117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Zizur Nagusiko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://www.zizurmayor.es/ayuntamiento/exposicion-publica-de-normativas/. Horrela, aurkezten ahalko dira bidezkoak iruditzen diren alegazioak edo oharrak.

Zizur Nagusian, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2408878