2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE ARAKIL
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen-proposamena
Alkatearen 2024ko maiatzaren 7ko 64/2024 ebazpena.
Amaitu da hautaketa-prozesua, lehendakariaren 2022ko maiatzaren 11ko ebazpen baten bidez onetsitako deialdian ezarritakoa. Ebazpen horren bidez, deialdia egin zen merezimendu-lehiaketaren bidez Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa). Horrenbestez, merezimendu-lehiaketako epaimahaiak, 2024ko maiatzaren 2an, Javier Almintearena Legaz izendatzeko proposamena egin zuen, bera baita merezimenduen araberako hautaketa-prozesua amaitu ondoren puntuaziorik handiena lortu zuen hautagaia.
Aurrekoa ikusirik,
ERABAKITZEN DA:
Lehenengoa.–Proposatzea Javier Almintearena Legaz izendatzea Uharte Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzetako udal enplegatu, funtzionarioen araubidean, bera baita merezimendu-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Bigarrena.–Izendapen proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 10.2 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.
Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharte Arakilen, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2408542