117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Araceli Urra Ruete andrea, Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Araceli Urra Ruete andrea, Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan. Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 23a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2408163