1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, ikuskapen eskualdeen konfigurazioaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdunak direnei.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Rosa García Mendive andreak, Unión Sindical de Inspectores de Educación sindikatuaren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela 2023ko irailaren 1ean Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bidalitako ikuskapen eskualdeen konfigurazioaren aurka, baita 2023ko irailaren 4an Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren (HIZ) bileran egindako aukeraketaren aurka ere.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 31n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2408877