2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela, lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku uzteko alkatetzaren berezko eginkizunak, 2024ko ekainaren 1etik 16ra, biak barne, kanpoan egoteagatik.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Erriberrin, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2408880