2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Deialdi bat argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin administrari laguntzailearen lanpostu bat (D maila), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Horren harira, Sakanako Mankomunitateko buruak, 2024 maiatzaren 28an, 277 Ebazpena eman zuen, deialdi horretako izangai bat kontratatzeko, lan-araubide finkoan. Hori dena, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenarekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).
Hori guztia oinarri hartuta, buruak honako hau
EBATZI DU:
1. Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko kontratazioa onestea, eta Estibaliz Salinas Burillo izangaiari esleitzea administrari laguntzailearen lanpostua, D mailakoa eta lan-araubide finkoan.
2. Izangaiari hamar egun balioduneko epea ematea lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Erabakia udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lakuntzan, 2024ko maiatzaren 28an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2408622