117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Erabaki hori 2023ko urtarrilaren 17an argitaratu zen, 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

I. ERANSKINA.–"LEITZAKO HERRI ARETOA" ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

1. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Irabazi asmorik ez duten Larraun-Leitzaldea eskualdeko norbanakoak, erakundeak eta taldeak.

4 ORDURA ARTE

4 ORDUTIK GORA

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

0

0

25 euro/ordua

2. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Irabazi asmoa duten Larraun-Leitzalde eskualdeko norbanakoak, erakundeak, profesionalak, taldeak eta merkataritza-erakundeak.

2 ORDURA ARTE

4 ORDURA ARTE

4 ORDUTIK GORA

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

50 euro

100 euro

200 euro

30 euro/ordua

3. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Irabazi asmorik ez duten Larraun-Leitzalde eskualdetik kanpoko erakundeak eta taldeak.

4 ORDURA ARTE

4 ORDUTIK GORA

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

125 euro

250 euro

30 euro/ordua

4. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Irabazi asmoa duten Larraun-Leitzalde eskualdetik kanpoko erakundeak, profesionalak, taldeak eta merkataritza-erakundeak.

4 ORDURA ARTE

4 ORDUTIK GORA

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

250 euro

500 euro

30 euro/ordua

5. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Arte-egoitzak eta antzekoak.

EGUNEKO

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

700 euro

30 euro/ordua

6. tarifa.

Nori aplikatuko zaion:

–Ospakizunak: ezkontza zibilak, hiletak edo agur zibilak eta omenaldiak.

EKITALDIKO

TEKNIKARIAREKIN

TARIFA

50

25 euro/ordua

Prezio horien barnean sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, klimatizazioa urteko sasoiaren arabera eta espazioa erabili ondorengo oinarrizko garbiketa, baldin eta aparteko garbiketarik ez badakar.

Teknikariarekin: proiekzio-gela, soinua eta argia erabiltzea; "Leitzako Herri Aretoa" guneko teknikariak baino ez du erabiliko. Antolatzaileak bere teknikaria balu, hura ere kontrol-gelara sartu ahal izanen da, baina, betiere, aretoko teknikariaren gainbegiradapean.

Goian jasotako teknikaridun tarifak jarduera edo ekitaldi publikoaren egunari egiten dio erreferentzia. Entseguak egiteko teknikaria egotea beharrezkoa ikusten bada, entsegu bakoitzeko 150 euroko tarifa ordaindu beharko da.

Eragile batek antolatu nahi duen ekitaldirako teknikaria behar badu, honi eguna lan hori egiteko blokeatzen zaio hilabete bateko epearekin. Ekitaldirako 10 egun baino gutxiago falta badira eta eragileak bertan behera uztea erabakitzen badu, aurreikusten den teknika-lanorduen %50 ordaindu beharko du arrazoi larririk edo arrazoi justifikaturik egon ezean.

Ezarritako tasen gaineko hobariak ezarri edo tasak salbuetsi ahal izanen dira, Leitzako Udalak kultura- edo gizarte-interesagatik hala irizten dionean; horretarako, aldez aurretik eskatu eta justifikatu beharko dira.

Fidantza: Ez da fidantzarik kobratuko "Leitzako Herri Aretoa" erabiltzeagatik. Alabaina, instalazioen egoera egiaztatzean kalteak daudela edo aparteko garbiketa behar dela ikusiz gero, horiek eragindako kolektibo edo pertsonari dagokion aparteko konponketaren edo garbiketaren zenbatekoa kobratuko zaio.

Zine eta antzerkiko prezio publikoak.

–Antzerkia:

Publiko guztientzako antzerkia (18:00etan).

  • Aldez aurretik, 5e uro.
  • Leihatilan, 6 euro.

Helduentzako antzerkia (19:00etan).

  • Aldez aurretik, 7 euro.
  • Leihatilan, 8 euro.

–Zinea:

17:00etako pasea.

  • Aldez aurretik, 4 euro.
  • Leihatilan, 5 euro.
  • 9 pelikuletako bonuarekin, 3,50 euro.

19:30etako pasea.

  • Aldez aurretik, 5 euro.
  • Leihatilan, 6 euro.
  • 9 pelikuletako bonuarekin, 4,50 euro.

* 2 urte arte ez da sarrerarik ordainduko.

** Zaurgarritasun egoeran dauden norbanakoentzako tarifa murriztua.

RGI laguntzak markatzen duen diru mugatik beherako nomina ziurtatzen dutenentzat GZ tarifa aplikatuko zaie sarreren salmentan. Salmenta zuzenekoa izango da, lehiatilan, emanaldiko egun berean.

Zineko GZ tarifa: 2,5 euro (bi paseetan).

Antzerkiko GZ tarifa: 4 euro (heldu eta publiko guztientzako emanaldietan).

Iragarkiaren kodea: L2407329