2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 30. lurzatian (U20 unitatea). Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze Ibargoitiko (Ibargoiti) 3. poligonoko 30. lurzatiaren (U20 unitatea) xehetasun-azterketa, Miguel Abad Garcíak eta Andrea Valencia Landak sustatua eta Agustín Beorlegui Rodríguezek y Javier Beorlegui Apesteguíak idatzia.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Ez zen alegaziorik aurkeztu, eta, horrenbestez, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa.
Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ibargoitin, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408586