeteko prezioa: 3,80 euro.
–20 orduko abonamenduak, pilotalekua edo pista erabiltzeko: 42,00 euro.
–Futbito pista alokatzea 10 jokalari edo ordubetetik goiti: 30,00 euro.
–Beste erabilera batzuetarako erreserbak:
- 50 lagun bitarte: 150,00 euro.
- 50 lagunetik goiti: 260,00 euro.
–Partikularrendako alokairua:
- Aulkiak: 0,50 euro eguneko.
- Mahaiak: 2,50 euro eguneko.
Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak
A) Denboraldiko abonamendua bizilagun erroldatuentzat:
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 38,00 euro.
–16 urtetik goiti: 55,00 euro.
B) Hilabeteko abonamendua bizilagun erroldatuentzat:
–4tik 15 urte bitarte: 27,00 euro.
–16 urtetik goiti: 37,00 euro.
C) Hamabostaldiko abonamendua bizilagun erroldatuentzat:
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 23,00 euro.
–16 urtetik goiti: 30,00 euro.
D) Denboraldiko abonamendua herritik kanpokoentzat:
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 55,00 euro.
–16 urtetik goiti: 77,00 euro.
E) Hilabeteko abonamendua herritik kanpokoentzat:
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 34,00 euro.
–16 urtetik goiti: 44,00 euro.
F) Hamabostaldiko abonamendua herritik kanpokoentzat
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 28,00 euro.
–16 urtetik goiti: 37,00 euro.
G) Abonatu gabeendako sarrerak:
–4 urtetik 15 urtera bitarte: 5,00 euro.
–16 urtetik goiti: 8,00 euro.
H) Taldeendako sarrerak, abonurik gabeko 15 lagunetik gora:
–15 urte bitarte: 4,00 euro pertsonako.
–16 urtetik goiti: 5,00 euro, pertsonako.
I) Familia ugarietako kideek abonamenduaren edo sarreraren %25eko hobaria izanen dute, karneta indarrean badute.
J) Instalazioak erabiltzen dituzten kolektiboei umeen sarreraren prezioa kobratuko zaie eta kolektiboaren ardura duten monitoreek ere umeen prezio bera ordainduko dute (4 euro).
Artamendia abentura parkeko prezio publikoak.
–Hasierako zirkuitua: 9,00 euro.
–Taldeen hasierako zirkuitua (25 pertsonatik goiti): 7,00 euro.
–Abentura zirkuituak 14,00 euro.
–Taldeen Abentura Zirkuitua (25 pertsonatik goiti): 10,00 euro.
Bizkaia udal aterpetxearen prezio publikoak.
–Egonaldia, ostatu hartzea bakarrik (prezioak pertsonako eta gaueko):
- Helduak: 18,00 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 16,00 euro.
- 20 eta 30 lagun bitarteko taldeak: 16,00 euro.
- 12 urtetik beheitikoen taldeak, 12 eta 30 lagun bitarte: 14,00 euro.
- Helduak, 30 lagunetik goitiko taldeak: 15,00 euro.
- Umeak, 12 urtetik beheiti, 30 lagunetik goitiko taldeak: 13,00 euro.
- 3 urtetik beheitikoak, doan.
–Egonaldia, ostatu + gosaria (prezioak pertsonako eta gaueko):
- Helduak: 21,00 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 19,00 euro.
- 12 eta 30 lagun bitarteko taldeak: 19,00 euro.
- 12 urtetik beheitikoen taldeak, 12 eta 30 lagun bitarte: 17,00 euro.
- Helduak, 30 lagunetik goitiko taldeak: 18,00 euro.
- Umeak, 12 urtetik beheiti, 30 lagunetik goitiko taldeak: 16,00 euro.
- 3 urtetik beheitikoak, doan.
–Egonaldia, mantenu erdiko erregimena (prezioak pertsonako eta gaueko):
- Helduak: 32,00 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 28,00 euro.
- Helduak, 12 eta 30 lagun bitarteko taldeak: 30,00 euro.
- 12 urtetik beheitikoen taldeak, 12 eta 30 lagun bitarte: 26,00 euro.
- Helduak, 30 lagunetik goitiko taldeak: 29,00 euro.
- Umeak, 12 urtetik beheiti, 30 lagunetik goitiko taldeak: 25,00 euro.
- 3 urtetik beheitikoak, doan.
–Egonaldia mantenu osoko erregimenean (prezioak pertsonako eta gaueko):
- Helduak: 41,00 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 35,00 euro.
- Helduak, 12 eta 30 lagun bitarteko taldeak: 39,00 euro.
- 12 urtetik beheitikoen taldeak, 12 eta 30 lagun bitarte: 33,00 euro.
- Helduak, 30 lagunetik goitiko taldeak: 38,00 euro.
- Umeak, 12 urtetik beheiti, 30 lagunetik goitiko taldeak: 32,00 euro.
- 3 urtetik beheitikoak, doan.
–Osagarriak:
- Gosaria:
- Helduak: 5,00 euro.
- 12 urtetik beheitikoak: 4,00 euro.
- Bazkaria/afaria:
- Helduak: 16,00 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 12,00 euro.
- Kanporako otamena:
- Helduak: 7,50 euro.
- 12 urtetik beherakoak: 5,50 euro.
- Izarak (egonaldi osoa): 4,00 euro, pertsonako.
- Toallak (egonaldi osoa): 4,00 euro, pertsonako.
- Sukaldearen erabilera:
- 4 eta 10 lagun bitarte: 20,00 euro.
- 11 eta 20 lagun bitarte: 25,00 euro.
- 21-30 pertsona 30,00 euro.
- 31-40 pertsona 35,00 euro.
- 41-50 pertsona 40,00 euro.
- 50 pertsonatik goiti: 45,00 euro.
- Fidantza: 100 euro.
- Diziplina anitzeko gela alokatzea: 75 euro egunean, ostatu hartuta ez dauden pertsonentzat.
Museorako sarreraren prezio publikoak (oinarrizkoak).
–Banakakoa edo helduak: 2,50 euro.
–Sarrera murriztua (gazte txartela, 12-18 urte bitarteko gazteak, 15 pertsonatik gorako taldeak, herrian erroldatuak eta langabetuak): 2,00 euro.
–Haurrak 12 urte bitarte: 1,75 euro.
–6 urtetik beheitikoak doan.
–Erabilera anitzeko gela alokatzea partikularrei: 75,00 euro eguneko.
Energia Berriztagarrien Gelarako sarreraren prezio publikoak (oinarrizkoak).
–Norbanakoa: 3,00 euro.
–Lantegiak: 2,00 euro pertsonako.
–Monitoreak/irakasleak: salbuetsita.
–Erabilera anitzeko gela alokatzea partikularrei: 75,00 euro eguneko.
Gela eta museoa, biak batera ikusteko:
–Tarifa arrunta (helduak): 4,00 euro.
–Tarifa berezia (gazte txartela, 18 urtera artekoak, 15 lagunetik goitiko taldeak, herrian erroldatuak eta langabetuak): 3,30 euro.
Udal Auditorioa erabiltzeko prezio publikoa.
Udal Auditorioa erabiltzeko, entitate pribatu batek babesten edo Oibarko Udalak laguntzen ez duen jarduera baterako: 200 euro eguneko. Erreserba erroldatuta dauden pertsonek bakarrik egiten ahalko dute, eta haiek izanen dira erantzuleak.
Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroaren prezio publikoak.
1. Baliabidea egunaren 3/3 modalitatean erabiltzeko modalitatearen tarifa:
–Mendeko erabiltzaileak: 1.533,86 euro hilean.
–Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 800,00 euro hilean.
2. Baliabidea egunaren 2/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa:
–Mendeko erabiltzaileak: 1.022,88 euro hilean.
–Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 600,00 euro hilean.
3. Baliabidea egunaren 1/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa (arratsaldeko txanda bakarrik):
–Mendeko erabiltzaileak: 511,95 euro hilean.
–Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 350,00 euro hilean.
4. Bainu geriatrikoa eta arropa garbiketa eta lisaketa zerbitzuak:
–30 euro/zerbitzua.
5. Etxez etxeko garraio zerbitzua:
–Mendekotasun aitortua dutenak: 206,69 euro hilean.
–Aitortutako mendekotasunik gabeko pertsonak:
- Oibarren bizi diren pertsonak egunaren 3/3: 50,00 euro hilean.
- Oibarren bizi diren pertsonak, egunaren 2/3 eta 1/3: 30,00 euro hilean.
- Oibarren bizi ez diren pertsonak:
- Zangoza: 128,00 euro hilean.
- Eslaba eta Irunberri: 176,00 euro hilean.
- Kaseda: 144,00 euro hilean.
- Leatxe: 80,00 euro hilean.
Oibarren, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2408632