1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
157E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu duelako, Mikel Xabier Ortigosa Lekunberri jauna, Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua.
Mikel Xabier Ortigosa Lekunberri jaunak, Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko buruak, uko egin dio burutzari. Lanpostu horretarako izendapena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eman martxoaren 2ko 98/2017 Foru Aginduaren bidez egin zen.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Mikel Xabier Ortigosa Lekunberri jauna, Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko maiatzaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2408232