117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, laguntzak emateko 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteagatik. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 764727.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764727).

Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 28ko 029/2024 Dekretuaren bidez onetsia.

Ekainaren 1etik uztailaren 31ra dirulaguntzak eskatu daitezke Galar Zendeako Udalean edo udal webgunean 2023-2024 ikasturtean zehar euskara ikasteko egin diren ikastaroak finantzatzeko. Dirulaguntza hauek jasotzeko aukera Galar Zendeako Euskararen ordenantzak arautzen du eta Zendeako herrietan erroldatua dagoen pertsona heldu orok jasotzeko eskubidea du. 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30 bitarteko egunetan egindako ikastaroengatik eska daitezke dirulaguntzak; horiek matrikularen %60koa izanen dira lana dutenentzat eta %80koa langabetuentzat. Eskakizunak udal webgunearen bidez egin daitezke edo Galar Zendeako Udaleko bulegoetan zuzenean.

Galar Zendean, 2024ko maiatzaren 29an.–Galar Zendeako alkatea, Oscar Amoztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2408773