2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 27an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:
Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Zuzenbideko lizentziadunaren 2 lanpostu, gehienez, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Erabaki hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19koan, eman zen argitara.
Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko martxoaren 8an emandako ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 15ean.
Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko ekainaren 29an emandako ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko uztailaren 3an.
Merezimendu-lehiaketa amaituta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 27an.
Eskaturiko agiriak epearen barruan aurkeztuta eta proposatutako izangaiek eskaturiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, izendapena egin eta dagozkion lanpostu-hutsak esleituko dira; hori horrela,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea Zuzenbideko lizentziadunaren lanposturako María Soledad Alegría Ezquerra andrea eta Laura Itoiz Marrauren andrea.
2. Plaza hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
IZEN-ABIZENAK | PLAZA | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
MARÍA SOLEDAD ALEGRÍA EZQUERRA | 1-100003-1 | HIRIGINTZA GERENTZIA | HIRIGINTZA GERENTZIA | FUNTZIONARIOA |
LAURA ITOIZ MARRAUREN | 1-100505-11 | AHOLKULARITZA JURIDIKOA | KONTU-HARTZAILETZA | FUNTZIONARIOA |
3. Izendatutako pertsonek 2024ko ekainaren 17an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, argitaratu eta gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2408606