117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 39. lurzatiaren mugaketan (U55 unitatea). Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Getze Ibargoitiko (Ibargoiti) 3. poligonoko 39. lurzatiaren mugaketan (U55 unitatea). Espedientearen sustatzaileak José Luis Labairu Villanueva eta M.ª Reyes Celorrio González dira, eta Iñigo Esparza Andrések idatzi zuen.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsitzat jotzen da mugaketaren aldaketa.

Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ibargoitin, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408605