117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, basogintzako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin. Izendapen-proposamena

Basogintzako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Beatriz Octavio Martinicorena izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 10 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7. oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ezkarozen, 2024ko maiatzaren 24an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2408453